Manolete, Oteiza, Brody

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-06-22 14:28

Aurreko igandean izan genituen Tolosako zezenplazan Jesulín, Cordobes eta Rivera Ordoñez toreroak. Ni, egia esan, ez nintzen herenegun arte enteratu ere egin, egun hartan ikusi bainuen kalean  hori iragartzen zuen lehen kartela. Argi dago ez naizela giro taurinoetatik oso gertu ibiltzen :-)

Jakina da bestalde, aintzinako kontuak direla zezenketak. Greziakoa baino lehenagokoa den Kretako Zibilizazio Minoikoan zezenketak ohikoak zirela jakina da esate baterako, eta Wikipediak ere hau guztia berresten digu.

   
Kreta-ko Knossos-ko jauregiko fresko batetan jendea zezenen gainetik jauzika


Hori bai, ez dakit nik zezenen sufrimendu eta heriotzarena ere horren aintzinako kontua ote den. Ez dut gai honetan gehiegi miatu.

Baina beno, niri, eta ez dakit zuei gauza berdina gertatuko zaizuen (harrituko nintzatekeen egia esan), zezenketak aipatu, eta Manolete-ren irudia etortzen zait burura. Bai, posible da bere bizitzaren inguruan errodatzen ari diren filmaren eraginez izatea, baina lehenagotik ere hala gertatzen zitzaidan. Nire buruan, Zezenketak  > Manolete

Manolete

Apur bat zezenketen inguruan interneten begira jarduten baduzue adibidez, ikusiko duzue beti aipatzen dela Manoletek zezenketetan aurrekaririk gabeko iraultza bat egin zuela, bere zezenketa bertikala zela, batzutan zezenari begiratu ere ez ziola egiten, garai guztietako torerorik onena izan zela...


Manuel Laureano Rodríguez Sánchez "Manolete"

Toreroa zen, bai, zezenak sufriaraziz eta hilez ateratzen zuen bizitza aurrera... baina tipo serio eta humila zirudien. Hala iruditzen zait niri behintzat. Ez dakit aipatu filmak bere zein irudi emango duen, baina nik berataz dudan aurreritzi edo irudia halakoa da. Serioa, tristea, eta humila.

Oteizak ere gogoko zuen Manolete-ren estiloa, eta hala dio "Goya Mañana..." liburuan:

"Manolete: Faena de lo Inmóvil. Cuando Manuel Rodriguez compone el momento en que puede quedar inmóvil, es cuando todo alrededor de él cristaliza para siempre. Mientras termina de cumplirse, rectilíneamente, todo el pedazo o el instante de esa perduración inmóvil, es cuando mira al público, como si él mismo ya no hiciera falta, ya no estuviera. Espiritualmente, esa actitud personal en el momento crítico y central, es como la conciencia de que ese Instante, vencedor, ya está fuera de la Muerte.
Toda su presencia pública -en ese Instante- tiene la seriedad de lo eterno, la máscara sagrada de los ritos universales contra la muerte. Lo auténtico del
cante jondo, precisamente, es ese instante religioso, esa brevedad que se hace eterna y que no puede multiplicarse bajo ninguna concesión, sin perder su difícil unidad estética, sin desintegrarse."

                                        Jorge Oteiza

Eta Manolete berak Oteizari eskeiniriko hitzak dituen honako argazki hau eransten du:


Para Jorge de Oteitza con todo afecto Manuel Rodriguez Manolt

Harrigarria, ezta? Ni behintzat hau ikusi nuenean txundituta geratu nintzen.

Baina beno, jarrai dezagun aurrera.

Aipatu dugunez, Manolete izeneko filma errodatzen ari dira aspaldi xamarretik. Bertan, aktore nagusi, Adrien Brody dugu. Bai, bai, Manolete beraren antz ikaragarria duen aktore hori, baina uste dut Elsa Pataky-ren mutil laguna izateagatik ezagunagoa dela, ezta?


Manolete eta Adrien Brody

Aih! Elsa Pataky! hffffff!!!
Bai, aitortu behar dizuet nahiko tipo inbidiatsua naizela :-)
Coldplay-ko abeslariarekin adibidez gaizki ematen naiz Gwyneth Paltrow tarteko, berdin Bon Jovi-ko gitarrajole den Richie Samborarekin ere, oraingoan Merlose Place-ko Amanda-gatik, eta nola ez, baida Adrien Brody-rekin ere. Gaizki erortzen zait (esan bezala, inbidia :-)

Baina beno, inbidiak barrenak jaten dizkidanean beti saiatzen naiz berari gertatu zitzaion kontu batetaz gogoratzen. Kontua da, Holywood-en bere lehen lan handia izan zenak, handiagoa izan behar zuela berez. Izan ere,Terrence Malick zuzendari ultraflipantearen La delgada línea roja film ikaragarri onean izan zuen bere lehen papel garrantzitsua, baina berak uste zuen, zuzendariak hala ziurtatua dirudienez, bera izan behar zela film horretako aktore nagusia. Hala errodatu omen zuten baita ere filma, Adrien Brody pantaila osoaren nagusi zela. Baina bere guraso eta familia guztiarekin filmaren estreinaldira joan zenean...

hura ustekabea! zur eta lur atera zen Adrien gaztea, BERE PAPERA MINUTU GUTXI BATZUTARA SOILIK MURRIZTIA AURKITU ZUELAKO!!!

jajajajajaa!!!! Te jodes!
Gora Terrence Malick! :-)


Ez da La delgada línea roja-ko irudi bat, Días de Cielo (Days of Heaven) -ekoa baizik, baina Terrence Malick-en koloreak ikaragarriak dira beti.

Bueno, bale! Badakit pertsona gaiztoena dela besteen minaz far egitea, baina zer nahi duzue esatea, ez dut uste Adrien-i gehiegi axolako zaionik ni bezalako tipo patetiko batek horrelako zerbait esateak, ezta?
;-)


Utzi iruzkina: