Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/31 21:06:03.198 GMT+2

1993ko legeak erakusten du gure hezkuntzak Estatua behar duela herri izatearen transmisioa eta garapena bermatzeko

Azpeitian, 2008ko maiatzaren 25ean Ikasberri, Azpeitiko Ikastola 1.- Nola bizi izan zenuten 93.ko ikastolaren zatiketa? Zatiketa, hitz tranpa bat izan zen eta da. Autonomi Erkidegoko 1993ko legeak bihotzean jo zuen Euskal Herriak urte askotan herrigintzan egindako lana. Ez zen zatiketa. Ikastolak desegitea zen. Administrazioari entregatzeko tranpa. Hori aurreko urteetan legerik gabe ere gertatu zen bi erkidegoetan. Tantataka-tantaka, hainbat ikastola publifikatu ziren Autonomi eta Foru erkidegoetan. Baina urte haietan ikastola izenak bere identitatea mantendu zuen. Sare bezala bere nortasun propioarekin kontsideratua izaten jarraitu zuen. Administrazioaren aukera hor izan dugu, XIX.mendean Frantziako eta Espainiako estatu modernoen sorreratik. Espainiak bere hezkuntza sistema egituratu zuenean 1870an Moyano Legea metalezko eraztunarekin etorri zitzaigun. Foru erkidegoan eraztuna handitu ziguten “Vascuencearen legearekin” borobil handiekin seinalatuz euskara debekatua gelditzen diren herrialdeak. Autonomi erkidegoan identitatea estali 1993ko legearekin. Ikastolak desegitea zen 1993ko legearen atzetik zegoen asmoa. Hezkuntzako Kontseilariak berak publikoki horrela adierazi zuen. Neurri batetan lortu ere egin zuen. Urte batzuetan ikastola zer den kontzientzia difuminatuta gelditu da. Ikastola, edozer zentru izendatzeko izen generiko bihurtu dute zenbaitek. Ikastolen noraeza nabarmena izan da. Zer ekarri digu horrek guztiak? Bat: bihotzeko min galanta. Bi: historian zehar beti egin diguten bezala, euskaldunak elkarrekin aurrez aurre ipini eta espainiarrak bere burua batere desgastatu gabe nahi dituzten helburuak lortzea. Hiru: esperientzia berberak behin eta berriro errepikatzea, memoriaren haria galduta, ikasi gabe. Lau: herri izaten jarraitzeko, kontzientzia suspertuta edukitzearen garrantziaz jabetu. 2.- Zer egiteko izan dute gurasoek zuen ikastolaren bilakabidean? Herri honen izateari iraunkortasuna emateko, ikastolari bizia ematea. Arnasa. Bihotza ematea. Iparra ipintzea. Ikastola zer den eta zertarako den argi izan eta partekatzea. Horrek, etengabe arreta ipintzea eta denbora dedikatzea eskatzen du. Eta gurasoak konpromisoan egoteko, aurretik kontzientzia etengabe elikatu beharra dago. Horrela eusten diogu ikastolaren hariari. Horrela, herriaren izateari iraunkortasuna ematen. Gogoan al daukagu nork, noiz, eta zertarako erabaki zen ikastolak sortzea?. Eusko Ikaskuntzak 1918an Oinatiko Kongresuan, eskola ofizialen paraleloak, gureak, egitea erabaki zuen. Euskal Herriak bere hezkuntza propioa izatearen beharra azpimarratu zuen bereziki. Hori horrela izanik nolatan ematen diogu 1993tik Administrazioaren eskolari ere ikastola izena?. Bukatutzat eman behar al dugu ikastolak sortu zireneko helburua?. Hori al da Euskal Herri osorako eskola?. Hori al da Administrazio propioa? Administrazioak 1993an egindako eskaintza eta antzekoen aurrean, dena besteen esku ustekotan, zertarako nahi dugu burujabetasuna? Herri bezala aurrera egiteko, zertarako ari garen kontzientzia suspertzearen beharra inoiz baino handiagoa da. Nafar Estatu bezala, Europan, hiztorian zehar errekonozitua izan den Euskal Herriak, izatearen kontzientzia iraunkorrari eutsi dio inbasio egoera desberdinetan gaur arte. Garai honetan bertan Europan gu baino herri txikiagoak estatu bihurtu berriak dira. Guk ere, besteak beste, geure hezkuntza bermatzeko erabakimenak eskutik izateko geure Estatua behar dugu eta nahi dugu. Eta bitartean nola egin? gurasoak eskutik eramatea komeni zaigu, pedagogikogi bikaina izateaz gain, estatu gabeko herri batetan, geure hezkuntza egitasmoa bermatzeko, egindako ibilbideak erakutsi digulako bitarteko indartsuena direla. Bai Euskal Herriak bere iraupenerako eta baita ere gure seme-alabak euskalzale izateko, arrisku haundiegiak ditugu inguruan, eta nahi duguna lortzeko bermea, geure eskutik bakarrik. Beraz, herritar, guraso eta profesionalak, bakoitza bere lekutik, guzti-guztiok auzolanean arraun batera eginez behar gaitu egitasmo honek. 1993ko legearen 15. urteurrenak koinziditzen du Bizkaian ikastolen Ibilaldia Amorebieta -Etxanon ospatzen dugun egunarekin. Bere logoan agertzen da amore BI eta + (gehiago). Gure amoreak ere hauek dira: Bat, gure seme-alabak. Bi Euskal Herria. Eta gehiago: orainarte herrigintzan aritu diren guraso, ikastoletako profesional, herritar eta politikari… gure eskutaraino ikastolaren haria ekarri digutenak eta oinordekoei pasa arte eusten laguntzen digutenak. Guztiak maite ditugu. Gure seme-alabak eta Euskal Herriak, IKASTOLA, behar eta merezi dutelako, argitu, eta partekatu dezagun indartzeko.

Nork: ikasberri azpeitiko ikastola.2008/05/31 21:06:03.198 GMT+2
Etiketak: ikasberri ikastola | Permalink

2006/11/26 13:35:21.133 GMT+1

Euskal Herriko gizartea eta ikastola: ezaugarriak eta bilakaera

Mirari Bereziartua Arotzena 

1993an Autonomi Erkidegoko Eskola Publiko bihurtzeko legearen aurrean Azpeitian ikastolari eustea erabaki genuenetik hamaika urte pasa dira. Urolan, 30 urtetako bideari beste hamaikaren jarraipena ikastolari eutsiz eman izanaren poza dugu. Jarraipen hori Euskal Herria/Nafarroa Osoan beste 100 ikastolarekin batera denon eskutik eramaten jarraitzen dugun bakarrak gara Azpeitia-Azkoitia-Zestoan.

 Ikastolaren aukerari eusteko berriro ere etxe berri bat ekiteari aurre egin behar izan genion eta azaroak 17an hamar urte egin ditu ikastolaren etxe berria inauguratu genuela. Hori dela eta garai haietan ikastolarekin jarraitzeko inguruko erasoei aurre egiten elkarrekin ibili ginen Bizkaia eta Gipuzkoako lau ikastoletakoek elkartu ginen ostiralean ikastolan, hausnarketa egiteko eta haria etengabe biziberrituta izateko.

Ondorengo bost ideia hauen inguruan mamitzen dut gaurko hausnarketa.

1.Aldaketa: Hezkuntzan aldaketa aldarrikatzen dut. Ikasleen eskutik behetik gora egindako aldaketa beraiek protagonista bihurtuz. Guk, herritarrok, halabeharrez estadurik gabeko egitura batean ekiten diogu ikastolatik geure Eskola Nazionala eta Unibertsitateari.

Egoera honetan aurrera egiteko gizarte ekintzaile baten beharra dugu. Hori lortzeko Unibertsitatean ikasleak protagonismo zuzena izatera animatzen ditut gizarte mota hori bultzatzeko. Hori ezin da lortu, ikasle pasiboak eta atomizatuak badira; hau da, elkarrekin hitzegiten ez badute; liburutik edo irakasleen apunteetatik bakarrik ikasten badute, irakasleen esanatera bakarrik funtzionatzen badute… hori garapenerako eragozpena da.

Eta ikasleak unibertsitatean protagonista izateko ikastoletatik saiakerak egitea eskatzen du, bat batean ez delako jarrera aldaketarik ematen. Aldaketa honetan kokatzen da irakasleon erronka nagusiena. Ikasleekin harremanak modu berri batetan egitean.

Bestalde, unibertsitateari dagokionez, ezagutu berri dugun datua da, munduko ehun unibertsitate onenen artean, espainiar bat bera ere ez dagoela.

Geurea eta egokia nolako zumearekin egingo dugu?.

2.Argi izan zer transmititu: XXI. mendean euskal identitatea bere osotasunean nola transmititu gure erronka nagusia da une honetan.

Hor daukagu euskal curriculuma eta geure sistema propioa gauzatzearen lana. Hau da, guraso eta irakasleen erronka haundi bat, ikasle euskaldunek eskubide hori dutelako eta guk bete-beharra.

 Hizkuntza-tranpa asko erabiltzetik, argi definitzera pasatzea, herri honentzat ezinbestekoa da. Dena ez da berdina, eta ordua bada, bakoitzari bere izena ematekoa, bestela geure izana ipintzen dugulako arriskuan.

Ez badakigu zer kultura transmititu, gaitasunen garapen orokorrerako, oinarrizko traba bihurtzen da . Hau da, ikaslearen behar pertsonalei erantzuten diona; geure kulturan oinarritzen dena; etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatzen duena; pentsamentu kritikoa garatzen duena; emozioen abiltateetan harremanetarako trebatzen duena; komunikazio teknologietan, hizkuntzetan eta balio etikoetan norberaren garapen onena emateko prestaten duena, gizaki, gizartekide eta gizadikide bezala. Eta hori guztia bermatzeko, herri bezala geure burua arautzeko ahalmena behar izatearen kontzientziarekin.

3.Etorkizunerako norabidearen haria historiarekin lotu: Herri batek bere norabidea topatu nahi badu bere historia kontutan izan behar du. Bere izaera bizi-berrituta mantentzeko transmisioa egoki egitearen helburua bete behar da. Bizi dugun une honetan gerorako zer gorde kontutan izatea eskatzen du. Izan zirelako gara, eta garelako, izango dira. Gerorako zer espero dugun gaur erabakitzea, hori da gure izatearen transmisioa. Beraz, ez da lehen aldian korapilatzeko, baizik eta gure herriaren haria etengabe bizi-berritua mantentzeko.

4.Gizarte-sare eragilea : gizarte zibilaren sarearen aldekoa naiz. Ikastola mundutik ikasi dut herri honetan giza-talde batek bere burujabetasunetik ekiteak duen indarra. Herri honen historian oso argi azaltzen da herrigintza ez dela bakarrik adostasun politikoetatik etortzen. Ikusia eta ikasia dugu politikagintza haundietatik baino gehiago aurreratzen dela gizarte ekileen eskutik, kolektiboek herri kontzientzia argia dutenean, lanean konprometitu eta ondo egitearen konfiantzan aritzen direnean.

Herri bezala hainbeste estimatzen dugun burujabetasunaren indarra, herritarren protagonismoan dago, lekuan-lekuko gizarte lanetan, elkarteetan…. Horren errespetutik dabiltzen politikariek jasotzen dute, itzulian, beraiekiko errespetua.

Horretan erakutsi dute gurasoek, ikastoletan gakoa non dagoen eta zenbateraino den garrantzitsua ikastola aurrera ateratzerakoan, beraiengan oinarritzen den herrigintza.

5.Politikariak bere lekuan kokatzea: Dauzkagun gora-behera guztien errua ezin diegu politikariei bota, baina nabarmena da kosta egiten zaiela beraien lekua eta zeregina zein den onartzea eta denen gainetik ibiltzeko duten joera aldatzea.

Egokia deritzot, politikariek, gizartearen gainetik bisionario eta salbatzaile papera uztea eta gizarte heldu baten aurrean kokatzea. Heldutik heldura gizartea tratatzen hastea. Herritarrok geure buruaren protagonista izanik, geuk egin nahi dugun ibilbidean, politakariek, laguntzaile izatera aldatuz, bidea askoz ere emankorragoa izango delakoaren uztea dut.

Hainbat alditan politikariek ikastola moztu nahiean bota dizkiguten erronken aurrean, herritar asko eta asko gaude ikastola lotu egin dugunak. Orain, bermea topatu nahi dugu.

Nork: ur.2006/11/26 13:35:21.133 GMT+1
Etiketak: mirariba | Permalink

2006/11/26 13:23:31.396 GMT+1

SOBRE LA REALIDAD Y LA POLITICA

Luis María Martínez Gárate San Fermín 2006 La polémica sobre el currículo es la “punta del iceberg” de un debate mucho más profundo, ideológico y político. Para comprender la realidad de una sociedad no es suficiente con la descripción de sus aspectos concretos, uno de los cuales sería el educativo y, dentro del mismo, el currículo. El sistema educativo está inmerso activa y pasivamente dentro del contexto social, ideológico y político. Pienso que no se ha escamoteado el currículo, simplemente se ha profundizado en aspectos que lo condicionan de forma muy importante. Voy a intentar resumir en puntos concretos algunas de las cuestiones de divergencia con Ramón Zallo: 1.- Pienso que Zallo confunde lo que el llama Realidad con mayúscula y la equipara con el conocimiento mediado (aquí sí que hay “mediaciones”) y condicionado por los aparatos de todo tipo (educacionales, mediáticos, coercitivos etc.) de los estados dominantes. a la realidad opino que se debe acceder mediante la investigación en todo el entramado de relaciones sociales y, sobre todo, debe relativizar la “objetividad” de su posicionamiento. La percepción de la realidad, ya desde Marx, responde a los intereses sociales de quien la analiza. 2.- Debo reiterar, en el mismo sentido, que Zallo se mueve en los parámetros de la dominación. Las identidades sobre las que trabaja la “sociología cuantitativa” (evidentemente más allá del bien y del mal) no sólo no son “neutras”, sino que tienen una enorme carga ideológica y política. Con los “datos objetivos” de este tipo de sociología pasa algo muy semejante a lo que sucede con los votos en las sociedades dominadas. Sólo se puede votar lo que permiten en su propio sistema y con sus propias reglas de juego. Lo cual no quiere decir que tanto unas como otros no tengan valor para conocer la realidad de una sociedad, pero hay muchos más factores que se deben sopesar y tener en cuenta para acceder a un conocimiento más profundo. 3.- Opino que Zallo juega el papel de “reductor” de las reivindicaciones de nuestra sociedad. Las reduce, de manera semejante a como lo hacen determinados sectores del PNV, a lo que él juzga, otra vez por encima del bien y del mal, como “lo posible”. Y tras despacharlas como “imposibles”, por utópicas, plantea la pregunta retórica de “cómo se crea un Estado ahora ya!”. Para colmo, afirma que “faltan los agentes y los actores”. Es muy revelador de su papel en este juego, en el que sirve de freno y distracción de las muchas capacidades de nuestra sociedad. 4.- En este sentido, me apena profundamente la visión que tiene Ramón Zallo de la sociedad de la CFN. La equiparación que hace entre el número (una valoración puramente cuantitativa) de euskaldunes y de emigrantes sería ofensiva si no fuera ignorante. Parece que Zallo no se ha enterado de la visión política de Navarra como Estado independiente durante muchos siglos, de la memoria histórica que esto representa para la sociedad de la CFN, del valor social y político que supone para su autoestima y de su función movilizadora. Esta perspectiva supera, cuantitativa y cualitativamente, con amplitud el peso numérico de los euskaldunes en la CFN. Tal aspecto es ignorado, cuando no menospreciado, desde la muchos sectores de la CAV y de la propia CFN. Pero no creo que estemos en condiciones de tirarnos los trastos unos y otros en beneficio de quienes nos dominan. 5.- Zallo tergiversa el concepto de estrategia. Estrategia es, de algún modo, una articulación de medios y fines. Una estrategia sin fines claros se pierde en el oportunismo y eso es lo que, según creo, le sucede a Zallo. Y, para mí, es evidente que todos los medios, el corto plazo, la táctica, la gestión del currículo etc. etc. sólo tienen un sentido político real si se enmarcan en una estrategia propia de recuperación del Estado. Ahí es, en mi opinión, donde Zallo naufraga ya que no sólo no se lo plantea como objetivo estratégico, sino que lo margina. Desde mi propia posición, u otras semejantes, nunca hemos dicho que menospreciemos ni el corto plazo, ni el día a día, pero contemplados siempre dentro de una perspectiva que consideramos estratégica. 6.- Zallo habla de “pasos que puedan ir en la buena dirección”. Pero, ¡señor mío!, si eso es precisamente lo que queremos. Pero para eso es necesario coincidir en definir cual es la “buena dirección”. Y ahí, me temo que haya también alguna divergencia. Para nosotros el objetivo de la consecución del Estado propio es democráticamente irrenunciable. Otra cosa es que en las distintas fases del conflicto se pueda llegar a situaciones “intermedias” como serían fórmulas federales o confederales. Repito, no es nuestro objetivo, pero si llegan, serán bienvenidas. No somos de los que opinan que “cuanto peor, mejor”. 7.- En la interpretación que da Zallo del soberanismo creo que se produce una importante confusión entre la realidad política del Estado español y los deseos que tiene de que fuera de otro modo. El ejemplo de las andanzas de ERC en el tripartito catalán y en su relación con el gobierno del Estado español en la gestación del Estatuto de Catalunya dejan bien claros los márgenes de maniobra. Y no son, precisamente confederales, ni tan siquiera federales. Siguen siendo unitaristas al viejo estilo. 8.- Quiéralo o no Ramón Zallo el choque social ya existe y no es precisamente cediendo posiciones, siendo “buenos”, como se ganan los conflictos que intencionadamente se plantean como juegos “de suma cero”. Pienso que no es así y que España y Francia saldrían ganando en calidad democrática si Vasconia fuese independiente. Pero ellos, sus respectivos nacionalismos, parece que no lo perciben así y fuerzan un juego de suma cero: lo que tú ganas, yo lo pierdo. Será triste, pero es así. Y nuestra capacidad demográfica no nos permite actuar como misioneros para “convertir” a españoles y franceses al nuevo “juego”. 9.- Tengo muy claro quienes son nuestros adversarios y dónde se ubican sus guarniciones; son los defensores a ultranza del unitarismo de los estados bajo los que se encuentra repartida nuestra sociedad. En mi opinión, aquí Zallo se despista un poco. Lo que pretendemos quienes somos miembros de Iturralde y trabajamos a través de Nabarralde, es precisamente que entre todos aquellos grupos, movimientos, asociaciones personas etc. que estén próximos en su visión de Euskal Herria, se organice un debate democrático en el que los asuntos antes expuestos, y otros muchos, salgan a la luz. Nosotros aportamos nuestro punto de vista, y lo debatiremos con quien haga falta. 10.- Pienso que una sociedad adulta y con autoestima se independiza como las personas. Desde Iturralde y a través de Nabarralde trabajamos en que nuestra sociedad, Vasconia entera, adquiera el nivel de autoestima (mediante el reconocimiento de su patrimonio, historia etc.) necesario y suficiente para exigir su emancipación, su independencia. Y pienso que esto sólo puede venir de la mano del Estado propio. 11.- Quiero terminar estas puntualizaciones con el agradecimiento a Ramón Zallo como agente de un debate, desde mi punto de vista, positivo y enriquecedor. Quiero también agradecer a los medios que han servido de vehículo al mismo, bien sean electrónicos, como Izaro News y Nabarralde, bien sea en la prensa escrita, como Berria.

Nork: ur.2006/11/26 13:23:31.396 GMT+1
Etiketak: koldo martinez garate | Permalink

2006/11/06 11:59:07.489 GMT+1

Ikastoletan hasten da nazio normaltasuna

Victor alexandre  

Kazetari eta idazlea

Berriatik jasoa

Ikastoletan hasten da nazio normaltasuna. Halaxe da mundu osoan, eta halaxe behar du Euskal Herrian ere. Iragan abenduan( 2005ekoan), Euskal Eskola Nazionalaren Eguna zela-eta Azpeitian izandako ekitaldi batzuetara joateko aukera izan nuen, Ikasberri, Azpetiko ikastolak gonbidatuta.

Egia esan, harrigarria da inolako nazio konplexurik ez duten euskaldunen esku dauden arlo guztietan lortu den guztia. Ikastolak benetako ikastolak, noski askoz ere errealitate konplexuago eta kontrakoago baten ameskeria direla esan dezake norbaitek. Agian bai.

Herria eta hizkuntza normaltasunetik urrun daude oraindik. Eskola nazional horiek orain arte egin duten lana, baina, bikaina da. Imajina al dezake irakurleak zer fasetan legokeen egun euskal «gu» baten eraikuntza ikastolarik ez balego?

Euskaldun izatea bizitza ulertzeko modu berezi eta paregabea dela erakusten dute ikastoletan. Euskaldunek giza ondareari egindako ekarpena, hain zuzen. Haiek dira normaltasunaren eraikitzaile nagusiak horren ondorio dira dituzten arerioak; beste herrialde baten borondatearen mende ez dagoen herrialde heldu batena den normaltasunarena.

Ikusi besterik ez dago ikastolek Espainiako alderdi politikoetan sortzen duten gaitzespena, euskal nortasuna onartzeak nortasun espainiarra hodeietatik jaistera behartuko duela uste baitute. Takoi altuekin ibiltzen ohituta dagoen batek sentituko lukeen gaitzespena bezalakoxea, zapata lauekin ibiltzera behartuko balute. Gehiegizko zentimetro horiekin ibiltzeko ohiturak bere buruaren pertzepzio okerra eman izango ziokeen; hain pertzepzio atsegina, non errealitatearekin nahasi izango zukeen. Horregatik, haren harrokeriak onartuko ez lukeen apaltzea izango litzateke sendagileak zapata lauak erabiltzeko agintzea. Bere gezurrean sartuta dagoenaren erantzun naturala.

 Euskalduna den oro gaitzesteak beldur hori du oinarri. Horren ondorio da espainolismoa euskaltasunaren ondare atabiko ezin ordainduzkoan oinarritzea Euskal Herria nazioartean gutxiesteko. Horrela, antzinatasuna bai Euskal Herriarena eta baita euskararena ere primitibismoaren, baserritarkeriaren, zakarkeriaren, gizakeriarik ezaren eta, nola ez, indarkeriaren sinonimo balitz bezala proiektatzen dute hedabideetan. Ezin hobea da irudi hori. Izan ere, independentzia berreskuratu nahi duen herri bati intelektualki entzutea kenduta, ospea kentzen zaio, halaber, estatu ezaugarririk ez duen nazio ororen independentzia asmoari. Horrela, independentzia aldarrikatzea ez ezik, nazio terminoa aldarrikatzea ere terrorismoa da. Beste modu batera esanda: euskal independentzia eskatzen duen oro ez ezik, terrorista da, halaber, herrialde horri juridikoki nazio izaera onartzea eskatzen duena. Alegia, helburua da gizakiak edo talde batek egin dezakeen eskaera bidezkoenari izate eskubidea ospea kentzea.

Hala ere, ez da «izate eskubide» hori Espainiaren kezka nagusia, baizik eta «izate kontzientzia» horrek beti «erabakitzeko borondatea» ekartzea. Zenbat eta helduagoa, orduan eta mendekotasun txikiagoa. Arrazoi horrexegatik gorrotatzen dute espainolistek euskal eskola nazionala. Espainiak badaki euskalduntzea espainoltzearekin bateraezina dela. Edo bata edo bestea. Eta hauxe da bien arteko aldea: lehena naturala da, eta bigarrena, berriz, inposatua. Milaka eta milaka urteko herri baten existentziaren bermea da lehena; herri hori hirugarren herrialde baten mende dagoen froga, bigarrena.

Beraz, espainiarren buru jatearen aurkako antidotoaz ari gara. Horren ondorio da, halaber, ikastolak difamatzeko interesa, gorroto eskolak direla esanez, horietan Espainia gorrotatzen erakusten dutela. Ikastoletan ez dute erakusten inor gorrotatzen. Alderantziz. Maitatzen erakusten dute ikastoletan, beren buruak maitatzen erakusten diete euskaldunei.

Nazio batek gainerako nazio libreekin maila berean erlazionatzeko duen gaitasuna da nazio baten askatasunaren froga; kanpotik datozenei bere hizkuntza jakitea exijitu ahal izatea; seme-alabek ikastetxean ikasten duten historia herri horren berezko historia izatea, eta ez auzokoak gainbegiratutakoa; errespeta dezaten beharrezkoa den autoestimua edukitzea eta bere erabakiak hartzea, horrek dakartzan ondorio guztiekin.

Eskubide horiek gabeko nazioa ez da nazio librea. Beraz, hauxe da galdera: Zer egiten du Euskal Herriak alboko herrialdearen Diputatuen Kongresuan harrapatuta? Nola daiteke ez konturatzea suizidioa dela Espainiaren eta Frantziaren demokraziaren gezurra onartzea?

Urte asko pasatuta ere, katalanok eta euskaldunok ez dugu inolako botererik edukiko ez Espainian, ez eta Frantzian ere. Sekula ere ez. Ez dugu sekula izan, eta ez dugu sekula izango. Bi herrialde horien parlamentu aritmetika dela-eta ezinezkoa da haien etxeko gutxiengo bat baino zerbait gehiago izatea.

Hortaz, hori al da gure nazio egitasmo handia? Lau urtero otoitz egitea, aurkariak gehiengo absolutua lor ez dezan, politika eskazalea eta kondarretakoa egiten jarrai dezagun oztopo izan daitekeena? Zer zentzu dute guretzat arau ustez demokratiko horiek? Benetan ez al gara konturatzen Espainia ez dela sekula bere onera etorriko? Horren zaila al da ulertzen zenbakiek betiko gehiengo absolutua bermatu diotelako onartu duela Espainiak Zuzenbide Estatua, berriz ere monarkia ezarri eta horri frankismoren printzipio oinarrizkoak sinarazita?

Sen onak beste galdera batekin bakarrik erantzun ditzake hainbat galdera: Zer egiten dugu katalanok eta euskaldunok Espainian?

Erredakzioan itzulia

Nork: ur.2006/11/06 11:59:07.489 GMT+1
Etiketak: alexandre victor | Permalink

2006/11/01 19:22:15.437 GMT+1

Zer ulertzen dugu euskal eskola nazionalaz

Josu Albero

Ikasberri,Azpeitiko Ikastola

Azpeitian,2005eko irailean

Zer ulertzen dugu “euskal eskola nazionala”-z mintzatzen garenean? Erantzunak oso anitzak izan litezke, baina nik lau ardatz hauetan oinarritutako eskola irudikatzen dut: Euskalduna, Nazionala, Herrigintzakoa eta Autonomoa.

Euskalduna: Belanauldi berriak eskolan euskalduntzeko sortu ziren ikastolak Francoren diktadurapean. Garai hartan Hego Euskal Herrian eskola guztiak erdaldunak ziren, ikastolak oasi txiki bat izanik gure hizkuntza zigortua eta jipoituarentzat. Gaur egungo egoera gure Herriko zati handi batean desberdina da. Iparraldean eta Nafarroako alderdi batzutan ikastolek aspaldiko ohitura izaten jarraitzen badute ere (euskaraz ikasteko ez baita beste aukerarik), E.A.E-an eta Nafarroako beste alderditan euskara gureak ez diren ikastetxeetan sartu da ere. Hots, Gasteizen, Donostian edo Iruñean oinarrizko zein goiko ikasketak euskaraz burutu daitezke ikastola batean sartu gabe. Bistan da, beraz, ikastolek “plus” bat eskaini behar dutela D eredua eskaintzen duten eskola publiko ala pribatuen aurrean. Horregatik, oinarriak eta helburuak oso zehatzak izan behar dira: euskal eskola nazionalaren iritziz euskara ez da komunikazio tresna hutsa, gure nortasunaren ezaugarririk garrantzitsuena baizik, Herria egiten gaituen funtsezko elementua.

Beraz, ez da nahikoa euskaraz irakastea, gure gazteria euskaraz bizierazi behar dugu, euskaldun aktiboak lortu behar ditugu. Gure haurrek euskaraz gelan ikasi eta erdaraz jolasten badute kalean (eskola publikoaren D ereduan gertatzen denaren antzera), ikastolak porrot egiten du funtsezko helburu batean: belaunaldi berrien euskalduntzean. Euskal eskola nazionalak burutu behar duen euskalduntze aktibo horrek oraindik ere eskatzen du –zoritxarrez- jarrera militantea eta hizkuntz kontzientziazioa bere maila guztietan: zuzendaritzan, irakaslegoan eta gurasoengan. Egoera diglosiko batean dagoen gurea bezalako hizkuntzak ahaleginak, antolakuntza eta lana behar ditu normalizatzeko. Hori da ikastolek eskaintzen duten “plus”a eskola publiko ala pribatuaren D ereduaren aurrean: konpromiso irmoa beren ikaslegoaren euskalduntze osorako.

Nazionala: Administrazio-mugaz gainetik, Euskal Herria zazpi lurraldetan finkatutako errealitate kultural eta historikoa dugu. Ikastolek Euskal Herriaz duten ikuspegia nazionala da, eta ezarritako mugak gainditzen ditu. Euskal kultura eta nortasuna E.A.E.-ra murrizteak (gure Herriaren hegoaldean) edo Iparraldera (gure Herriaren iparrean) faltsua eta alderdikoia izateaz gain, oso ikuspuntu motza adierazten du. Gure Herrian jarduten duen frantses ala espainol eskola erregionalistaren aurrean (publikoa ala pribatua), euskal eskola nazionalak Euskal Herriko ikuskera integrala asumitzen du; ikuskera hori ikasgaietan ez ezik, baita ikastolen hedapenean ere isladatzen da, beren sarea gure Herriko txoko guztietara zabaltzen baita –muga guztien gainetik-, Santurtzitik Maulera eta Baionatik Tuterara.

Herrigintzakoa: Kalitatezko hezkuntza euskalduna ez da bakarrik euskaraz emandako hezkuntza: gure Herriaren kulturari –kultura zentzu zabalean ulertuta- atxikitzen dion hezkuntza da ere. Hemen, Historia, Geografia edo Ingurunea irakas daiteke euskara txukunean Euskal Herria aipatu gabe. Hori ez da gure eredua. Eskola ez da erakunde neutroa edo aseptikoa kulturarekiko, balio kultural oso jakinak ematen baititu, hemen, Albaceten edo Singapur-en. Horregatik, euskal eskola nazionalak euskal kulturarekiko atxikimendu estua eta sakona dauka. Euskal kulturaren transmisioa bermatzen saiatzen da gure eskola; ondo ulertuz euskal kultura ez dela elementu folklorikoa, Herri egiten gaituen zutaberik sendoena baizik. Politizazio salaketak ez ditugu onartuko: euskal eskola nazionalak ez baitu politikagintzan jarduten, herrigintzan baizik. Uste baitugu gure kultura ezagutuz eta maitatuz hezkuntza irekiago eskainiko dugula gure inguruko eta mundu zabaleko kulturekiko: “Herritik mundura” esaldiak isladatzen duenak bat egiten du gure pentsamoldearekin. “Euskal Curriculuma” osatzeko azken boladan egindako ahaleginak txalotzen ditugu. Bide egokia iruditzen zaigu, eta gure aportazioak egiten ere jarraituko dugu.

Autonomoa: Duela hamar urte arte, “Buesa Legea”k eskola publikoa/eskola pribatua dilema ezarri zuen arte, ikastolek hasierako gogoa eta izaera mantendu zuten, guraso kooperatiben antzera jarduten Estatuko eskola publikotik eta eskola pribatu erdaldunetatik at, euskarari eta euskal kulturari gogor eutsiz. 1993-az geroztik zenbait ikastolek 3 probintzik osatzen duten Erkidegoko eskola sarean sartzea erabaki zuten, beste batzuk ikastola gisa jarraituz eta jatorrizko independentzia hura mantenduz. “Sare publikoa/sare pribatua”ren eztabaida ez da berria, eta tarteka berpizten da gure hezkuntz komunitatean. Baina gaur eta hemen, euskaldunok burujabetza politikoa ez dugunean, eztabaida hori falazia hutsa da. Auzi hori kanpoko interferentziarik gabe haien hezkuntza politikak garatu ditzaketen herrietan bakarrik planteatu daiteke, horiek besterik ezin baitute horri buruz eztabaidatzeko luxua eduki. Ez da, ordea, gure kasua. Holako auzia plazaratu Euskal Herriko gizartean elizaren atarian dagoen eskale gizajoari bere iritziz kabiar beltza ala gorria gozoagoa den galdetzea bezalakoa da, hots, gustu txarreko adar jotzea.

Horregatik, gaur egun euskal eskola nazionalak bere autonomiari eutsi behar dio, espainiar administrazioarekiko, hiru probintzitako erkidegoko administrazioarekiko, nafarroa garaiko erkidegoko administrazioarekiko, zein frantses administrazioarekiko.

Autonomia honek gure hezkuntza egitasmoa aurrera eramaten lagunduko digu kanpoko interferentziarik gabe, edo ahalik eta gutxienekin.

Sosa apur baten truke gure autonomia hipotekatzeak kinka larrian jarri lezake gure egitasmoa, tokian tokiko botere politikoaren menpe kokatuz. .

Nork: ur.2006/11/01 19:22:15.437 GMT+1
Etiketak: j albero | Permalink

2006/10/31 22:22:08.134 GMT+1

IDEOLOGÍA Y POLÍTICA EN LOS SISTEMAS EDUCATIVOS

 

 Koldo Martinez Garate

 

Desde que Jules Ferry planteó en el Estado francés, a finales del siglo XIX, la necesidad de una escuela unificada como base de un sistema educativo cuya finalidad fundamental fuera la de crear “buenos patriotas” y en la que el currículo consistía en la enseñanza de la lengua, cultura y valores de la Francia “eterna”, adoptando además la tesis de Renan por la que en aras de la “nación” francesa era necesario olvidar los violentos procesos mediante los que se logró su unificación, ya nada ni nadie es inocente en este campo. Y menos aún en el Estado español.

 

La nación y el Estado son dos realidades sociales que se realimentan. Un pueblo, una sociedad, pueden llegar a constituirse en un hecho nacional. Si esta realidad tiene éxito político en su relación con otras naciones puede llegar a constituirse en Estado. Una vez logrado tal objetivo, es el Estado el que reafirma de modo inequívoco los atributos de la nación sobre la que se construyó. Especialmente en el caso francés en el que el origen absolutista de su monarquía trasladó al Estado surgido de la Revolución una vocación unitarista y totalitaria que aún conserva. El caso español es el del aprendiz que imita al maestro sin alcanzar su perfección.

 

La enseñanza que se imparte en las escuelas es una resultante de los conflictos políticos de una determinada época y de su resolución en una coyuntura concreta. Nunca está al margen ni, menos aún, por encima de los mismos. Hay que procurar evitar el error de confundir nuestros deseos, o nuestros intereses, con la realidad social. Que, como decía el viejo Marx, es tozuda.

 

Un problema muy serio lo constituye el hecho de que los planteamientos que surgen de quien posee el monopolio “legítimo” de la violencia, el Estado, siempre son calificados como de “no políticos”, mientras que los que florecen a partir de la sociedad civil, en oposición a los mismos, son calificados, con una fuerte carga peyorativa, de “ideológicos” o “políticos”.

 

Considerar que nuestra sociedad es “plural” constituye otro de los errores de bulto de los planteamientos falsamente equidistantes entre quienes poseen su Estado propio y los que no lo tienen, aunque lo desearan y fueran conscientes de la necesidad de tenerlo. La sociedad navarra (vasca) no es una sociedad plural en el mismo sentido que lo puede ser la sociedad suiza. La sociedad suiza es una sociedad normalizada en la que existe un Estado confederal y unos cantones con una enorme independencia práctica en muchísimos aspectos; pero, sobre todo, es una sociedad democrática y no sometida a instancias estatales externas. La nuestra, por el contrario, es una sociedad desestructurada en la que los procesos de conquista, ocupación y minoración han llevado a una apariencia de “pluralidad”, pero una pluralidad que no está controlada por su propia soberanía sino por intereses ajenos, extraños y, en la mayor parte de las ocasiones, opuestos a su propia estructuración.

 

Los navarros conocemos perfectamente la “resolución” que hizo Fernando Buesa como Consejero de Educación en Vitoria. Y es ahí precisamente donde radica el problema, o los problemas. El Estado español, como el francés, es un Estado en el cualquier asomo de pluralidad lingüística o cultural produce urticaria, provoca unas reacciones alérgicas de tal calibre que son capaces de cualquier llamada a una nueva reconquista. En un Estado confederal o federal, realmente democrático, podríamos tratar todos estos problemas sin agresividad y con posibilidad de acuerdos equitativos. Si algo ha tenido de positivo la apuesta de ERC en Catalunya con relación al Estado español ha sido el desenmascarar la inviabilidad de esta opción, por lo menos hasta el momento actual.

 

Fernando Buesa quería que de las Ikastolas desapareciera hasta la “I”. Luchó por ello y, en parte, obtuvo sus frutos. Pero en un régimen político como el español, tal planteamiento supone un abandono total de las posiciones nacionales en beneficio de quienes tienen como objetivo y orgullo su destrucción.

 

Los navarros, señor Zallo, conocemos perfectamente todo lo que nos dice, porque navarros, en el sentido político, somos todos los ciudadanos de Vasconia. Pensamos que sus criterios de clasificación de la ciudadanía de Euskal Herria corresponden a los parámetros de la dominación (vascos “nacionalistas” y “no nacionalistas”, “vascos” y “navarros”, “vascos” y “españoles”, “navarros” y “vascos”, “navarros” y “franceses” y así ad nauseam).

 

Todos sabemos que el Estado no es el único sujeto político agente en el mundo, pero también somos conscientes que, en el mismo, sin Estado propio no eres casi nada. ¿Por qué a nivel de la UE se reconoce el maltés o el esloveno y no el catalán que lo hablan infinidad de personas más? ¿Por qué nuestros arrantzales no tiene voz propia sino vicaria a través de los estados español y francés? ¿No parece más razonable pensar que la unidad ecológica -geológica, biológica y social- que es el mar de Bizkaia debería aunar sus esfuerzos en pro de una explotación razonable y sostenible de la pesca y otros “recursos” (por emplear un término que, aunque antropocéntrico, refleja bastante bien la realidad actual) al margen de los intereses de los estados español y francés?

 

Señor Zallo, estamos hablando de una nación sin complejos. Una nación a la que es muy fácil aplicar los conceptos peyorativos de “etnicista” o “comunitarista” sin profundizar en que los mismos se aplican con mucho mayor propiedad a las naciones que la tienen secuestrada. Nuestra aspiración es la de construir el nuevo Estado navarro, el Estado de todos los ciudadanos de Vasconia, ciudadanos que nunca renegaron de su patrimonio y de su historia, que nunca reconocieron la ocupación ni las sucesivas suplantaciones institucionales practicadas por los estados francés y español.

 

En la conquista y ocupación se manifiesta el origen real y profundo de los conflictos actuales y sin conocer el origen radical (de raíz) de los conflictos es imposible resolverlos. Aspiramos a que dicho conocimiento permita acceder a nuestra sociedad a un nivel de conciencia suficiente para que, con la necesaria autoestima, valore la necesidad de su consecución. Y una sociedad de ciudadanos libres en pleno siglo XXI podrá reconocer como antecedentes el Sistema Foral o los planteamientos de Arana Goiri, pero nunca se podrá reducir a los mismos.

 

En la nueva nación vasca, en el Estado navarro, como en cualquier Estado democrático del mundo, todas las identidades lingüísticas y culturales deberán ser respetadas en su sistema constitucional. Pero el primer respeto debe ser también para las señas de identidad que, como el euskera o las formas de organización social en las que históricamente se ha expresado nuestro pueblo, han sido perseguidas y arrasadas por los estados que desde la conquista hasta hoy continúan en la misma labor.

 

 

 

 

 

Nork: ur.2006/10/31 22:22:08.134 GMT+1
Etiketak: k martinez garate | Permalink

2006/10/30 18:26:53.297 GMT+1

curriculum integratzailea, non integratzeko?

Eugenio Arraiza

Jubilatua

© berria.info  

Euskal curriculum osoa eta integratzailea izenburupean Ramon Zallo jaunak www.euskalherrirakocurriculuma.org webgunean argitara emandako ekarpena irakurri berri dut. Hona hemen nire hausnarketa.

Has gaitezen adostasunetatik. Bat gatoz Euskal Herrian dagoen kultura bakarra ez dela. Hiru daude. Zientifikoki hitz eginez, eta geografiatik kulturaraino joanik, hiru ardatz ezberdinetan egituratua baita: Espainia ardatz, Frantzia ardatz, eta Euskal Herria ardatz dituzten kulturak.

Lehenengo biak estatu bakoitzetik gaurkotuta, babestuta, hedatuta. Euskal kultura, ordea, osatzeke eta egituratzeke. Bai, euskal tradiziozko kulturaren zantzuek ezkutuan edo artxiboetan diraute. Bizitzarako, gizarterako eragin emankorrik gabe. Beraz, soziologikoki hutsaren hurrengoa dena. Kuxkuxero batzuek izan ezik, inork ez ditu oraindik sistematikoki eusko kultur gaiak sailkatu eta egituratu. Ez teorian, ez eta sozialki ere. Nola antolatu euskal curriculum pedagogikoa euskal kulturaren Corpusa oraindik trinkotzeke badugu?

Bada, Corpusa antolatzen. Ikastolen Federakundeak antolatutako Batzordeak argitu, bideratu eta adituen ekarpenez osatutako txostena argitaratu zuen, Adituen txostena izena hartuta. Kexu agertzen zara elebidunak zirelako hautatu ziren adituak. Oinarriak finkatzeko, nola bestela? Izan ere, Euskal Herriko giro kulturalean erdarazkoak baditu bere euskarriak bibliografian, hedabidetan edo fakultatetan. Eskas eta herren dagoena euskarazkoa da. Nola integratuko ditugu erdaldunak, non integratzerik ez baldin badugu? Ulertzen gakoa non dagoen? Ala zure helburua da euskaldunak auzokoen etxaldetan integratzea? Euskal Herria ez den beste edonon heziketa oinarritzea? Hori izan da bi estatuen orain arteko plana eta kontrako norabidean zihoana... Oraintxe zuk zureganatuta? Ez naiz eskatzen ari Espainiako kultura haientzat, edo beren haurrentzat atxiki dutenak euskaldun bihurtzea. Egin dezatela nahi dutena. Espainian edo hemen ere. Kultura ez da inposatu behar. Eskaintzea bai, egokia da, baldin badago zer eskaini. Euskal kulturaren Corpusa, alegia.

Xede horrekin bideratu genuena izan zen 16 urteko neska-mutil euskaldunak ukan beharko luketen ezagupena. Euskaldun izan nahi duten haiek, eta beren seme-alabek, hautu hori izan dezaten, Espainia ardatz edo Frantzia ardatz duten kulturazaleek duten bezala. Beraz, euskaldunen arteko lana, euskaldunen zerbitzurako lehenik eta, label horrekin egina zegoela jakinda, geroxeago, gure kulturan interesaturik legokeen edonorentzat. Euskal Herriaren egoera ezagututa, zalantza izpirik ez genuen gure txostena, euskaldunona, ofiziala ez zela izango. Are gehiago, euskaldunok elebidun (gutxienez) izanik, ahaleginak egin beharko genituela gure artean kultur gai bakoitzaren ardatza Euskal Herrian finkatzeko eta balizko euskal kultura metafisikatik gaurko errealitatera ekartzeko. Prozesua, noski, euskaldun guztiei irekita (herrialdeko sentsibilitateak, ezker/eskuineko ideologiak, belaunaldiak, eta abar nahiko desberdinak izanik), lanean parte har zezaten, bakoitzarena eta guztiona litzatekeen emaitza lortzeko asmoz.

Prozesuan lehen harria zena, «dokumentu kezkagarria» omen da zure ustez. Anjeles Iztuetarentzat, aldiz, benedikagarria izan zena. Zure lana serio hartzeak ez zaitu eraman behar ondorioztatzera besteen lanak serioak ez direla. Euskal kultura akabatzeko falta zitzaiguna: ordezkari politikoaren araberako euskal curriculuma izatea.

Historiatik jasotzea, gaurko egoerara egokitzea eta etorkizunera bideratzea ez da egitarau erraza. Ez da behin-behineko politika, kultur bizitza iraunkorraren bideragarritasun karta baizik.

Non sartu zaren, gaia zein genuen eta solaskideak zein gaituzun argitu ondoren, goazen orain, beti laburki, zure idazkira, 4. puntura hain zuzen. Bertan diozu Euskal Curriculuma izenaren ordez nahiago duzula Euskal Herriaren Curriculuma. Hori bai dela utopikoa (hiritarrena, ez euskaldunona) Euskal Herria estatua ez den artean. Bitartean, kontura zaitez, mesedez, bestearen ordez, Euskadiko (izena jarri ziona hanka atera dezan arte), alegia, zure Erkidegoko plana izan daitekeenaz ari zarela. Jartzen dizkiozun helmugak: «eskolaratzearen bukaeran ikasleriak ezagutza edukiei dagokienez zera lor dezan:

a) Egungo munduko hiritar baten beharrezko ezagutza tekniko-zientifikoa eta instrumentala jasotzea». Uste duzu 3-16 urteko pertsonagai bati lehenengo eta behin eskolak eman behar diona hori dela? Zuk azpimarratutako kontzeptuak, gainera, tekniko-zientifikoa aski ez balitz «instrumentala» ere izatea, gogorregia zait: eskola hozkailuarena, robotika. Gizakiarena ez behintzat. Politika ekonomiko zehatz baten langile instrumentalak lortzeko ote? Horrelako sisteman sartuko den ikasleari nork, noiz, nola emango dio bizitzaren nondik norakoa, «nor» izatearen ardura, «gu-a» eta «haiek-a» begirunez ulertzeko beta, giza baloreetan hezitzeko giroa?

b) Natura, geografia...» Ongi iruditzen zait bigarren multzoan sartzea ezagupen esparru horiek, baldin eta lehena jarri duzun multzoa, (a) alegia, azken posturaino atzeratzen baduzu.

c) Eta munduko beste edozein herritan egiten den bezala unibertso, Europa eta ondoko kulturen, espainola zein frantsesa, erreferentziei bertako erreferentetik heltzea». Zerk kezkatzen zaitu? Espainola eta frantsesa ez ditugula ezagutuko? Norabide batean polarizatuta ematen duzu. Begira, uste dut euskaldunok XXI. mendean Europatik zer ekarri galderari, norberak erabakitakoaren arabera erantzun diezaiokegula lasai. Euskal Herritik Europari zer eman, aldiz, ez da batere argi. Ez baldin bada Europan antzinakoena den hizkuntza, ohiturak, legeak europar guztion ondare gisa mantentzea eta, une berean, gure euskal nortasuna gaurkotu eta irekia eskaintzea. Beraz guk eta haiek zer behar dugun galderari erantzuteko prestatu behar dugu. Zer interesatzen zaio Europari? Euskal gazteak zertan hezitzea komeni da: ekartzean edo eramatean? Beraz, argi gera bedi zure egitasmoa ez datorrela bat euskaldunon artean erabakitakoarekin. Izan ere, gureak ez baitu zuenak dituen ardura, bitarteko, giza baliabide, bezero eta helburu berberak.

Eusko Jaurlaritzak euskaldunon Curriculuma lagundu nahi badu, egokiena, nire iritziz, berau diru ugariz laguntzea du; azkarrago egin dezan bidea.

Nire ustez, aurrean duzun lana bestelakoa da, ez zure idazkian agertzen dena.

- Negatiboki: besteek egindako lana ez kritikatu, ez bonbardatu, besteena da, ez zurea. Onartu bere neurrian, konplexurik gabe.

- Positiboki: Frantzia, Espainia eta Euskal Herriak dituzten curriculumetatik zer interesatzen zaion hemengo biztanle multzo identitario bakoitzari aztertu eta hiritartasunean (ez herritartasunean) oinarritutako plana demokratikoki antolatu. Kontuz inguruan zuk elikatutako beleekin...

- Neutroki (ahal duzun neurrian): konplexurik gabe, euskaldunon txostenetik egokien deritzozuna hartu eta plan ofizialean txertatu. Bide honetan lagun gaituzula argi gera bedi.

Euskaldunen aldetik, ni tanta bat besterik ez naiz sentitzen itsaso honetan. Ea epe laburrean, jende aunitzek lan handia egin ondoren, euskal Curriculuma eskaintzeko gai garen. Ez dizut esango aurrean duzuna lan erreza denik. Ez euskaltzale, ez Espainiazale direnekin. Baina tira, badakizu politika zer den eta guk ere bai. Lan honetan gakoa dugu kultura zer den berdin ulertzea. Hori lortuta, bidea elkarrekin bukatuko dugulakoan nago. Zorte on!

Nork: ur.2006/10/30 18:26:53.297 GMT+1
Etiketak: e arraiza | Permalink

2006/10/27 22:23:29.215 GMT+2

IKASTOLA, CURRICULUMA ETA MATERIAL PROPIOAK

“SAIOKA” ETA “IKER” TALDEA GOGORATUZ

 

Zamudio, 2006eko irailaren 16an

2006-07 ikasturtearen hasierarako ekitaldia

Xabier Garagorri


Pertsonak gogoratzen duguna omen gara. Hala dio José Antonio Marinak. Gure izaeraren aberastasuna, izan ditugun esperientzien eta horietaz gordetzen dugun oroimenaren tamainakoa omen da. Gizakion disko gogorra memorian gordetzen duguna da. Esan dezakegu memorian gordetzen duguna garela.

 Gizabanakoentzat baliagarria dena, herri, gizatalde eta erakundeentzat, oro har, eta beraz ikastolentzat ere, baliagarria da. Ikastola mugimenduaren sendotasuna, bizi izan ditugun esperientzien aberastasunaren eta, bereziki,  esperientzia horietaz gordetzen dugun oroimenaren tamainakoa izango da. Oroimen laburreko herriek eta erakundeek ez dute norabide garbirik, eta une bakoitzeko haize boladaren baitan, ipar orratzaren antzera mugitzen dira alde batera eta bestera, harrapakin erraza bihurtuz.

 I.- Saioka eta Iker taldea gogoratuz

 Ikastolen bizitzan, ikastola bakoitzak bere aldetik, eta ikastolek mugimendu eta talde moduan, baditugu markatu gaituzten esperientziak. Horien artean, sakona izan da ezparik gabe “Saioka” proiektuak utzi duen arrastoa. Proiektu horren sortzaile, kudeatzaile eta egile izan den IKER taldeak merezi du euskal irakaskuntzari egindako ekarpenaren aitorpena. Aitorpen hori har daiteke talde horri egiten zaion omenaldi moduan, eta hala da, baina era berean ikastolen eta, oro har, euskal irakaskuntzaren memoria eta izaera aberasteko bide bat  da. Aitorpen hau “Saioka” ikasmaterialak erabili zituzten irakasleen eta ikasleena ere bada. Irakasle haietako asko oraindik lanean jarraitzen dute ikastoletan eta beste eskoletan ere. Saiokak bizirik jarraitzen du irakasle horien eguneroko praktikaren eraginez eta jasotako ondare pedagogiko hori irakasle berriengana eskualdatzen jarraitzen du.  Ikasle haiek gaur egun 30 urte inguruko gurasoak dira eta Saiokak haiengan utzitako arrastoa beraien seme-alabengan jarraituko du. Saiokaren eragina bizirik dirau.

 Zein izan da “Saiokaren” ekarpena?.

Hedapenari dagokionez, zabala. 1974-84 hamarkadan, Saiokako testuliburuak izan ziren euskaraz irakasteko gehien erabiltzen zirenak. Saioka testuliburuak erabili zituzten irakasle eta ikasle kopurua handia izan zen. Kontuan hartu, adibidez 1980-81. ikasturtean, guztira 243 ikastola eta 65.273 ikasle zirela eta ikastola horietako gehienetan Saioka erabiltzen zela. Geroztik ikastola haietako asko sare publikora pasa ziren, eta esan daiteke Saiokaren eragina euskal irakaskuntza osora hedatu zela. Ekoizpenari dagokionez, jaso ditudan datuen arabera, 1974. urtetik hasita 1982. urterarte, hau da 9 urtetan, 24 testuliburu, 2 gidaliburu, 2 disko sortzen dituzte. Guztira 5.755 orrialde osatzen dute. Testuliburuak ez diren beste ikasmaterialak ere plazaratzen dituzte. 

 Kopuru horiek handiak dira, baina Saiokako Iker taldearen ekarpena baloratzeko orduan, nire iritziz, arrazoi kuantitatiboak baino kualitatiboak garrantzi gehiago daukate.

-         Bazeuden testuliburu solteak, batez ere, Matematika eta Esperientziak (Natur eta Gizarte Zientziak) lantzeko, bazeuden bildumak ere, baina ez  zuten hezkuntza egitasmo oso bat osatzen. Saioka proiektua izan da euskal ikasmaterialgintzaren ibilbidean lehenengoa Oinarrizko Hezkuntza Orokorra bere osotasunean hartzen (6-14 urte) eta arlo guztiak besarkatzen. Hori meritu handia da.

-         Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bideratzeko planteamendu pedagogiko sendoan oinarritzen dira. Gaur egun ere Piaget-en oinarritutako ekintzaren eta saiakeraren  ikuspegi eraikitzaileak eta Freinet-en oinarritutako talde lana eta sozializazioaren ikuspegiak gaurkotasun osoa mantentzen dute. Ikuspegi pedagogiko horren meritua areagotzen da, garaiko testuliburuetan erabiltzen zen “fitxen” metodologiarekin erkatzen bada.

-         Euskal Herri osoa besarkatzen duen curriculum plateamendua egiten dute. Ikustekoa da nola zaintzen den euskal lurralde desberdinen arteko informazioaren oreka.

-         Euskara batuaren aldeko apustua egiten dute eta eskarmenturik gabeko esparru horretan, batere samurrak izan ez ziren bide berriak irekitzen dituzte.

-         Eragileek eta egileek “Iker” taldea osatzen dute eta itzulpen lana alde batera utziz, hain zaila baina era berean hain eraginkorra den sorkuntza lana egiten dute.

-         Talde honen lana ez da materialak plazaratzera mugatzen, irakasleen prestakuntza ere besarkatzen  dute.

-         Ez dira testuliburuak sortzera mugatzen, beste era bateko material osagarriak ere kontuan hartzen dituzte.

-         Testuliburuetan ohikoak ziren edizioen ezaugarri teknikoak eraberritzen dituzte: irudiak, maketa …Garai hartako testuliburuekin parekatuz, askoz ere biziagoak, alaiagoak, atseginagoak, originalagoak dira.

-         Enpresa planteamendua egiten dute, profesionalak kontratatuz eta lanaren truke dirua ordainduz. Horrek ez du esan nahi egileek bere kontura bolondres lana ugari egin ez zutenik.

-         Saiokaren  egileen zerrenda aztertzen bada, Saiokaren eskola benetan oparoa izan dela esan daiteke. Orduan egile moduan ibilitakoak, gaur egun itzal handiko pertsonak dira, euskal irakaskuntzan eta beste esparru batzuetan ere.

 Saiokaren eta Iker taldearen ekarpenak haizeak eraman ez ditzan, liburu batean jasotzeko eta plazaratzeko asmoa dugu datorren udaberrirako.

    II.- Ikastolak eta ikasmaterialak orain

 Pertsonen eta erakundeen aberastasuna bere buruaz duten oroimenaren tamainakoa dela esaten nuen hasieran. Pertsonen eta erakunde bizien ezaugarriak ez dira, ordea, bere buruaz duten memoriara mugatzen, memoria horretan oinarrituz, ekimen berriak sortzeko duten gaitasunean baizik. Memoriaren eginkizuna ez da oroimen hutsean geratzea, atzera begira geratzen diren zaharren antzera, behar berrietan oinarrituz egitasmo berriak sortzea baizik.

 Gaur Saioka proiektua gogoratzen ari gara, baina Saiokak izan du ikastoletan jarraipena. Horien artean batzuk ikastolen memorian gertukoak zaizkigu (adibidez, Oinarri, Haurtxoa, Axelko, Otsoko, Beleko...) eta beste batzuk, egun erabiltzen ditugu. Luze joko luke Ikastolen Elkarteko eta Elkar argitaletxearen artean eta Ikastolen Elkarteek eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak bere aldetik  plazaratutako ikasmaterialen aipamena egitea. Hobe eskutan duzuen 2006-07. ikasturteko katalogoa begiratzea, egiten ari garen lanaz jabetzeko. Bertan ikusiko dituzue formato desberdinetako ikasmaterialak: paperean inprimatutako testuliburu eta lan-koadernoak, CD-audioak, bideoak, CD-ROMak, joko didaktikoak…. Guztira 300 titulu baino gehiago dira. Horien kalitatearen bermea eta lekuko, Ikastolen Konfederazioaren Lehendakariak aipatu duen bezala, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Europako Elkarteak eta Espaniako Gobernuak emandako sariak dira. Oraindik publiko egiterik ez daukagu, baina denbora gutxi barru zehaztasunez jakitera emango dugu, ingelesez plazaratzen diren ikasmaterialak saritzeko Sari ospetxuena, aurten Ikastolen Elkarteak egindako ikasmaterial bati eman zaiola.

 Lanaren tamaina irudikatzeko, esan ikasturte honetan 75 pertsona inguru ibiliko direla ikasmaterialgintzan, batzuk denbora osoz, baina gehienak denboraren zati batean, ikasmaterialen sorkuntza lanetan. Horietako askok ikastoletako irakasle lana eta ikasmaterial sorkuntza lana bateratzen dituzte. Ez dago, nire ustez, irakasle bat ondo formatzeko testuliburuak egiten jartzea bezalakorik. Bestetik, egile horiekin egiten den inbertsioa oso biderkatzailea suertatzen da, izan ere egile horiek ez dira sorkuntza lanera mugatzen, baizik eta sorkuntza lanarekin batera irakasleen prestakuntzan ere aritzen dira. Hauek dira ikastola mugimenduaren lokomotora eraikitzen dutenak eta lan horren aitorpena eta esker ona merezi dute.

 III.- Euskal Curriculuma eta etorkizuneko ikasmaterialgintzaren erronka

 Ona da eskutan dugun ikasmaterialen altxorra baloratzea, harro  eta pozik egotea, baina beti ere geroa zainduz. Etorkizun hurbilean, badugu erronka berri bat:  Euskal Curriculumaren egitasmoak sortuko duen  ikas material berrien erronka hain zuzen ere..

 Argi dago Euskal Curriculumaren egitasmoa indarrean jartzeko testuliburuak izango direla giltzarria. Argi dago Euskal Curriculuma oinarrizkoa eta komuna Euskal Herri osorako adosten bada, orain arte ezagutu dugun testuliburugintzaren ikuspegian  aldaketa sakonak eragingo dituela. Baina gai horretaz sakon eta patxadaz pentsatu behar da. Hemen aurreratuko ditudan ideiak, gehiago dira pentsatzen hasteko.

