Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2006/09/21 20:30:13.298 GMT+2

Picasso, Einstein eta Oteiza

(...) «Fisikaren eta artearen arteko muga hautsi zuten Einsteinek eta Picassok»

Erlatibitatearen Teoriak kubismoan eragin zuela dio Millerrek, eta Einsteinek eta Picassok denboraren eta espazioaren izaera aztertu zutela, ikuspegi ezberdinetatik. (...)

Hala irakurri dut www.berria.com-en, bertako bilatzailean "kandinsky" jarri dudanean. Hau dioena Arthur I. Miller, fisikan doktorea eta zientziaren filosofia eta historiako irakaslea da.

Besteak beste honako hau ere badio ondoko galderari erantzunez:

"Zein zen Einsteinen edertasun eredua? Zein Picassorena?

Forma guztiak geometrikoki azaldu ahal izatea zen Picassorena. Zientzian, baina, edertasuna kuantifikatu egin daiteke, eta zientzialarientzako edertasunak ekuazio eder eta polit bat egitea esan nahi du. Ekuazio ederra simetriak betetzen dituena da. Edertasunaren kontzeptua fisikan sartu zuen Einsteinek, eta estilo bat hasi zuen. Simetriak betetzen zituen ekuazioak lortzea zuen helburu. Bere aurretik, Galileok baino ez zuen egin hori. Ekuazio eder batek gauza berriak aurkitzeko bide ere ematen du askotan."

Beraz, zientzian edertasuna ekuazio eder eta polita da, hots, simetria betetzen duena.

Nik ordea Oteizak zioenean sinesten dut, artean behinik-behin "la simetria es el recurso de los tontos".

Hemen dator elkarrizketa luze bezain interesgarri osoa:

Posted by: borthuzai.2006/09/21 20:30:13.298 GMT+2
Tags: picasso oteiza einstein | Permalink | Comments (2) | References (1)

Comments

 uukkkkkjjjjjjjjjjjjjjjjjjjjjjjjjjjjjjjjjty7ui765

Posted by: k687.2007/11/18 20:05:34.506 GMT+1
yuu

Posted by: .2008/05/23 05:32:59.984 GMT+2

References

...href="http://www.blogak.com/denetik/malevich-oteiza-i">Malevich-Oteiza (I) Picasso, Einstein eta Oteiza Reference by: Orain artekoak - denetik - borthuzai 2007/02/13 19:37:33.075 GMT+1

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco