Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/06/30 16:40:21.576 GMT+2

Greziar eskulturaren inguruan

Aspalditxo honetan eskuartean dudan Taschen argitaletxearen "Sculpture" liburua, Greziar eskulturari errepaso eginez hasten da.



Bertan, niri behintzat harritu nauten zenbait gauza irakurri ditut. Esate baterako, ez zela marmol zuria garai hartako eskulturgileek gehien estimatzen zuten materiala, bronzea eta egurrak balio gehiago zutela adibidez (azken honek bere erabileraren aintzinakotasunagatik adibidez). Gertatzen dena zera da, zoritxarrez, materialen iraupena eta garai hartan zuten garrantzia alderantziz proportzionalak direla.



Harritu nauen beste kontu bat zera izan da, greziarrek marmolezko eskulturak margotu egiten zituztela, eta beraz, gaurdaino iritsi zaizkigun eskulturen zuritasuna denboraren mende luzeetako lana besterik ez dela. Ohikoa zen baita ere arri bitxizko insertoak ipintzea (Partenoiean bertan esate baterako goitik-behera urrez jantziriko 12 metro luzerako Atenea bat zegoen).



Greziar eskulturetan bereizgarria den irriparreari buruz ere mintzo da liburu hau, eta honi buruz zera dio, irripar misteriotsu honek ez duela garai hartako gizartearen eta bizitzaren alaitasuna adierazi nahi, eskulturak egiteko teknikari dagokiola baizik. Dirudienez, ez zekiten bestelako kinudun ahorik egiten. Antzeko zerbait dio baita ere greziar eskulturetako hile orrazkerari dagokionez.

Kontutxo hauek, niri behintzat eskema guztiak apurtu dizkidate. Ez dakit zuei. Hurrengo batetan museoren batetan marmol zurizko greziar eskultura bat ikustean beste ikuspuntu batetatik begiratu beharko.

Nork: borthuzai.2006/06/30 16:40:21.576 GMT+2
Etiketak: greziar eskultura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

...gernika-eta-oteiza">Picasso-ren Gernika eta Oteiza  ArteaGreziar eskulturaren inguruan Erreferentzia: Orain artekoak - denetik - borthuzai 2007/02/13 19:37:43.572 GMT+1

...dem">- Quousque Tandem?- Manolete, Oteizak, BrodyArteaGreziar eskulturaren inguruan Erreferentzia: Post Guztiak - denetik - borthuzai 2007/07/12 18:26:43.028 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.