Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/18 19:54:52.032 GMT+1

Orson Welles bidean hil zen

Denok entzun dugu 1000 aldiz James Dean gazte galaiak, basamortuan abiadura handiz zioala errepidez nahastu eta zerurantzkoa hartu zuela behar baino lehenago. Errepidea ikusi zutela azkenengoz haren begi urdinek.

Baina ez da izan tamalez James Dean bidaiatzen hil den bakarra. Welles ere bidean hil zen. Ez errepidean, baina bai bidean.

15 urterekin gurasoak hil eta 18 urterekin irlandan antzerki saioak egiten ari zen gaztetxo hura bidean hil zen.

Irratsaio batekin soilik (La guerra de los Mundos) Ameritar estatu batuak hankaz gora ipini zituen 23 urteko gazte hura bidean hil zen.

26 urterekin historiado filmik onenetakoa den “Citizen Kaine” idatzi, zuzendu, aktuatu… egin zuen hura bidea hil zen.

El cuarto mandamiento, El Extraño (oso ona), La dama de Shangai (hori erritmoa…), Macbeth, Otelo, Mr. Arkadin, Don Quixote (PUFF! IKARAGARRIA), Sed de mal (LA OSTIA PUTA), El proceso (LA PUTA POLLA), Campanadas a medianoche, The inmortal store eta Fraude zuzendu zituen zuzendaria bidean hil zen. 

Eta bidean hil zen, helburura iritsi ez zelako. Helburura iristen utzi ez ziotelako hobe esanda. Beti izan zituen arazoak bere proiektuak aurrera eramateko, ekonomikoki arriskutsuak omen ziren. (Lotsa gutxi behar du) Zer izango ote zatekeen ume prodigio hark beharrezko baliabideak eskuan izan balitu. Zer izango ote zatekeen bere herriak, hark herriari emana itzuli izan balio. (Oteiza dakorkit burura baita ere. Berarekin ere berdin-berdin gertatu zen. Eta Oteizak bere errautsak nafarroari utzi zizkion, wellesek espainiari utzi zizkion bezalaxe).

Ekonomikoki arriskutsuak omen ziren bere proiektuak. Kabroia behar du. Humanitate osoari kalte egin dio hori esan zuenak, erabaki horiek hartu zituenak. Zineaz, arteaz puta ideiarik ere ez zuen enpresari zikin horrek (hoiek).

Zure argia gizakioi ukatu digunaren aita ezezaguna eta ama aski ezaguna da, ziur.

Ekonomikoki arriskutsuak omen, eta berorri bere gorputza saltzen. Tristura ematen dit berorri horrela ikusi behar izateak.

Barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren.

Zure argiak itsutu ditu.

Nork: borthuzai.2006/12/18 19:54:52.032 GMT+1
Etiketak: _welles welles orson | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

...Picasso, Orson Welles, Elmyr eta Zer den Artea (eta Agur)Old Boy TutiFrutiaOrson Welles bidean hil zenSta...

Erreferentzia: Orain artekoak - denetik - borthuzai 2007/02/13 19:37:57.634 GMT+1

...enez finantziazio arazoak dituzte. Ez al dute gure politikariek beste hainbatekin beste hainbestetan egin duten hanka sartze bera egingo :-( hau adibidez). Victor EriceErice berak ere izan ditu Erreferentzia: Jorge Oteiza eta Victor Erice - denetik - borthuzai 2007/05/09 07:31:41.076 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru