Koldobika Jauregi eskulturgile Alkizarra Ordizian izan dugu gaur bere ehundaka eskulturen inguruan hizketan. Esperientzia ikaragarria, ahaztezina izan da ezbairik gabe.

Zuen zoritxarrerako escanerrik ez dudanez, katalogoko argazkiak igo ezin, eta bertako zatirik aspergarriena den biografiarekin konformatu beharko duzute. (lasaiiii, hemen doaz eta argazkiz beteriko esteka pare bat 1 2 :-)
Ea ba, laburbilduz:
Garai guztietako eskulturgilerik garrantzitsuenetarikoa dugun artista autodidakta honek 1990. urtean Eduardo Chillidaren "Zabalaga beka" jaso zuen. Geroztik alemania aldean denbora asko pasea da erakusketaz erakusketa batera eta bestera. 2003an Chillidaren omenezko eskultura multzo bat egiteko eskaera jaso zuen Fuerteventuratik. 2004tik Bilboko Guggenheim museoak bere "Asedio I" izeneko eskultura du ikusgai.
Beno ba, hauxe da ba gutxi gora behera bere ibilbidea. Baina halere bada katalogoaren amaieran, biografiaren atzean izkutatua, Oteizarekin erlazionatzea gustoko dudan eta aipatzea merezi duen ausnarketa-poesia bat.
Lehenik eta behin gogoratu Oteizarentzat artea, artistak bere expresioarekin betetzen zuen hutsune batetik hasten zela. Hutsunearen betetze honekin, artearen lehengo fasea amaitzen zen, baina bazen Oteizaren ustez bigarren fase bat, lehengoa osatzen, borobiltzen, ixten zuen bigarren fase bat. Fase honetan, ordurarte hutsunea betetzea, expresioa izan zena itzaltzen hasten zen eta azken batetan berriz ere ibilbide hau Hutsune batetan amaitzen zen. (Adibidez XX.-an, Cézanne lehengo fasearen hasiera litzateke, ondoren letorzke kubismoa, kandinsky... eta bigarren fasean Malevitch, Mondrian eta Oteiza bera leudeke. Oteiza, bere kaja hutsekin zehazki ziklo hau itxiz, osatuz).
Beno, Koldobika Jauregiren testuak honela dio:
Se que en el extremo del arte está el
vacío y que sin nada podemos seguir
haciendo arte, pero mi mente también
sobraría por eso un paso atrás en algún
lugar antes de extinguirse.

Erantzunak
Nork: i eme.2007/01/19 23:36:22.627 GMT+1
http://ieme.wordpress.com
Nork: Luis.2007/03/10 13:27:45.406 GMT+1
http://miski-igla.blogspot.com/index.html