 Euskal Curriculumaren egitasmoa indarrean jartzen laguntzeko sortu beharko diren ikasmaterialak, nire iritziz,  ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

 1.- Euskal Herri osorako eta era berean lekuan lekuko baldintzetarako balio duten ikasmaterialak:

Curriculumaren oinarria (hezkuntzaren xedeak, hezkuntza konpetentzia orokorrak eta eduki metadiziplinarrak)  eta enborra (curriculum oinarrizkoa eta komuna) Euskal Herri osorako berdina izatea aurreikusten da. Horren arabera, egiten diren testuliburuak Euskal Herri osorako balio beharko lukete. Baina era berean, curriculuma lekuan lekuko, hau da, herri edo bailara bakoitzaren kultur ezaugarrien, lurralde bakoitzaren curriculum ofizialaren eta hezkuntza sareen ezaugarrien arabera berezia izango den neurrian, testuliburuak ere ezaugarri bereziak izango lituzkete esparru bakoitzean. 

 2.- Egile taldearen ezaugarriak: koordinazioa eta malgutasuna:

Euskal Herri osorako curriculum oinarrizkoa eta komuna eta lurralde bakoitzeko curriculum ofizialak jasoko dituzten testuliburuak prestatzeko, lurralde bakoitzeko  egileez osatutako talde sendoa beharko litzateke. Talde honek lekuan lekuko egileei laguntza eman beharko lieke bakoitzaren euskalkien egoera (lexikoan bereziki) eta kultur ezaugarri propioak testuliburuetan txertatu ahal izateko.

 3.- Ikasmaterialen euskarriak:

Curriculum diseinu bakarrean oinarrituz, Euskal Herri osorako eta leku bakoitzeko behar desberdinei batera erantzuteko, testuliburuen euskarria malgutasun handikoa izan beharko litzateke, hau da, teknologia berrien laguntzaz aldaketak erraz sartzeko modukoa eta autonomiaz inprimatzeko modukoa.

 4.- Ikasmaterial osagarriak:

Irakasle gehienek, batetik,  ez dute euskal kultura ezagutzeko aukera handirik izan eta, bestetik, berariazko euskal kultur ezaugarriei buruz plazaratutako informazio gehiena ez dago era didaktikoan idatzita eta oso sakabanatuta aurkitzen da. Alde horretatik, jakintza sail baten inguruan informazioa eman dezaketen liburu monografikoak plazaratzea beharrezkoa litzateke.

 5.- Irakasleen prestakuntza :

Bai testuliburuen zein ikasmaterial osagarrien sorkuntza eta irakasleen prestakuntza uztartu beharrekoak dira. Ikasmaterialak irakasleen eskuetan jartzen diren tresnak edo lanabesak dira. Tresna horien erabilpenaz informazioa eta formazioa ematen ez bazaio, tresna horiek ez ditu ondo erabiliko eta  ikasmaterial horien sorkuntzan egindako ahalegina alferrikakoa izan daiteke.

 IV.- Ikastola, curriculuma eta ikasmaterial propioak

 Bukatzeko, gaurko ekitaldian azpimarratu nahi izan dugun ideia nagusia aipatu nahiko nuke: curriculum eta ikasmaterial propioak izatea ikastolen eta, oro har, euskal irakaskuntzaren garapenerako giltzarria da. Bere curriculum propioa eraikitzen ez duen herriak nekez ziurtatu dezake herri horren izaera osatzen duten hizkuntzaren eta kulturaren transmisioa eta biziberritzea.

 Euskal Curriculumaren egitasmoan bi asmo uztartu behar dira:

a) Proiektu komun baten arragoa izango den Euskal Herrian bizi garen guztiok partekatuko dugun gutxieneko euskal curriculuma oinarrizkoa eta komuna.

b) Lekuan lekuko kultur ezaugarriak, hau da, herrialde bakoitzeko curriculum ofiziala, herri bakoitzeko kultur espezifikoa, etorkinen kulturak eta gizabanakoen desberdintasuna.

 Lehen asmoak Euskal Herri osoari begiratzen dio. Bi estatu eta hiru administrazioen izan arren, zer daukagu eta eduki nahi dugu elkarrekin Euskal Herrian bizi garenok?. Bigarren asmoak, aldiz, aurrekoaren osagarri den aniztasunari.

 LOE legearen eraginez EAEko eta Nafarroako curriculum ofizialak prestatzen hasiko den une hau, aukera paregabea da Euskal Herri osorako oinarrizkoa eta komuna izango dena eta lurralde bakoitzeko curriculum ofizialen artean uztarketa egiteko, bide paraleloak saiestuz.

 Curriculum propioa bai, baina hori indarrean jartzeko ikasmaterialak behar dira. Garrantzizkoa izango da Euskal Herrian kokatuta dauden argitaletxeak  eta euskara eta euskal kultura ondo ezagutzen duten egileek ikasmaterial horiek sortzea eta plazaratzea. Euskal Herrian eta kanpoan bere egoitza duten argitaletxeetako ikasmaterialak aztertu dira eta oso argi ikusten da Euskal Herriko eta Espaniako enpresek lurraldeari, hizkuntza eta kulturari, historiari eta gizarte-antolamenduari ematen dioten trataera oso desberdina dela. Kanpoko enpresen ikuspegiz, Euskal Herria Euskal Autonomi Erkidegora mugatzen da. Bertoko argitaletxeetan, aldiz, ondo bereizten da Euskal Herriaren izaera etno-kulturala eta Euskal Herriko egoera politikoa eta administratiboa. Parisko edo Madrileko argitaletxeen esku uzten bada testuliburuen argitalpena nekez garatu ahal izango da Euskal Curriculuma. Eta ez da ahaztu behar Euskal Herrian euskaraz argitaratzen diren testuliburuen portzentaia gero eta murritzagoa dela. Adibidez, XX. mendearen amaieran, egindako azterketa batean ikus daiteke Madrilen argitaratzen direla euskarazko testuliburu gehienak.

 Etorkizuneko erronkak, horiek edo antzekoak izango dira. Iker taldea bere garaian erne egon zen bezala, guk ere orain eta aurrera begira erne egon beharko dugu.

 

 IKER TALDEA

 1.- SAIOKA PROIEKTUA

 Saioka 1:

-         1974. Gidaliburua, Cinsa, Bilbo, 124 or.

-         1974. Proiektuak eta gaiak. Cinsa,Bilbo,  264or.

-         1974. Osagarriak eta ariketak, Cinsa, Bilbo,  216 or.

 Saioka 2

-         1975. Gidaliburua, 161 or.

-         1975. Proiektuak eta gaiak, Cinsa, Bilbo, 220 or.

-         1975. Osagarriak eta ariketak, Cinsa, Bilbo,  200 or.

-         1978 Matematika 2, Bizkaiko Ikastolen Elkartea, Bilbo, 151 or.

-         1975, 2 Musika kasete

 Saioka 3

-         1975. Proiektuak eta gaiak 1, Cinsa, Bilbo,152 or.

-         1975. Osagarriak eta ariketak 1, Cinsa, Bilbo, 160 or.

-         1976. Proiektuak eta gaiak 2, Cinsa, Bilbo, 183 or.

-         1976. Osagarriak eta ariketak 2, Cinsa, Bilbo, 160 or.

-         1979, Matematika 3, Elexpuru, Zamudio, 168 or.

 Saioka 4

-         1976. Sozial Arloa, Cinsa, Bilbo, 216or.

-         1976. Natur Arloa, Cinsa, Bilbo, 268 or

-         1976. Osagarriak eta ariketak, Cinsa Bilbo, 223 or.

-         1980, Matematika 4, Elexpuru, Zamudio, 232 or.

 Saioka 5

-         1977. Sozial Arloa, Cinsa, Bilbo, 311 or.

-         1977. Natur Arloa, Cinsa, Bilbo, 320 or.

-         1977. Osagarriak eta ariketak, Cinsa, Bilbo, 232 or.

 Saioka 6

-         1978. Natur Arloa, Bizkaiko Ikastolen Elkartea, Bilbo, 224 or.

-         1978. Plastika eta Dinamika, Bizkaiko Ikastolen Elkartea, Bilbo, 256 or.

-         1979. Hizkuntza, Bizkaiko Ikastolen Elkartea, Bilbo, 240 or.

-         1979. Sozial Arloa, Bizkaiko Ikastolen Elkartea, Bilbo, 298 or.

 Saioka 7

-         1980. Natur Arloa 7, Gipuzkoako Ikastolen Elkartea, Donostia, 296 or.

-         1982. Gizarte Arloa 7, Gipuzkoako Ikastolen Elkartea, Donostia, 304 or.

Saioka 8

-         1981, Natur Arloa, 8, Gipuzkoako Ikastolen Elkartea, Donostia, 340 or.

 Guztira  2 gidaliburu, 24 testuliburu (5.755 or.), eta 2 kasete.


2.- BESTE IKAS MATERIALAK 

-         1973. EGUNEROKO GAUZAK 1

Armangue, Rosa

Itzulpena: Mendiguren, Xabier eta Setien, Jacinto

Cinsa/La Galera, Bilbo/Barcelona, 100 or.

 

-         1974: IKUS IKAS

Mendiguren, Xabier

Cinsa, Bilbo, 40 or.

 -         1975: HEZIKETA, ZERBITZU ETA KULTUR ERAGINTZA

Iker

Gráficas Ekin, Bilbo, 200 or.

 -         1975: EGUNEROKO GAUZAK 2

Armangue, Rosa

Itzulpena: Mendiguren, Xabier

Cinsa/La Galera, Bilbo/Barcelona, 91or.

 

Nork: ur.2006/10/27 22:23:29.215 GMT+2
Etiketak: x garagorri | Permalink

2006/10/25 00:39:04.342 GMT+2

euskal eskola nazionalaren curriculuma (J.M. Odriozola)

Joxe Manuel Odriozola

2005eko abenduaren 3an

 

BAT:euskal curriculuma herri alienatu baten curriculuma

1. Euskal curriculuma ez da herri normal baten curriculuma

2. Euskal curriculumak herri alienatu bat bere egoera alienatu horretatik ateratzeko curriculuma izan behar luke

3. Horretarako, euskal nazio-identitatearen egitura osatzen duten elementuen eta osagarrien eraikuntza da bide bakarra

4. Elementu edo osagarri horiek honako hauek dira besteak beste: euskara, kultura euskalduna, ideologia eta pentsaera euskalduna, kontzientzia nazional euskalduna, euskal historia, euskal lurraldea, euskal nazio politikoa...

5. Elementu horiek taxutzen duten egitura da Euskal Herriaren oinarria, eta gainerako elementuak ez dira batere eragingarriak euskal eskola nazionala eraikitzeko

6. Beraz, euskal eskola nazionala eraiki nahi bada, euskal nazioaren arkitektura osatzen duten oinarrizko kultura-harri horiek finkatu behar dira lehen-lehenik

7. Euskal identitatearen egitura osatzen duten elementu horiek alienatuta baldin badaude, eta gure kasuan ez dago horren zalantzarik, elementu horien garapenik gabe euskal curriculumaren gainerako ekarpen akademiko guztia hutsaren hurrengoa gertatuko litzateke.

 BI: Euskal curriculum ez-alienatu baten eredua

1. Euskara: ahozko eta idatzizko gaitasun komunikatibo askia (gutxienez erdararen pareko gaitasuna)

2. Kultura euskalduna: kultura euskalduna euskaraz bizitza osoa egiteko balio duen kultura-eredua da, herri euskalduna bizitza sozial eta kulturalaren erreferentzia-barruti bihurtzen duen kultura nazionala. Gainerako kultura-definizio guztiak soberan daude definizio honen aldamenean

3. Euskal ideologia: Ideologia mota hau ideologia abertzalearen harikoa da, herri euskaldunaren nazioa eraiki nahi duen pentsatzeko eta jokatzeko eredua, euskal nazio-identitatean bizi nahi duen subjektuaren kontzientzia, gainerako nazio-nortasunak euskal identitate hegemonikoaren mende ipintzen dituen estrategia ideologikoa

4. Euskal historia: ez dago historikoa ez den errealitate nazionalik eta sozialik; gaurko Euskal Herriaren errealitatea bera historikoa da, historia jakin baten ondorioz eraikia; dena da prozesu historiko baten emaitza, eta prozesu historiko horren kontzientziarik gabe ez dago etorkizuna eraikitzerik, ezinezkoa delako egungo egoera ezagutzea

5. Euskal lurraldea: lurraldetasuna ez da kontzeptu fisiko edo geografiko hutsa; lurralde-atxikimendua ezin da garatu aldi berean lurralde hori nazio-hizkuntza, nazio-kultura eta nazio-historia jakin batzuekin uztartzen ez bada: lurraldetasun-kontzientzia gainerako elementu horien araberakoa izango da

6. Euskal nazio politikoa: eskolaren egitekoa batez ere euskal nazioaren identitate linguistikoa, kulturala eta historikoa garatzea izan arren, identitate-dimentsio horiek ez dira bideragarriak egiten identitate politikoaren laguntzarik gabe: hau da, euskaldunak euskal aberria izan behar du bere komunitate politikoa, euskalduntasuna eta abertzaletasuna txanpon bakar baten bi aurpegi direlako.

 HIRU: Euskal curriculuma: euskaldun osoaren eskola

1. Euskaldun osoa euskal nazio-identitateko egitura osatzen duten elementuak modu orekatuan garatzen dituen subjektua da

2. Euskaldun osoak ez du dimentsio linguistiko euskalduna bakarrik hartzen bere baitan; horretaz gain eta horrekin batera, euskaldun izateari dagozkion gainerako dimentsio nagusien (kultura, ideologia, historia, geografia...) garapena eskatzen du euskaldun oso izateak

3. Subjektuaren garapena partziala baldin bada, helburua ez da mamitzen: esate baterako, euskaraz gaitasun komunikatibo ona lortu du halako ikasleak, baina ikasle horrek berak gainerako elementuak bereganatu ez baditu, euskal identitatearen egitura pitzatu eta indargabetu egiten da

4. Egitura hori modu orekatuan garatzean datza beraz euskal curriculumaren helburua: dimentsio linguistikoa, kulturala, ideologikoa, historikoa eta nazionala beren baitan garatzen dituen curriculuma bakarrik defini daiteke euskal curriculumtzat

5. Euskal curriculuma, hasieran esan dugun bezala, nazio-alienazioa jasan duen herri bateko eskola alienatuari dagokion curriculuma da: curriculum anti-alienatzailea

6. Badakit curriculumaren kontua era honetara planteatzea zorakeria irudituko zaiela gai horretan adituak diren akademikoei, baina, badakit orobat gauzak era honetara planteatzen eta egiten ez badira, planteamendu akademiko horiek ez dutela ezertarako balio gure egoeran

7. Larrialdiko nazio-egoerari larrialdiko eskola-curriculuma aplikatzen ez bazaio, gainerako guztia hitz polit eta apainetan agortzen da .

Nork: ur.2006/10/25 00:39:04.342 GMT+2
Etiketak: odriozola j m | Permalink

2006/10/25 00:36:49.519 GMT+2

euskaldunak

Angel Rekalde

Idazlea

2006ko urrian Berriatik jasoa

Oso gustuko dugu hemengook nor garen, euskalduna izatea zer den, nondik gatozen eta abarri buruzko ikerketak eta espekulazioak egitea... Ziur aski, horren arrazoia existentzia ukatzen digutela da, azkenik lausotuta geratu arte. Ez da ironia, ez iseka. Gure komunitateari buruz ari garenean, oso-oso kontuz ibili behar dugu beti, bestela arrazistak, esentzialista zaharkituak edo nartzisismoak jotako gaixoak deituko baitigute beharbada.

Dagoeneko ez dakigu gure herria benetakoa ote den, nonbait ba ote garen, edota auskalo zeren susmagarriren bat auzipetu nahian karguak eta akusazioak bilatzen dituen epaile baten elukubrazio irudimentsua. Kontua da beti gure jatorria gora eta gure jatorria behera gabiltzala, eta zerk egin gaituen herri, orain edo iragan urrunean (zenbat eta antzinakoago izan, hainbat hobe) jakin nahian. Behar baino gehiago agian, ez dakit.

Garena egiten gaituena euskara delakoa oso erantzun erabilia da, egokia eta politikoki zuzena (lasai esan daitekeena, ez-arrazista, baina bai arriskutsua hizkuntzarentzat; gure etsaiek hortik erasotzen digute, euskararen kontra sekulakoak eginez, eta gure hizkuntza ez dago halako tratu txarretarako), baina komunitatetik kanpo uzten du jendearen zati handi bat.

Galdera horien inguruan antolatu da Villabonan Historiari buruzko ikastaro bat, urtean zehar, asteroko hitzaldietan, hainbat historialari eta espezialista bildu dituena. Euskaldunak, sustraiak eta memoria. Ikastaro trinkoa da, edozein publiko interesaturentzako irekia, astez aste mota guztietako azterlanak, ikerketak eta teoriak jorratzen dituena.

Jardunaldi horietan gure herriaren jatorria bilatzen da (eta bere arazoena, hori ere ez baita gai makala), historiografia ofizialistaren ekarpenetara ez mugatzearen irizpideaz. Halaber, euskara aztergai dago, eta baita toponimia, antropologia eta beste hainbat irakurketa ere.

Hitzaldi horietako batean, Pello Iraizoz antropologo eta eskultoreak existitzen ez den herri honen (Marc Legasseren bertsio kaustikoan) deskribapena eman zuen. Gauza interesgarriak esan zituen. Memoriarik gabeko herria herri menperatua da. Lascauxeko kobazuloak, Barandiaranen hondeaketak, hilarriak (ia gure herrian soilik aurkitu den lurperatze-eredua osatzen dutenak. Beste leku batzuetan horrelakoak badaude ere, gure artean soilik munduko gainerako tokietan baino hilarri gehiago daude) izan zituen aipagai.

Urdiaingo San Juanetako emakumezkoen dantzaz hitz egin zuen, belarra gari bihurtzen duen horretaz, eta horrek matriarkalismoak milaka urtetan utzi duen arrastoa aipatzeko aitzakia eman zion.

Mitologia propioaz hitz egin zuen, beste edozein erlijiorena bezain oparoa eta interesgarria izanik ere, kristautasunak prestigioa kenduta, gure oroimenean haur-ipuinen estatusean geratu denaz.

Geure burua definitzeko garaian, Iraizozek euskararen aldeko apustua egin zuen, Lingua Navarrorum delakoaren aldekoa; euskalduna: euskara duena. Baina, halaber, historiaren, kulturaren eta mendetan zehar Nafarroak, euskaldunen Estatu independenteak alegia, eskaini zigun marko politikoaren aldekoa.

Izate kolektiboa guztiok parte hartzen dugun eraikuntza soziala da, gure bizi-baldintzetan oinarrituta. Estatuak esparru kolektibo zehatza eskaintzen du, herriari nazionalki, kulturalki eta kolektiboki eratzen ahalbidetzen diona. Halako espaziorik gabe, horrelako herri-proiektu batek jai dauka.

Publikoaren artetik, norbaitek zioen globalizazioaren garaiotan ia ez dagoela kultur desberdintasunik, eta denok pentsamolde uniforme berberaz bizi garela, ikus-entzunezko industria indartsuak eta hedabideek bideratutako desio, sinesmen, ilusio, printzipio moral eta gainerako kultur elementuekin.

Gustatu zitzaidan Iraizozen erantzuna. Arraina uretan bezala, ez gara jabetzen arnasa hartzen dugun gure inguruneaz. Baina horrek ez du esan nahi ingurune hori ez dagoenik. Adibide bat jarri zuen. Euskal herri honetako tradizio antimilitaristak, indarkeriari, okupazioei eta armadei aurre egitekoak, soldaduska egitera behartzen zuen armada espainola garaitu du. Intsumisoen borrokak herri honetan sustraituta dauden kultur kode batzuetan dauka abiapuntua. Mendetan zehar eratu den kultur ezaugarri batek armada bati irabazi dio.

Bada kulturan sinesteko arrazoia, baita garai globalizatu honetan ere.

Nork: ur.2006/10/25 00:36:49.519 GMT+2
Etiketak: rekalde | Permalink