Maurice Ravel musika konposatzaile famatua 1875eko Martxoaren 7an jaio zen Ziburun eta 1937ko inuxente egunean hil Parisen.
Maurice Ravel eta bere jaiotetxea
Bere aita Joseph Ravel ingeniari zibila zen, ama berriz, Marie Delouart-Ravel etxekoandrea, Deluarte edo Eluarte familia “espainiarrekoa” wikipediaren arabera (nahiz eta bera Donibane-Lohizunekoa izan). Halere lasai, bertako hirugarren parrafoan dioenez Maurice jaio eta hilabete gutxitara (Ekainean zehazki) familiak Paris alderako bidea hartu baitzuen eta horrek frogatzen que "... Las insistentes leyendas que quieren ver que la influencia de España sobre el imaginario musical de Maurice Ravel está vinculada a sus « orígenes vascos » son entonces exageradas, tanto más cuando el músico no regresó al País Vasco antes de los 25 años..." baina "... En cambio, más tarde regresaría regularmente para residir en San Juan de Luz para pasar las vacaciones o para trabajar..."
Bale, bale, argi gelditu da! Musikaren historian bere izena urrezko hitzez ipinia duen pertsona batetan hasiera-hasieratik garbi utzi beharreko kontua bere euskalduntasun eza ezbairik gabe (hirugarren parrafoan! hirugarrenean! ez zen ba esateko gauza hoberik egongo ez!). Stravinski-k ordulari suitzar bat bezain zorrotza zela zioenaren biografian hori esan gabe ezin egon, Debussy-ren heriotzaren ondoren frantziar konposatzaile bizirik handiena bihurtu zen gizon honi eskeinitako weborrian ezin horrelakorik falta. Eta frantsesezko wikipedian ere berdin-berdin, kalko hutsa.
Ez dakit (pentsatu dut) agian Ravel-ek ez zuen euskal mundua asko maiteko (gaur egun euskal herritar askok ere apreziatzen ez duten bezalaxe) baina hortik, hori horren azkar argi eta garbi utzi beharreko premia, irriki horretara ere... ez dakit, ez dakit...
Baina beno, jarrai dezadan nik gai honekin, zeren eta izan ere, ingelesezko wikipediak honela dio:
“Ravel was born in Ciboure, France near Biarritz, part of the French Basque region, bordering on Spain. His mother, Marie Delouart, was Basque while his father…"
eta dezentez beherago...
“He intended to write an earlier concerto, Zazpiak Bat, but it was never finished. The title reflects his Basque heritage: meaning 'The Seven Are One', it refers to the seven Basque regions, and was a motto often used in connection with the idea of a Basque nation. Surviving notes and fragments also confirm that this naturally was to be heavily influenced by Basque music. Instead, Ravel abandoned the piece, using its nationalistic themes and rhythms in some of his other pieces…"
beno, beno, beno, honek txanponaren beste alderdia dirudi ezta?
Eta gaztelerazko zein frantsesezko wikipedietan honetaz txintik ere ez!! Eta italierako wikipedia berriz ingelesezkoa bezalakoxea! eta japoniarra ere bai! baina gaztelerazko eta frantsesezkoan txitón-txiribiton!
Gainera gaztelerazko wikipediak berak geroxeago honela dio:
"... La notoria influencia que tuvo sobre su imaginario musical el País Vasco (Trío en la menor) y sobre todo España (Habanera, Pavana para una infanta difunta, Rapsodia española, Bolero, Don Quijote a Dulcinea) participó mucho en su renombre internacional, pero consolidó también la imagen de un músico siempre enamorado del ritmo y las músicas populares." Lehen esandakoak kontraesanez.
Argia-ren webgunea berriz horrela diote:
"Ia udaro hurreratzen da Donibane-Lohizunera. Pilotazale amorratua da, maite ditu euskal jaiak, eta amaren bularretik ikasitako hizkuntzan ere aritzen da inoiz. Lapurdin dela, euskaldun sentitzen da. Eugène Cools adiskideari Aita Donostiaren berri eman behar diola-eta, aberkide moduan aurkezten du, "compatriote", mugaren bi aldeetan direla euskaldunak agertu nahian euskaldunaz gutxi dakien bati: "Tu sais, nous avons deux patries". Bi aberri... ez da aurkezpen txarra. Bat ere ez edukitzearen adinakoa bada."
Ez dakit, ez dut Ravel-en biografian gehiago sakondu, baina berriz ere BBC edo TVE, A3… aukeratu beharrean nagoela dirudi, The Times edo El Mundo, El Pais… en artean.

Maurice Ravel, bere izena daraman Ziburuko portuaren inaugurazio egunean pelotariz inguratua.
Azkenik, Euskal musikagintzaren gailurra izan den maisu honen hiru lan gomendatu nahiko nizkizueke:
- Boleroa
- La Valse
- Sol mayorreko piano kontzertua (eta batez ere bigarren mugimendu adagioa. Ikaragarria. Batzuen ustez piano kontzertu honetan leudeke aurretik Zazpiak bat obran sartzea pentsatzen zituen zenbait zati)
10-15 minutuko piezak hirurak.
On dagizuela!
Erantzunak
Nork: xiber.2007/02/09 09:23:29.996 GMT+1
Nork: borthuzai.2007/02/09 15:51:19.484 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
okerrena da, gu gure "wikipedia" idazteko orduan ez garela ados jartzen... hoi da tristea. kanpoan ze idatziko dute ba, hemen batak txuria eta besteak beltza dela esaten badu?
lan bikaina zurea borthuzai; ea lortzen dezun euskal wikipedian zeozer jartzea ;)
Nork: i eme.2007/02/09 15:55:50.480 GMT+1
Nork: .2008/01/21 21:40:17.028 GMT+1
Nork: .2008/01/21 21:40:37.478 GMT+1