Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/08/02 15:19:53.602 GMT+2

Internazionalaren kolore Gorriaz eta Euskaldunok gure Historia propioa edukitzeak duen garrantziaz

Jakina da Willy Wilder zinegileak austriarrak oso azkarrak zirela zioela, munduari Mozart austriarra eta Hitler alemana zirela sinesterazio ziotelako.

Antzeko kontuen inguruan aritzen da Krutwig ere bere "Nueva Vasconia" liburuan "Historia y Geschichtsbild" atalean. Bertan, herri desberdinek ekintza historiko berbera zein era desberdinetan juzkatzen duten aipatzen du, eta horrexegatik, euskaldunok gure euskal historio propio bat sortzeko dugun premiaz. Izan ere, jakina da euskaldunon historia orain arte kanpotarrek idatzi digutela.

Adibide bat ipintzearren, Krutwig-ek dioenez erdi aroan frantziarren ikurra kolore txuria zen, espainiarrena moratua eta euskaldunena gorria (gules-a) ikurriñan eta nafarroako banderan agertzen den lez. Honela, frantziarrek euskaldunen lurrak hartzeko saiakerak egiten zituztenean, hauek beraien ikurriña gorriak ateratzen zituzten borrokarako. Ondorengo mendeetan ere, Fronde de L'Ormée deritzenetan iparraldeko euskaldunak frantziarren aurka altxa behar izan zutenean gorri kolorea erabili zuten ikur. Eta Errestaurazio garaian altxamendu hauei altxamendu burgesen zentzua eman zitzaienenez, kolore hauxe bera bihurtu zen burges izan nahiz zuen Parisko komunaren kolore. Eta baita azkenik INTERNAZIONALAREN KOLORE ere.

Hauxe da Krutwig-ek "Nueva Vasconia"-n dioskuna. Internazionalaren kolore gorria euskalduna dela

Krutwig-en textuak gazteleraz hemen

Nork: borthuzai.2006/08/02 15:19:53.602 GMT+2
Etiketak: krutwig euskal_historia ikurrina willy_wilder | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

...a href="../../../diada-egunean-krutwig">Akelarrea = Greziar Tragedia ?Internazionalaren ko...

Erreferentzia: Orain artekoak - denetik - borthuzai 2007/02/13 18:53:38.561 GMT+1

...20">- Laberinto = LAU BUR(U) INTHA- Akelarrea = Greziar Tragedia ?- Internazionalaren ...

Erreferentzia: Post Guztiak - denetik - borthuzai 2007/07/11 19:51:08.620 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.