Jorge Oteiza (Sao Paulo, Yoga, Bideoak)

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-05-13 11:43

Komunikabideetan ikusiko zenuten lez, Sao Paulo 1957 erakusketa ireki berri dute Alzuzako Oteiza Museoan. Orain 50 urte irabazi zuen hain zuzen Jorge Oteizak Sao Pauloko arte bienala, eta erakusketa bat antolatzeko aitzikirik behar izatekotan, hauxe bai dela dudarik gabe luxu guztiez primeran antolatzeko aitzakia perfektua. Bai horixe!


Jorge Oteiza eta bere emazte Itziar, Huarte senar-emazteekin Sao Pauloko saria ospatzen


Bestalde, aurtengo Udako Euskal Unibertsitatean ere izan behar du Oteizak bere tartea. Harrigarri xamarra den arren gainera Yoga-rekin erlazionatua.

BAI! BAI! OTEIZA ETA YOGA! :-)

Bertan eskainiko den ikastaroak "Oteiza, izpi.rituaren (h)arian" du  izena, eta honela dio informazio orriak:

"Yogaren helburua kontzientzia da, kontzientzia suspertzea: Yoga = jabe; Yoga teknikak kontzientzia suspertzeko tresnak ditugu.Oteitzaren hausnarketa izpiritualak gure aurre.indo.europar sustraietara garamatza..."

Dirudienez, Oteizaren "Ejercicios espirituales en un tĂșnel" liburua hartu behar dute bertako Yoga ariketen oinarri edo. Ikastaroa gainera Alzuzako museo bertan eman behar da, Oteizaren lantoki eta etxe izan zen tokian bertan. Informazio gehiago hemen duzue.

Ikastaro interesgarria ezbairik gabe. Pena, niretzako behintzat oso data aproposean ez izatea...

Jorge Oteiza 1957 inguruan

Baina beno! Ikastarora joan ezin duzuenentzat oparitxo bat dakart, oseake oraintxe bai ez duzuela triste egoteko batere haitzakiarik! Ez niri negarrez hasi e! ;-)

Klikatu! Klikatu!
Klikatu beheko loturetan!


Oteiza Museoa I
Oteiza Museoa II
Oteiza Museoa III "Zirkuloaren haustura. Dominak"
Oteiza Frontoiak
Jorge Oteiza aurrez-aurre
Oteiza eta Heidegger



Utzi iruzkina: