Bere ia film guztietan erabili zuen Kubrick-ek Ligeti-ren musika zatiren bat (2001 filmean gainera baimenik gabe...)
Entzun (eta ikusi) abesti zati hau, ziur ezagutzen duzuela:
Abesti hori, Ligeti-ren Música Ricercata (1951-1953) obrako bigarren pieza da. Obra osoak 11 zati ditu.
Lehenegoa La notarekin dago egina ia osoki, amaieran entzuten den Re nota bat ezik (hemen daukazue entzungai). Bigarrena, hiru notaz osatua dago, hirugarrena lauz ...
Hamargarrena berriz, Hungariako gobernu komunistak debekatua izan zen "dekadentea" zelako. Laister utziko zuen noski Ligeti-k bere jaioterria.
György LigetiBaina bazuten komunistek beraien susmoak izateko arrazoiak, izan ere, Ligeti berak urte batzuk geroago esango zuenez, entzuten diren nota ziztatzaileak Stalin-en bihotzean sartzen diren labankadak dira.
Eyes Wide Shut filmean musika hori osorik agertzen den zatia hemen duzue.
Erantzunak
Musikaren egileari buruz ez nekian ezer, oso interesgarria.
Nork: Amuitz.2007/06/20 01:30:20.298 GMT+2
http://amuitz.blogsome.com
Gehiago fijatu beharko diat filma horien musikan. gogoko dizkiat Kubricken filmak. Azken aldian Itzhak Pearlmanekin flipatzen hari nauk
http://es.wikipedia.org/wiki/Itzhak_Perlman
Nork: iurgi.2007/06/20 02:22:13.074 GMT+2
www.blogak.com/bidebatenbila
eta iurgi, iurgi, iurgi...
jo! cacho nombre de yoghur ezta?
;-) Yogures Iurgi! nik uste diat arrakasta asko izango hukela ;-)
Nork: borthuzai.2007/06/20 19:36:53.556 GMT+2
http://www.blogak.com/denetik