Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/12/23 17:49:00.471 GMT+1

URTE BERRI ON BERBALAGUN!

Aurtengo urtea bukatu da!

Berbalagunean deskantso bat hartuko dugu pilak bete eta hurrengo urtean indar  handiagoarekin itzultzeko. Deskantsu hau familia eta lagunekin gabonak igarotzeko izango da, baina ez diogu gure mihiari deskantsu txiki bat ere ez emango!

UrteBerriOn
Gabon ona pasa eta datorren urtera arte!

Nork: Deustukoberbalaguna.2011/12/23 17:49:00.471 GMT+1
Etiketak: berbalaguna mintzapraktika urte_berri_on deustua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/13 18:26:30.947 GMT+1

BERBARAOKEAAAA!

Ostiral honetan, euskal giro ezin hobea izango dugu Müllerrenean. Gure berbalagunek, euskaraz abestiekin batera gozatzeko aukera paregabea izango dute, BERBARAOKEA!

Kantatuz, dantzatuz eta 'lunch'-arekin tripa ondo betez, agurtuko dugu urtea!

BERBARAOKEA2bTx


Beraz, badakizu, ANIMATU ETA ETORRI!

Nork: Deustukoberbalaguna.2011/12/13 18:26:30.947 GMT+1
Etiketak: karaokea_euskaraz abestu_euskaraz deustuko_berbalaguna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/25 18:04:49.800 GMT+1

SARRIONAINDIAREN IRAKURKETA

Abenduaren bigarrenean, ostirala, Sarrionandiaren testuen irakurtaldia egingo dugu Müllerrenean. Asmoa sinplea da: bakoitzak gustuko duen Sarriren obraren pasarte bat irakurtzea jende aurrean. Izan ahal da poesia, narrazio zati bat, gogoeta bat, ipuin laburra edo abesti letra bat. Zuk ere gurekin batera irakurtzera gonbidatu nahi zaitugu.


Denok irakurle eta entzule izango baikara, danok literaturarekin gozatzen. Hitz ederren zaleon irakurtaldia konpartitu nahi baitugu abiatuko ditugu irakurtaldi hauetan.

Nork: Deustukoberbalaguna.2011/11/25 18:04:49.800 GMT+1
Etiketak: irakurketa_euskaraz deustuko_berbalaguna sarrionaindia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/11 18:22:06.728 GMT+1

Deustura Udazkeneko Kultura

Aurtengo azarorako hainbat ekintza prestatu ditu "Deustura Udazkeneko Kultura" proiektuak, hainbat laguntzaileren artean Berbaizu Euskara Elkartea dugularik.
Hamen uzten dizuegu azaroko programa!
Animatu eta Gozatu!

Deustura udazkeneko kultura

Nork: Deustukoberbalaguna.2011/11/11 18:22:06.728 GMT+1
Etiketak: berbalaguna mintzapraktika deustuko_berbalaguna euskara kultura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/04 17:25:53.557 GMT+1

HASIERA EZIN HOBEA!

Hasi gara! Aurtengo berbalagun proiektua martxan da!

Duela bi aste hasi ginen aurtengo taldeekin. Ezin ezin gara hobeto hasi, iazko taldeen lekukoa hartu eta beste taldetxo batzuk sortu ditugu, guztira 8 talde eginez. Gainera, talde gehienak topera ditugu, baina lasai, beste asko sortzeko asmotan gaude.

Jada, berbalagun izan nahi duten hainbat pertsona itxaron-zerrendetan jarri ditugu talde berriak noiz sortzeko zain. Talde hauek sortzeko laguntzaile beharrean gaude, beraz, animatu! Zenbat eta gehiago, hobeto!


Nork: Deustukoberbalaguna.2011/11/04 17:25:53.557 GMT+1
Etiketak: laguntzaile deustualdeko_berbalaguna | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2011/09/19 10:29:16.030 GMT+2

Zatoz eta egin! BERBALAGUNA BERRIZ ERE MARTXAN!

Iepa berbalagunak!

Kurtsoa hastear dago eta berbalagun izateko izen-emate epea ireki dugu. Urriaren bigarren astean emango diogu hasiera indartsu kurtso berri honi eta hainbat ekintza ditugu jada buruan!

Aurtengo berbalagunean parte hartzeko:
deitu 944471042 telefonora edota bidali e-mail bat deustualdekoberbalaguna@gmail.com helbidera.

ANIMA ZAITEZ!!

Nork: Deustukoberbalaguna.2011/09/19 10:29:16.030 GMT+2
Etiketak: euskara hasiera mintzapraktika deustu deustualdeko_berbalaguna berbalaguna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/06/28 19:13:56.044 GMT+2

KURTSO AMAIERA: adio berbalagun!

Pena handiz heldu zaigu ikasturte bukaera...
Honekin batera berbalagun taldeek geratzeari utzi diote datorren irailera arte. Gogoratu irailean berriz ekingo diogu berbalagunari eta izena emateko epea zabalduko dugu. edozein zalantzetarako idatzi :

                deustualdekoberbalaguna@gmail.com

Uda tartean dugula, ez galdu aukera paregabe hau euskaraz mintzatzeko zoazen lekura zoazela!

a
          (argazkian deustualdeko berbalagun dinamizatzaileak)

Gure aldetik esatea udan primeran pasa eta DATORREN   IRAILERA ARTE BERBALAGUN!

Nork: Deustukoberbalaguna.2011/06/28 19:13:56.044 GMT+2
Etiketak: mintzapraktika agurra deustua berbaizu deustualdeko_berbalaguna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/06/20 13:21:15.541 GMT+2

mintzegun fotuak

ekainaren 4an izan zen Mintzeguna Elizondon! Deustualdeko berbalagunetik bat animatu zitzaigun eta argazkiak ikusirik giro ezinhobea egon zela ziurtatu dezakegu! Hurrengoan badakizue animatu!
                 argazkien iturria: egizu euskara elkartea /getxo11 mintza eguna 023
argazki gehiago HEMEN

eta mintzaeguneko berri gehiago HEMEN

Nork: Deustukoberbalaguna.2011/06/20 13:21:15.541 GMT+2
Etiketak: berbalaguna mintzapraktika berbaizu mintza_eguna_20011 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/05 19:27:00.071 GMT+2

Mintzaeguna Elizondon!

Jada kurtso bukaeran gaude eta zer hobeto bazkari on batekin amaitzea baino?? Hurbildu zaitez Elizondon ospatuko den Mintza egunera!
 



Izena emateko Berbaizutik pasa (Ramon y Cajal 42) eta apuntatuko zaituztegu. Izena ematean ordainduko da bazkaria (20€). Arin ibili zerrendak atzo zabaldu zirelako eta maiatzaren 24 itxiko dira!

Nork: Deustukoberbalaguna.2011/05/05 19:27:00.071 GMT+2
Etiketak: mintzaeguna deustualdekoberbalaguna euskara mintzapraktika elizondo berbaizu mintzaegun_bazkaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/02 21:21:19.557 GMT+2

ari,ari,ari Deustua Korrikalari!


 

Nork: Deustukoberbalaguna.2011/05/02 21:21:19.557 GMT+2
Etiketak: mintzapraktika korrika_17 berbaizu berbalaguna korrika deustua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)