Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2007/03/19 19:24:15.275 GMT+1

Zahartzaroa

Zahartzaroa gauza xelebrea da, badakizue, dena nekea, dena ezina, baina bertara iritsi izanaren zoriontasuna.

Niri pertsonalki beldurra ematen dit. Parkisona dela, alzehimerra dela... (batez ere azken hau) ez dakit. Tristura emango lidake nire burua horrela ikusteak, besteen beharrean izateak...

Baina beno, dena ez da tristura izango gaurko post honetan.

Kazuyo Sejima arkitektu japoniarrak adibidez, ume zenean handitan zer izan nahi zuen galdetzen ziotenean "Nire amona" erantzuten omen zuen. Bere lasaitasun, serenitate eta zoriontasunak liluratzen omen zuten.



Guzti horretatik dago (eta asko) bere lanetan, interneten ikusi ahal izan dudanez. Japoniarrek badute sen berezi bat, eta zer esanik ez aurtengo Pritzker arkitektura saria (arkitektura "nobela") irabazteko kiniela guztietan aurrenengoetan omen dagoen Kazuyok.

(Bide batez, gogoratu besterik ez Rafael Moneo euskaldunak sari hau bera 1996an irabazi zuela. Bere curriculum-a sinestezina)

Oteizak ere badu bere emazte Itziarri zahartzaroan idatziriko poesia eder bat:

anotaré también que esta mañana
beso a mi mujer
                         he tomado su rostro arrugado y blanco
                         entre mis manos
                                                 los dos muy cerca
                                                 y resignados con la muerte
y que he recordado entre mis manos
de niño en el desván de mi abuela
                            una manzana que de su piel toda arrugada
                            desprendía un perfume de vida
                                                       de luz y de manzana

   Itziar Carreño eta Jorge Oteiza gaztetan

Posted by: borthuzai.2007/03/19 19:24:15.275 GMT+1
Tags: zahartzaroa kazuyo_sejima rafael_moneo oteiza moneo | Permalink | Comments (0) | References (1)

References

...o-ren-gernika-eta-oteiza">- Picasso-ren Gernika eta Oteiza- El Pradoko Airea- Zahartzaroa- Jorge Oteiza...

Reference by: Post Guztiak - denetik - borthuzai 2007/07/11 19:37:55.942 GMT+2

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco