Nik bezala aurrezturiko diru apurrak jada xahutu badituzue ordea, edo eliza gotiko eta abarrekin kultura klasiko gaindosi bat baduzue, lasai! ondorengo bideoa ikusi ondoren, Iruña-Veleian ere egon zaretela esan ahalko duzue eta lasai asko! :-) Bertara joatekotan zaudetenoi berriz, apetitua irekitzen laguntzeko balioko dizue, ziur.
Iruña-Veleia
Uploaded by Berendia
Oso ondo dago bideoa (ez da nik ipinia) eta oso interesgarria, gidak, euskal idatziak zituzten zeramika puskak topatzea izan zen ustekabea kontatzen duenean (6.00tik aurrera), eta dirudienez gainera, LEHEN PERTSONAN BIZIA!
Badakizue, Kristo ondorengo III mendekoak edo diren:
- URDINISAR - urdin izar (?)
- ZURI URDINGORI - zuri, urdin, gor(r)i
- EDANIANLO - edan, jan, lo
- IANTAEDAN - jan ta edan
- IAUN - jaun
- GEURE ATAZUTAN - geure aita zutan (zugan)
- IESUS IOSHE ATA TAMIRIAN AMA - Jesus, Joxe aita ta Mirian ama

Idatzi artikulu bat