Ikasgaietaz beterik dagon liburu bat da bizitza, munduak guri,guk munduari zer eskatu zer eskaintza, gutxienekoz zer jakin behar den adostu nahian gabiltza, nundik ikasi, zer erakutsi jakitea da jakintza, hezkuntza degu etorkizuna ziurta dezaken giltza.
Herria egin pertsona hezi hau da gure eginala, kontutan izan helburu horrek bultzata sortu ginala, jakinik beti gu geu izaten saiatu behar garela, ikastolen familia da sare sendo ta zabala, euskal estatuan izango dena gure eskola nazionala.