Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/31 19:16:54.817 GMT+1

Richard Serra, F. Gehry eta Oteiza

Interneten toki askotan aurki litezke Richard Serra-k Oteizari zion begirunearen frogak.
Bere artelanetan eragin handia izan zuela, bere ustez bizirik zegoen artistarik handiena zela, XX. mendearen bigarren erdiko eskulturgilerik handiena zela...
Hemengo honetan R. Serrak Oteizaren inguruko Guggenheim-go erakusketan argitaratu zuten liburutzarrean dagoen idatzia aurki dezakezue.

Ondorengo margolana berriz, Richard Serrarena da eta Oteiza du izena:


Halere, gaur berriz ere interneten Serra-Oteiza erlazioaren inguruan bila nenbilela ezagutzen ez nuen Serra-ri eginiko honako elkarrizketa zatia topatu dut:

Rail: What do you think of the Basque sculptor Eduardo Chillida, who also had worked in steel, pretty much the same time if not before you?

Serra: The person I knew better was Chillida’s mentor, Jorge Oteiza, whose work comes out of the marriage of Malevich and mysticism. He did a tremendous amount of work in a two or three year period. Around 1955–57, Oteiza was probably the world’s leading figure in terms of sculptural invention. He was the big force in the Basque country.

Rail: How did you meet Oteiza?

Serra: I met him through Carmen Giménez, who is a very close friend of mine. She introduced me to Oteiza when I went to Bilbao twenty-five years ago to participate in a show that Carmen had organized in the museum there.

Interesgarria benetan.

Frank Gehry ere ezagun askoa dugu Bilboko Guggenheim museoaren arkitektoa dugulako besteak beste. Honek, Oteiza Le Corbusier eta Picassorekin konparatzen zuen, eta ez hori bakarrik, Oteiza eskulturaren Picassoa ere bazela zioen.


handia haiz gero










Nork: borthuzai.2006/12/31 19:16:54.817 GMT+1
Etiketak: richard_serra gehry serra oteiza | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

artea ulertzea gustatuko litzaidake...

Nork: Itziar.2007/01/03 14:42:25.874 GMT+1
http://borborka.blogsome.com

BIZI!!

ARTEA BIZI EGIN BEHAR DA!!

... eta gero, gerokoak!

 

(ez da oso erantzun originala ezta?;-)

Nork: borthuzai.2007/01/03 14:56:35.227 GMT+1

Errenferentziak:

...netaz, edo hobe esan, bizirik dagoen munduko eskulturgilerik onena omen den honek Oteiza-rekiko duen miresmenaren inguruan (hemetxe zehazki).Gaurkoan ordea bere lana dakarkizuet, zeren eta altzairu xaflekin...

Erreferentzia: Richard Serra - denetik - borthuzai 2007/05/10 19:13:54.088 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.