Peña Gantxegi eta etorkizuna

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-01-16 19:57
8

Ez naiz ni arkitekturan aditua baina ez dut uste hanka sartze handiegirik egingo dudanik Luis Peña Gantxegi euskal arkitektorik garrantzitsuenetakoa dugula esaten badut (bere estudioa). Oñatiar honek gure artean ezagunak diren hainbat eraikin egin ditu, Donostiako Trinitate plaza, Chillidarekin elkarlanean eginiko Haize orrazia eta Gasteizko Foruen plaza; Cementos Rezolako museoa, Bastero Kulturgunea…

Aspaldi elkarrizketa bat irakurri nion “berria” Egunkaria-n, eta interesgarria iruditu zitzaidan bertako pasarte bat dakarkizuet gaurkoan.

Besteak beste Donostiaz eta pisuen garestitzeaz… ari direla honela dio:

berria: Jende askok ezin du etxerik erosi.

Peña Gantxegi: Baina ez da ikertzen, esaterako, nola eraiki daitezkeen bostehun etxe lur gutxiago hartuta. Zeinek egiten ditu horiek, baina lur gutxiago hartuta? Hori da balio duena. (...)

Geroxeago berriz:

berria: Donostia desastrea dela diozu. Kanpotarrei ederra iruditzen zaie, ordea.

Peña Gantxegi: Ez direlako inguruetara joaten. Eta gero eta gehiago zabaltzen denez, orduan eta garestiagoa da dena.

berria: Beraz, gora jo beharko genuke?

Peña Gantxegi: Niri ez litzaidake batere gaizki irudituko. Ez Zabalgunean, edo Parte Zaharrean, baina beste toki batzuetan bai.

eta azkenik:

berria: Eta herriak? Non gelditzen dira? Zer motatako arkitektura egin daiteke hor?

Peña Gantxegi: Gipuzkoarekin, urbanistikoki, zer gertatuko den galdetzen didazu. Begira, orain tontakeriak ere esan ditzaket. Badakit lurzoruaren arazoa ez dela konponduko, hori Madrazo bezalako ergel batek baino ezin du esan. Orain, Donostia hedatzen ari da, eta uste dut operazio zaila dela, eta ez dagoela hori egiteko gai den alderdirik, baina uste dut etxebizitza berri hauek herrietara eraman behar direla. Ondo eraikitako herriak dira denak, kaleak ondo eginak daude, eta badute etxebizitza berriak hartzeko gaitasuna. Noski, orduan errepideak egin eta trenbidea moldatzeko egitasmo berriak egin behar dira, Azpeititik jendea lan egitera etorriko delako, baina hori egiten ari da beste toki batzuetan ere.

berria: Baina lurrik gabe geldituko garaÉ ez dago tokirik.

Peña Gantxegi: urra badago, egun dagoen makinariarekin Aloña moztu dezakegu nahi badugu, eta Arantzazu gainean herri bat egin.

Berria: Eta non geldituko da paisaia, gure lurra?

Peña Gantxegi: Bai, noski, horregatik dago inguruneari errespetu guztia. Gai oso konplexua da, eta inork ez daki zer egin daitekeen. Eseri behar da, eta eztabaidatu. Hau ez da zientzia bat, urbanismoa politikarien esku dagoelako. Haiek erabakitzen dute.

Ez dakit. Dirudienez (iruditzen zaidanez) Peña Gantxegi ez da serio ari Aloña-ko kontu horietaz eta abar ari denean, baina etxeorratzak eraikitzearen aldekoa delakoan nago, zabalera eraiki beharrean goruntz eraikitzearen aldeko, horrela lur gutxiago gastatuz.

Irakurri nuen lehen aldian shock handia izan zen niretzat Peña Gantxegi hauek esaten ikustea, etxe txikiez osatutako halako paisaia bukoliko batetan sinesten nuelako, baina orain berarekin bat nagor. Gure etorkizuneko lurraldearen paisaia birplanteatu beharko genukeela iruditzen zait.

Zuek esan orain...

zuri-zuri

zuri-zuri 2007-01-16 21:50 #1

Oraintxe bertan frogatu dut egunero ikasten dela zerbait... Oñatiarra naiz, eta sekula santan ez dut entzun Luis Peña Gantxegi izena. Egia aitortu behar badut, arkitekturaz ez dakit asko; ez dut jarraitzen, moda jarraitzen ez dudan bezalaxe. Hala ere, ziur nago Aloña eta Arantzazuz esan duen guztia broma dela. Aloña eta Arantzazu dira Oñatik dituen sinboloetako bi. Niri, behintzat, bota duen botaboleoa ilusio bat iruditzen zait...

Bestalde, ados nago etxeak behetik gora eraiki behar direla, ezker eskuin baino. Azken finean, dirua bietara gastatzen da; baina ekologiari goitik behera eraikiz egiten diogu fabore.

zuri-zuri

zuri-zuri 2007-01-16 21:52 #2

Ups! Behetik gora esan nahi duen... Zaila da etxe bat teilatutik eraikitzen hastea...

morrosko

morrosko 2007-01-17 08:27 #3

Mutrikun etxeorratz bakarra dago, orain urte dezente eraikitakoa, "atxikorixa potu" deitzen dio jendeak. Zergatik ote? Kasu horretan ez zuen bete-betean asmatu Peña-Gantxegik.

Dana dala, ez dut etxe bukolikoetan sinisten, sarri, bertara bizitzen jartzen den jendea, kapitalekoa izaten dalako.

Etxe funtzionalak egin behar dira, ikusita dago-eta etxe akosatuena ez dala ez ekonomikoa, ez funtzionala, ez erosoa -eskaileratan gora eta behera egun guztian-.

borthuzai

borthuzai 2007-01-17 09:42 #4

:-) Izen xelebrea bai. ja, ja, ja :-D

Egia esan ez dut ez Mutriku ez eta aipatzen duzun etxeorratza ezagutzen (argazki honetan ezkerretara ikusten dena izango dela pentsatzen dut), eta ez naiz ni Peña Gantxegi defendatzen hasiko (besterik ez genuen behar! :-) baina beste argazki honetan ikusten den Zarauzko Vista Alegre etxeorratzaren inguruan honela dio www.zientzia.net en egindako elkarrizketa batetan:

“Bestalde, badut frustrazio bat, porrot soziala izan zelako. Gaizki bukatu zen, gerora aldatu egin zuten, pisu bat zegoen tokian egun hiru daude… Zarauzko Vista Alegre dorrea, liburuxka honetan duzun hau…”

Mutrikukoagatik ez diot ezer irakurri.

Agian bera gustora egongo da!! :-)

Eta bai, zuri-zuri, zaila da etxeak goitik behera eraikitzea baina ez ezinezkoa. Bartzelonako Palau San Jordian adibidez sabaia eraiki zuten lehenengo eta ondoren, 10 bat egunetan zehar, altxatu 45 metrotara sistema hidraulikoak erabili...

Arkitekto japoniarren ateraldiak :-)

indezent

indezent 2007-01-17 09:46 #5

egin ba etxeorratzak nahi baduzue baina niri lehen pixuak uzti. 4.etik gora mal rollete, bertigoa izango da

2007-01-18 18:11 #6

hemendik ideiak hartu ditzakegu... Bestetik hiria eta arkitekturaz aritzen den blog hau eta beste hau ere interesgarria izan daitezke, era honetako eztabaidak sozializatzeko bidean.

bootxo

bootxo 2007-01-18 18:13 #7

Azken mezua nirea da, ahaztu egin zait sinatzea ;-p

borthuzai

borthuzai 2007-01-18 18:58 #8

demontre! oso oso oso oso blog interesgarriak biak ala biak!
Gertutik jarraitu beharrekoak ezbairik gabe!
Ez naiz blogean sartu eta lehenengoan erantzutera ausartu, baina ziur hurrengoan gure berri izango dutela.

Utzi iruzkina: