Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/17 19:19:21.979 GMT+2

Espainiako Himnoa


Jakina denez errege kopako finalean espainako himnoa ipintzean eta erregea ateratzean sekulako pitada entzun zen. Hau ezkutatzeko himnoa diferituan eta pitadaren bolumena jaitsita eman zen TVE-n eta honengatik kirol saileko zuzendaria kalera bota zuten. Ba behin manipulatzen jarriak hau izango litzateke formarik egokiena: " title="">

Nork: inodna.2009/05/17 19:19:21.979 GMT+2
Etiketak: kuriositateak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/12 16:31:37.980 GMT+2

Hatzamar bat galdu zuen eta Pen drive-a inplantatu zuen


Jerry Javala mutiko Finlandiar arrunt bat da software-a programatzera dedikatzen dena.Baina bere medikuak, hatzamar bat galdu berri zuela, pen drive bat implantatzeko aukera eman zionean ezin izan zuen ezetz esan. Orain hatzamar punta zeukan lekuan 2Gb tako pendrive bat dauka. Praktikoa ezta?

Iturria: www.neoteo.com


Nork: inodna.2009/05/12 16:31:37.980 GMT+2
Etiketak: kuriositateak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/07 00:23:40.828 GMT+2

25 Datu bitxi

1 Lokartzen garen arteko denbora medioa 7 minutukoa da.

 

2 CDak 74 minutuko iraupenerako diseinatuak izan ziren hori zelako Bethovenen 9. sinfoniaren iraupena.

 

3 1800 baino lehenago bi oinetako zapatak berdinak ziren.

 

4 Metxeroa poxpoloak baino lehenago asmatu zen.

 

5 Walt Disney saguen beldar zen.

 

6 Donald ahatearen komikiak Finlandian debekatu ziren prakarik ez zeramalako.

 

7 Emakumeek ia gizonek baino ni aldiz gehiago kliskatzen dituzte begiak.

 

8 Txinan Estatu Batuetan baino ingeles hiztun gehiago daude.

 

9 Zure urtebetetzearen data beste 9 milioi pertsonarekin konpartitzen duzu.

 

10 Leonardo Da Vincik asmatu zituen guraizeak.

 

11 Bakarrik pertsona batek 2 mila milioren artean pasatzenen ditu 116 urteak.

 

12 Kakahuetea dinamitaren osagaietako bat da.

 

13 Astoek pertsona gehiago hiltzen dituzte bataz bestean urte batean hegazkin istriouek baino.

 

14 Kaloria gehiago erretzen dira lo egiten telebista ikusten baino.

 

15 Bataz bestean boligrafoek eragindako 100 itotze daude urtean.

 

16 Ezinezkoa da norberaren ukondoa miazkatzea.

 

17 Historia osoko gerrarik motzena 1896an Ingalaterrak eta Zanzibarrek borrokatutakoa izan zen , azken hau 38 minututan errenditu zen.

 

18    8 urtetan 7 hilabetetan eta 6 egunetan zear ohiukatuz gero kafe kikara bat berotzeko bezain beste energia egingo duzu.

 

19   6 urtetan eta 9 hilabetetan zear konstanteki puzkerrak botaz gero bomba atomikoa lortzeko beste gas lortuko zenuke.

 

20  Arrain urrekari baten memoria 3 segundokoa da.

 

21 Golf pilota oficial batek 336 zulotxo ditu

 

22 Pertsona batek 25000 aldiz kliskatzen ditu begiak astero bataz bestean.

 

23  Amerikar emakumeen %15ak bere buruari bidaltzen dizkio loreak San Valentin egunean.

 

24 Shakespeareren alaba analfabetoa zen.

 

25   9 urte zituela Einsteinen gurasoek atzeratua zela uste zuten.

 

Nork: inodna.2009/05/07 00:23:40.828 GMT+2
Etiketak: kuriositateak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/06 23:47:49.198 GMT+2

Euskal txistea ( gazteleraz)

Nork: inodna.2009/05/06 23:47:49.198 GMT+2
Etiketak: humorea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/06 22:47:15.664 GMT+2

Kalimotxoaren jatorria

Hona hemen hainbeste maite dugun edariaren izenaren jatorria:

1970ko hamarkadan nahasketa jadanik edan bazuten ere, Rioja libre izenaz ezaguna zen. Kalimotxo izena 1972ko Algortako Portu Zaharreko jaietan "Antzarrak" izeneko kuadrilak asmatua zen[1]. Txosnan zegoen kide batek erositako ardoa aukeran ez zegoela konturatu eta edakera txarra disimulatzeko zerbait bota behar zutela erabaki zuen. Izenaren asmatzaileak "Kalimero" eta "Motxo" zirenez, "Kalimotxo" izena jarri zioten.


Nork: inodna.2009/05/06 22:47:15.664 GMT+2
Etiketak: kuriositateak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/22 23:41:28.471 GMT+2

Betagarri

 

Hemen doakizue Betagarri ska taldearen historia apurra, heruen myspace-etik hartua:

 

Betagarriren hastapenak 1993. urtean kokatu behar ditugu. Urte hartan beraien lehenengo maketa izango zenari forma eman behar zioten abestiak prestatzen hasi ziren. Izenburu eta azal moduan, hasiberrien "L" bakarra erazbiliz, Kasete moduan beraien kabuz kaleratutako lan horren 1500 ale inguru saldu zituzten, kontutan hartuta gehienak tabernetan banatu zituztela. Urteak geroago CD formnatuan berrargitaratua izan da. Bateria, baxua, bi kitarra, tronpeta, saxofoia eta tronboiaz osaturiko behinbetiko formazioa izango zena profilatu ondoren, bi urte eman zituzten hainbat jaialditan beraien zuzunekoa aurkezten, eta azkenean, 1997. urtean "BETAGARRI" izeneko beraien lehenengo diskoa kaleratu zuten Mil A Gritos disketxe gasteiztarraren sigilupean. Beraiekin ere argitaratu zuten bigarren diskoa, "ARREN ERRO ZAHARRA" izena zuena. Disketxez aldatu zuten 1.999. urtean, Esan Ozenkirekin, jadanik 15.000 aletik gora saldu dituen "80/00" diskoa kaleratzeko. Bertan euskal musika taldeen hogei bertsio grabatu zituzten. Esan Ozenkiren desagerpenarekin, eta beraiekin "FREAKY FESTA" diskoa ere kaleratu ostean, hurrengo disketxea Metak izan zen, non aurreko diskoaren abestiak bernahasten zituen "REMIX" argitaratu zuten. Baita ere "ARNASA HARTU" eta "ZUZENENA", Katalunian zuzenean grabaturikoa, eta kontzertua eta taldeari buruzko dokumentala jaszotzen dituen DVD batekin batera aurkeztu zutena. 2005. urtean Jaro disketxe alemaniarrak taldearen disko guztrien abestiez osaturiko bilduma bat argitaratu zuen Alemania, Austria eta Herberetan. Izenburua, "BASQUE FIRE". Azkenengo diskoa "HAMAIKA GARA" izan da, 2006ko azaroan Oihuka disketxearekin kaleratutakoa. Betagarrik orotara saldutako diskoen kopurua 50.000tik gorakoa da, kontutan hartu gabe disko bereziak edo eta beste taldeekin batera osatutako bildumak. Adibidez "ALTRES CANÇONS DE NADAL", 2005eko azaroan Global disketxeak argitaratua, non Betagarrik katalaneraz abesturiko kanta agertzen den, edo baita ere "HATORTXU ROCK" DVDa. Bertan dozena erdi kanta jotzen dituzte jatorrizko abeslariekin batera (Barricada, Piperrak, Huajolotes…). Agerraldiei dagokionez, 14 urte luze hauetan 700 kontzertu inguru eskeini dituzte. Printzipioz gehien jorratzen dituzten herrialdeak Euskal Herria eta Katalunia badira, urteak aurrera espainiar estatu osoan eta Europan zehar ere finkatu dute lan eremua. Japonian bi bira egin dituzte eta EEBBtan bat, neta 2005. urtean 20 kontzertutik gora eskeini zituzten Alemanian.

 

 

 

Nork: inodna.2009/04/22 23:41:28.471 GMT+2
Etiketak: musika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/22 23:41:28.471 GMT+2

Monologoa ( Gazteleraz)

Nork: inodna.2009/04/22 23:41:28.471 GMT+2
Etiketak: humorea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/20 16:35:16.190 GMT+2

Arabatakada



Hona hemen aurtengo arabatakada jaialdian jotzen izango diren taldeak. Arabatakada, unibertsitateko hogei urte inguruko ikasleentzat antolatutako jaialdia dugu. Hala ere, musika gustoko izatea joateko aitzaki paregabe dugu.

Nork: inodna.2009/04/20 16:35:16.190 GMT+2
Etiketak: musika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/03 23:53:11.051 GMT+2

Websuntsitzailea

Hainbeste gorroto duzun web orrialde hori behin behinean suntsitzeko webgunea. Arma piloa daukazu aukeran, gozatu!
http://www.netdisaster.com/es/

Nork: inodna.2009/04/03 23:53:11.051 GMT+2
Etiketak: kuriositateak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/02 17:37:27.007 GMT+2

Kirol Bitxi eta ikusgarria

Estatu batuetan nola ez, sortutako kirol ikusgarria dugu hau. Saskibaloia , futbol amerikarraren kontaktuak eta ohe elastiko batzuen bateratzean sortua. Benetan ikustekoa.

Nork: inodna.2009/04/02 17:37:27.007 GMT+2
Etiketak: kuriositateak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)