Ikastolak,
Euskal Eskola Nazionalaren motor
Ikasgaietaz beterik dagon
liburu bat da bizitza,
munduak guri,guk munduari
zer eskatu zer eskaintza,
gutxienekoz zer jakin behar den
adostu nahian gabiltza,
nundik ikasi, zer erakutsi
jakitea da jakintza,
hezkuntza degu etorkizuna
ziurta dezaken giltza.
Herria egin pertsona hezi
hau da gure eginala,
kontutan izan helburu horrek
bultzata sortu ginala,
jakinik beti gu geu izaten
saiatu behar garela,
ikastolen familia da
sare sendo ta zabala,
euskal estatuan izango dena
gure eskola nazionala.
Manuel Agirretxe
Ikasberri, Azpeitiko ikastola