Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/04/24 20:15:11.265 GMT+2

Mundua hankaz gora

Jakingo duzuenez gure planeta nahiko borobila da, arrautza forma du, eta baita zoritxarrez arrautza ustel usaina ere gizakioi esker. Eta forma hau plano batetara proiektatu nahi dugunean, mapamundi bat edukitzeko adibidez, arazoekin topatzen gara berehala. Ezinezkoa da forma esferiko bat plano batetan proiektatzea zehaztasun osoz.

Jakingo duzue baita ere, nola, gure artean ohikoena izan den Mercator-en proiekzioak azalera akatsak dituen. Hau da, nola azpiko mapamundian esate baterako, berez azalera berdinak dituzten estatuek tamaina desberdina duten beraien latitudea dela eta. Ikusten baduzue, ekuadorren lerroa ere ez dago erdi-erdian, eta beraz, ipar hemisferioa hegoaldekoa baino handiagoa da.


Europaren azalera: 9,7 miloi Km²
Hego Amerikarena:  17,8 miloi Km²


Bada ordea akats hauek zuzenduta dituen proiekzio mota bat, Peters-ena hain zuzen. Hori dela eta, azkenaldian ezaguna bihurtzen ari da mapa mota hau, kontinente txiroenekin bidezkoagoa omen.



Ni ere, mapa honetan europarron eta amerikarren benetako tokia zein den hobeto ulertzen delakoan nago.

Baina begi bistakoa da baita ere nola ipar hemisferioa goran, eta hego hemisferioa berriz behean ipintzen dugun. Horrela esanda oso zentzuzkoa ematen du ezta? Baina garbi dago baita ere hau konbentzio bat dela, ez duela zertan horrela izan beharrik, baina hala onartzen dugula. Eta hortaz, zergatik ez ipini buelta emanda?



Ariketa interesgarria iruditzen zait, eta azken batetan mapa hau goikoaren baliokide da baita ere, ezta? XII. mendean Ceutan jaiotako Al-Idrisi ren mapan ere hala agertzen da lurra, hemisferioak "alderantziz" dituela.



Peters-en proiekzioa erabiliz egindako mapamundi iraulian, espainia hego emisferioan topa dezakegu, eta euskadi berriz espainiaren hegoaldean eta frantziaren hiparraladean. Gu gara ipar euskaldunak kasu honetan, eta exmugaz gaindikoak hegoaldekoak :-) Wasconia lehengoz agertzen den XI. mendeko Liebanako mapan ere ipar-hego bereizketa hori ez da batere garbia :-)



Baina Peter-s irauliarekin jarraituz, jolas polita da imaginatzea mundua era horretan irudikatu bagenu gauzak nola aldatuko liratekeen. Hau da, emigrazioa hegoaldeko emisferioetara emango zen eta “bajar al moro” beharrean “subir” esan. Andaluzak berriz, hots, Pantoja, paquirrín eta konpainia "los chicarrones del norte" lirateke, eta espainia iparraldeko festarik garrantzitsuenak San Ferminak euskaldunak ez, baizik eta gaur bertan hasi berri den Feria de Abril andaluza litzateke  :-)    Dena alderantziz.

Edo ez?

Eta zergatik diodan hori? Beno, azken batetan Feria de Abril espainia iparraldeko batzuek, hots, José María de Ybarra euskaldunak eta Narciso Bonaplata katalanak sortu zutelako, eta Pantoja, berriz... beno, hori beste baterako uztea hobe izango da.

:-)
To be continued…

Nork: borthuzai.2007/04/24 20:15:11.265 GMT+2
Etiketak: mapa mapamundi | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (2)

Erantzunak

Honi buruz asko hitzegin da eta Peters-en proiekzioa ez da soluzioa. Bertan Africa Asia baino handiagoa da ia.

Soluzioa mundua bi zirkuloetan marraztea(bi hemisferioak), iparraldeko eta hegoaldeko zeinbait zati errepikatzea edo errepikatzen diren hoiek moztea dira, adibidez.

http://www.tierradelazaro.com/astro/mapamu.jpg

http://www.bne.es/media/img/Image/colecciones/mapa_mundi.jpg

Nork: iñaki.2007/04/24 23:38:11.131 GMT+2

Ba ni iazko abuztun Beasaingo tren geltokitik Vladivostok arte trenez jun ta bueltatu nintzean, ta zin dagit, Rusia haundie dekela "de cojones"

Nork: xa2er.2007/04/25 00:13:21.969 GMT+2
www.blogak.com/xa2er

Mila esker argibideengatik iñaki.

eta hi xa2er, ez hintzen ba hauntzaino argazki hori ateatzeko soilik jungo ezta? :-) Gaur egungo trenak guk uste baino posibilitate gehiago dizkikela garbi utzi diguk!

Nork: borthuzai.2007/04/25 07:31:35.428 GMT+2
http://www.blogak.com/denetik

Gauzak nondik begiratu, horrela ikusi. Begiratu mapa hauek ere; informazio interesgarria ematen dute.

http://www.sasi.group.shef.ac.uk/worldmapper/index.html

Nork: Bootxo.2007/04/25 14:53:41.469 GMT+2
http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/

Egia ba dek hori xa2er, munduari zirkunferentzi osoa eman diok ia, eta trenez. Normala Errusia handia dela esatea, eta luzea, oso luzea.

Nork: iñaki.2007/04/26 00:23:53.175 GMT+2

Borthuzai:
"eta hi xa2er, ez hintzen ba hauntzaino argazki hori ateatzeko soilik jungo ezta? :-)"

Ba, bai. AHT Gelditu! Elkarlanak iazko "Mila arrazoi ditugu" kanpainaren barnean nire proposamena hori izan zian, gero argazkia luzatu nien. Bueno, ta baita ere, Beasaindik Vladivostok arte trenez jutea zeokela demostratzeagatio.

Inaki:
"Normala Errusia handia dela esatea, eta luzea, oso luzea."
30 egunetan 25.000-28.000km. egin nizkian more or less. Vladivostoketik Moskura geldiunerik gabe sei egun ta zazpi gau: 9900km.

Bidaiaren argazki sorta Flickerren hemen dezue.

Nork: xa2er.2007/04/26 01:24:54.951 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er

Nork: .2007/12/27 02:21:13.910 GMT+1

Errenferentziak:

...logera denetik - borthuzai 2007/04/26 18:57:16.166 GMT+2 Pantoja - Txintxurreta Aurreko batetan aipatu dugu Feria de Abril jai andaluza, euskaldun eta katalan batek so...

Erreferentzia: Pantoja - Txintxurreta - denetik - borthuzai 2007/04/26 20:35:45.817 GMT+2

...antzunak">- Zenbait galdera xelebre (eta erantzunak)- Gizakia Unibertsoan- Mundua hankaz gora- S...

Erreferentzia: Post Guztiak - denetik - borthuzai 2007/07/11 19:37:43.543 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru