2006/06/07 09:03:59.057 GMT+2
Urte gutxi daraman martxa da hiru haundiak. Bi urtean behin egiten da, eta esan beharra dago geroz eta jende gehiago animatzen dela. Hasieran jende gutxik hartzen zuen parte, orduantxe ez baitzen oso ezaguna, baina gaur egun plazak mugatzen dute, bestela masifikazioa sortuko litzateke, eta horrek erakargarritasuna galdu egiten du.
Hiru haundiak Aizkorri, Anboto eta Gorbea dira. Egun berdinean hiru mendi hauek igo eta jeistea gogorra da baina, are gogorragoa da, mendi batetik bestera dagoen distantzia egitea.

Batzuek esaten dutenez, proba fisikoa baino psikologikoa omen da. Kontutan izan behar dugu martxa honek 100 kilometro dituela, beraz nire ustez ere psikologikoki hobeago egon behar dela uste dut. Goi mendizaleek dioten bezala, hasiera batean hankek eramaten gaituzte mendian gora baina, 10 ordu baino gehiago ibiltzen gabiltzanean “burua” da helmugara eramaten gaituena.
Oso gogorra eta polita aldi berean. Ibilaldi hau egiteko pertsona ongi entrenatua egon behar da, ez da nahikoa igandeetan inguruko mendieetara 2 ordu ibiltzera joatea. Urte guztietako hiru haundien sailkapenean jende asko ez da agertzen, ibilbide erdian geratu delako. Beraz nik diotena zera da, kontzientziatuta joan behar dela eta norbere gorputza eta mentalidadearekin konfiantza izan behar duela. Hala ere,ez dago gaizki horrelako martxa luzeak probatzea, zure burua nola dagoen ikusten laguntzen dizu.
Aurten ekainaren 10ean egingo da hiru haundiak, eta 800 pertsonek artuko dute parte. Oraindik ez dakit zenbat neska izango diren, baina ziur nago aurrekoan baino gehiago egongo direla, eta hori poztekoa da. Martxa hauek ez dira gizonezkoentzat soilik, edozien pertsonei zabaldua dago.
Lehen esan dudan bezala, martxa gogorra baina polita. Hala ere uste dut martxaren azken etapa gogorra izango dela, eta ez hain polita
Informazio gehiago nahi izan ezgero hiru haundiak web orrian sartzea besterik ez duzu. http://web.jet.es/javier13/hh-xx-0.htm
Nork: mikel.2006/06/07 09:03:59.057 GMT+2
Etiketak:
hiru
haundiak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/06/07 07:50:11.557 GMT+2
Kirol eskaladaren barnean modalitate desberdinak ezberdinak aurkitzen dira:
Flash: eskalada modu honetan, eskalatzaileka igo behar duen biaren informazioa aurretiaz jaso du, edota, eskalatzen ari den momentuan beste norbaitek biaren informazioa ematen dio. Biaren pauso klabeak, helduleku onak non dauden eta abar. Biana igoera bat flash estilokoa dela esango dugu lehenengo ahaleginean egindakoa baldin bada.
Entrenatutako eskalada: Gehien praktikatzen den modalitatea da. Modu honetan bia behien eta berriz eskalatzen da gora iristea lortu arte. Azkeneko helburua, bia norberak irekitzea izango litzateke. Modalitate honetan lortu dira zailtasun handieneko biak irekitzea.
Boulder edo Bloke: Soka gabe egiten den eskaladari deritzo. Oso altuera txikitan eskalatzen da eta erorita ere ez dago arriskurik minik egiteko. Sarri koltxonetak jartzen dira lurrena erorita ere min gutxiago hartzeko.
Eskalada kirola: Kirol askotan bezala zirkuitu baten konpetitzean datza modalitate hau. Txapelketa hauetarako estruktura artifizialak erabiltzen dira eta baita presa eta euskarriak ere. Normalean txapelketa hauetan “a vista” estiloan eskalatzen da, hau da, biaren inolako berririk eduki gabe.

Eskalada librea: Modalitate honetan ez dago inolako laguntza artifizialik eta kirolarian fakultateak erabiliz bia alpinoak egitea da helburua. Kirol eskaladako bietan aseguramendua 100% da segurua, aldiz, eskalada librean oso kaxkarrak izaten dira eta norberak joan behar du pareta ekipatzen. Luze askoko igoerak izan daitezke, sarri, helburua mendi baten gailurrera iriztea izaten bai da. Adibidez: Naranjo de Bulnes, El Capitan, La Marmolada… .l
Nork: mikel.2006/06/07 07:50:11.557 GMT+2
Etiketak:
modalitateak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/06/07 07:48:06.213 GMT+2
Aspaldidanik darabilgu buruan eskaladan bien zailtasuna neurtzeko erabiltzen diren izen eta zenbakien inguruan azalpen txiki bat emateko. Gure inguruko jendeak sarri entzuten gaitu “… biak V+ mailakoa da eta beste hori 6a…” eta horrelakoak. Batek baino gehiagok esango du honek txotxolotuta daude, zer dira hainbeste zenbaki, letra eta + horiek?
Zenbaki, letra eta + ez osotutako hitz hauek, bien zailtasuna neurtzeko eta adierazteko erabiltzen dira. Zaitasuna 5 faktore garrantzitsuren mendean dago:
§ Heldulekuaren forma eta tamainan
§ Heldulekuen arteko distantzian
§ Paretaren inklinazioan
§ Mugimendu kopuruan
§ Atseden lekuak

Puntu hauek kontuan hartuta eskalada bat osatzen da:
|
I
|
Eskuen erabilpen urria eskatzen duen mendiko pausua
|
|
II
|
Eskuak erabiltzea derrigorrezkoa da igotzeko eta soka erabili daiteke.
|
|
III
|
Eskalatzen hasi beharra dago.
|
|
IV
|
Eskalada erresa helduleku oso onekin.
|
|
V
|
Zailtasunak hasten direneko puntua.
|
|
V+
|
Inoiz eskalatu gabeko pertsonen limitea da hau. Gradu honetan pareta bertikaletan eskalatzen hasten da.
|
|
6a
|
Nahiko zaia. Presa txikiak.
|
|
6a+
|
Gero eta zailago.
|
|
6b
|
Gero eta zailago.
|
|
6b+
|
Gero eta zailago.
|
|
6c
|
Zaia. Mugimendu teknikoak, erresistentzia eta indarra eskatzen ditu.
|
|
6c+
|
Gero eta zailago.
|
|
7a
|
Oso zaila. Presa guztiak oso txikiak dira. Postura oso behartuak.
|
|
7a+
|
Gero eta zailago.
|
|
7b
|
Gero eta zailago.
|
|
7b+
|
Gero eta zailago.
|
|
7c
|
Oso oso zaila. Esfortzu psikikoa beharrezkoa da.
|
|
7c+
|
Gero eta zailago.
|
|
8a
|
Muturreko zailtasuneko eskalada. Oso maila fisiko zein psikiko handia eskatzen du.
|
|
8a+
|
Gero eta zailago.
|
|
8b
|
Gero eta zailago.
|
|
8b+
|
Gero eta zailago.
|
|
8c
|
Gero eta zailago.
|
|
8c+
|
Gero eta zailago.
|
|
9a
|
Oso muturreko eskalada.
|
|
9a+
|
Gaur arte eskalatzea lortu den zailtasunik handiena. Hiru lekutan aurkitu daitezke honelako biak: The Realization (Frantzia),Flex Luther (USA) eta La Rambla (Españan). 2001ean lortu zuen lehenengo aldiz Chris Sharman zailtasun honetako bia bat irekitzea.
|
Nork: mikel.2006/06/07 07:48:06.213 GMT+2
Etiketak:
9a
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2006/06/05 09:17:44.623 GMT+2
2005ean ezagutu genuen Eskoriatzako leku polit hau, Eraña. Herritik gertu dago eskalatzeko txoko eder hau. Herriko plazatik Bolibarrera bidean 3km ra Erañarako bide gurutzea aurkitzen da. Harriaren ondoan aparkaleku txiki bat dago. Landaredia ugari dago eta udan eskertzekoa izaten da ematen duten gerizpea. Txoko honetan boulder egiteko aukera dago inguruko bloke batzuetan. (Oharra: kontuz ibili kaxeruakin txakurrak askatzen ditu eta)
Bueno, hasi gaitezen harriaren ezaugarriekin. Pareta nagusia kare harrizkoa da eta 30m inguruko altuera du. 10- 12 bia daude, ezkerretik hasita: Autxo Fista 4+ , Fragel Rock 6b+, Izen gabeko bia 6a, Tetxua 6C+/7a, Odin 5+… . Biak parabolt ekin ekipatuta daude eta bilerak, berriz, mosketoi eta kateekin.
Horma hau ez da oso handia, baina bi luzeratan egitea gomendatzen da. Erdi inguruan “tripak” ditu eta sokak asko sufritzen du. Gainera 15 metrotan bilerak daude, beraz gomendagarria da bi luzeratan igotzea harria.
Erañara zoazen lehen aldia izanda ere, ez dauka inolako zailtasunik tokia ezagutzea, biak errazak edo zailak diren begi-bistakoak dira. Ez da gomendagarria aurretik zailak ikusten diren biak egitea, bide erdian geratu ez gero atzera bueltarik ez dago, eta mosketoi edo espresen bat bertan utzi beharko da.
Hasi berrientzat zein afizionatuentzat oso egokia da Erañako horma. Euskal Herriko txoko ezezaguna da, baina oso polita.
http://www.tagzania.com/item/15695
Nork: mikel.2006/06/05 09:17:44.623 GMT+2
Etiketak:
eskalada
eraña
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/18 12:22:37.345 GMT+2
Aiba!!! Mendi martxa antolatu digute Besaide menditaldeko lagunek!!!
2006ko ekainaren 4 an ospatuko dute mendi martxa. Arrasaten irten eta inguruko mendiak zeharkatuko ditu ibilaldi honek. Bi ibilbide daude: bata, 35.26 kilometrokoa eta bestea, 43,16kilometrokoa. Ibilbidea biak leku berdinetik doaz, baina luzeenak Udalatx eta Anboto mendietatik igarotzen da, ibilbide laburra ez da mendi hauen tontorretik igarotzen.

Irteera goizeko 6:30etan izango da irteera luzerako eta laburrerako 8:00etan. Gehienez 200 partehartzaile izango dira proban eta gutxienez 18 urte edukitzea beharrezkoa da.
Mendi martxa oso ondo antolatuta egongo da eta abituallamentu puntu asko edukiko ditu. ANIMATU ZAZITEZTE!
Informazio gehiago jakin nahi baduzue, hona hemen web guneko helbidea: http://aiba.besaide.org/
Nork: mikel.2006/05/18 12:22:37.345 GMT+2
Etiketak:
mendi
martxa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/18 12:13:18.555 GMT+2
Eskalada munduan beste modalitate bat da Boulder-a. Batzuek jolas bat bezala hartzen dute, beste batzuek ordea, errendimendu maximoa lortzeko egiten dute. Modalitate honetan ez da behar sokarik ezta arnesik, magnesioa eta katu botak besterik ez dira behar. Indarra eta teknika lantzen da batez ere, lurretik gertu egonda beti ere.
Iker eta Eneko Pouk, modalitate hau praktikatzen dute, baina Ikerrek batez ere, errendimendu gehiago ateratzen dio, denbora gehiago eskaintzen dio eta gainera nolakotasun handia du.
Modalitate honetan hainbat lorpen egin ditu Iker Pouk: Le Soucope 8B (Suiza), Mandala 8A+ (USA), Mahagaracha 8B (Alemania), Hay que masticar antes de tragar 8B (Euskal Herria), Gran Jete 8B (Francia) eta Sorginetxe 8B+ (Euskal Herria). Azkeneko hau, Ikerrek irek izuen Larraonan. Orain arte egin duen gogorrena dela dio, gainera, estatu mailan lehenengoa da maila honetako Boulderra egiten dela.
Neguan, hotza egiten duenean, euria ari duenean edo beste edozer egiten duenean, ezin izaten gara hormak igotzera joan. Gainera, arnesi kez badugu, sokari kezta edota lagun falta badugu boulderra izan liteke arazoei irtenbidea eman diezaiokeena. Izerdi pixka bat botatzeko eta harriaz gozatzeko egokia da.
Nork: mikel.2006/05/18 12:13:18.555 GMT+2
Etiketak:
boulder
iker
pou
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/09 10:30:45.775 GMT+2
Dan Osman, eskalada eta alpinismoaren munduan zer esan handia eman duen pertsona da. 1963-an jaio zen, Thaoe herrian. Bere familiakoak samuraiak ziren. Dan-ek hamabi urtetatik ibili izan da eskalatzen. Hasiera batean gurasoak Kung Fun eta Aikido Arte Martzialetan apuntatu zuten, diziplina eta baloreak barneratzeko. Hala ere, denborarekin gurasoek ikusi zuten eskaladak zoriona ematen ziola Dan-i eta gainera balore berriak eta diziplinan oinarritzen zela.
Ibilbide luze egin du Dan Osmanek eta ikaragarrizko jarduerak egin ditu. Mailarik altuena eskalatzen 8c+ "Slayer", Cave Rock. Sokarik gabe ere zenbait bia egin ditu ere, Space Walk (7a), Tahoe-n, 18 urterekin; Atlantis (6c+)Needles-en, lehendabizi eginda. • Insomnia crack (6c+), Suicide Rock-en, lehendabizi eginda.• Gun club (7b+), New River Gorge, izotzezko ur jauziak • speed climbing egiten onenetarikoa izan da, hau da sokarik gabe eta ahalok eta azkarren igotzen. Azken 10 urteotan 1000 salto baino gehiago egin zituen• 1998-ko ekainean tirolena estiloa diseinatzen du, eta 225, 240, 255, 270 y 300 m-tako saltoak egin zituen Yosemite-n.
Esan dezakegu, eskalatzaile honek ez zela famatu izan maila handiko hormak eskalatzeagatik. Modalitate guztietan ematen zuen mailarik onena, harrian, izotzean, izoztu gabe ur jauzietan eta 300m-tako ormetatik saltoak egiten, besteak beste. Eskalada munduan eredu bat bilakatu da. Zoritxarrez, 1998ko azaroak 23an, 322 m-tako jauzia egiten ahalegindu zen. Momentu hura bere familiarekin konpartitu nahi zuen telefonoaren bitartez. 1, 2, 3………YA! Entzun zen. Horman bera zihoala haizearen txistua entzuten zen abiadura ikaragarrian, eta ondoren….ezer ez.
Nork: mikel.2006/05/09 10:30:45.775 GMT+2
Etiketak:
dan
osman
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/09 09:14:22.356 GMT+2
Patxi Usobiaga Puurs-etik buru makur itzuli da eta Cuencara joan da indar eta motibazio berrien bila. Cuencan aste beti igaro du eta bere helburu nagusia “el intento” bidea egite izan da. Justu, pasadan asteko blog-ean aipatu genuen bezala, bia hau iker Pouk ere zabaldu berri du. Laugarren ahaleginena lortu du Patxik bia hau irekitzea. Patxiren ustez, bia honek 8c+ edo 9a ko zailtasuna dauka.
Bigarren egunena Patxik 'El roba cuerdas' 8 a flash, 'Suma0' 8c hirugarren ahaleginean, 'Esencia de reptil' 8c (duro) bigarren ahaleginean eta azkenik 'El duende' 8 a+ duro bistara, bideak egin ditu.
Hirugarren egunean atsedena hartu ostean, indarrak berritu eta gogor ekin dio bia aberriak irekitzeari. 'Lucia escaladora del 2000' 8b bistaz y 'Estricnina 8c' hirugarren ahaleginean egin ditu.
Hurrengo eguna oso arrakastatsua izan da. 'Terapia de grito' 8c (2001ean probatu ondoren) bigarren ahaleginena ireki du. Gero Daniel Andrada eskalatzailea probatzen ari den bietara hurbildu da Patxi eta 8c+ zailtasuneko bia egin du hirugarren ahaleginean, gero 'El carnicero de Rostock' 8c+ bia irekitzen du , Danik ordu erdi lehenago ireki duena. Eguna bukatzeko 'Root' 8b+ bia kateatu du eta 'Esencia reptil '8c bigarren ahaleginean.
Aste gogor honen ostean Patxi buru belarri sartuko da Maiatzak 19-20 ospatuko den munduko koparako. Informazio gehigo jakin nahi baduzue hona men Patxiren web eko helbidea.
http://www.patxiusobiaga.com
Nork: Aitor.2006/05/09 09:14:22.356 GMT+2
Etiketak:
patxi
cuencan
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/05 10:33:08.276 GMT+2
Pou anaiak, buru belarri iritsi ziren Patagoniatik, ezin izan baitzuten beraien helburua lortu. Hala ere, erronka berri bat behar zuten motibazioa altsatzeko. Cuenca-ko "el intento" horma izan da Iker Pouk jarri duen erronka.
"El intento" horma, 9a mailako bia zela proposatu zuen Dani Andradak. Hurrengokoak Iker Pou eta Patxi Usobiaga izan dira bia hau probatzen. Ikerrek dioenez, oso horma zaila da, erresistentzia handia eskatzen du, eta gainera ez omen dago atseden gunerik. Apirilaren 26an lortu zuen bere helburua. Baldintzak ez ziren egokienak, 26 gradu egiten zuen hitzalean eta horrelako egoeran eskalatzea ez da bat ere xamurra. Azkenengo zatian zortzi aldiz erori ondoren 30 metroko orma igotzea lortu zuen.
Behin horma ezagutzen zuela, biaren mailari buruz hitzegitea falta zen. Erreferentzia bezala, Baltzola kobako bia batzuk hartu zituen. Irizpide horiek jarraituz 8c+/9a mailako zailtasuna eman zion "el intento" biari.
Eskalatzaile honek ez dauka etenik. Probarik zailenak eta bitxienak izaten ditu buruan, eta horrelako gauzak jendeari guztatu egiten zaio. Gainera gure herriarentzako erreferente bat da kirol munduan, eta horrek poztu egiten gaitu.
Nork: mikel.2006/05/05 10:33:08.276 GMT+2
Etiketak:
el
intento
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/05 10:24:05.911 GMT+2
Euskal Herrian eskaladarako afizio handia dago eta nola ez eskala eskola pila daude. Ezagunena eta gaur egun gure eskalatzaile famatuenak entrenatzeko erabiltzen duten lekua Araotzekoa da. Gipuzkoako eskalada eskolarik ospetsuena.
Desplomeak eta blokeka dira nagusi Araotzen. Oso maila altuko biak daude gehienbat baina badaude hasiberrientzako biak ere. Araotzeko bideak karea harrizkoak dira. Bien erdiko altura 20metrokoa da eta maximoa 50 metrokoa. 250 bia daude modu honetara banatuta.
|
|
|
|
|
|
|
|
| V biak |
3% |
|
V+ tik 6c+ biak
|
30% |
|
7a tik 7c+biak
|
55% |
|
Zortzi mailako biak
|
12% |
|
Garairik egokiena
|
Udaberria eta udazkena
|
|
|
|
|
|
|
|
Araotzera irizteko modu bakarra dago, Oñatitik Arantzazurako bidea hartuta da.

Behin bakarrik egon gara Araotzen eta bueltatzeko gogoarekin gaude. Animatu zaitezte eta gozatu gipuzkako txoko eder honetaz ez zarete damutuko.
Nork: mikel.2006/05/05 10:24:05.911 GMT+2
Etiketak:
araotz
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak