Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/11/22 19:47:43.798 GMT+1

ARTIKULUAK PRENTSAN

Azaroaren 2-an Diario Vasco egunkarian argitaratu zuten Egin bidea bakeari ekimenari buruzko artikulu bat.

Sillas en círculo por la paz

Una propuesta ciudadana impulsada en gran medida por el 'boca a boca'

Azaroaren 18an aldiz Noticias de Gipuzkoa egunkarian

Por una "paz de colores"

Bere garaian Berria eta Hitzak ere argitaratu zituzten ekimenari buruzko artikuluak
BERRIA
Bakearentzako aulkiak



IRUTXULOKO HITZA

  Zero gunearen isileko aldarria

 




Nork: eginbideabakeari.2010/11/22 19:47:43.798 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/09/21 17:53:02.023 GMT+2

HAUSNARKETA ETA SENTIMENTUAK SU ETENAREN ONDOREN

Irailaren 5ean ETAk "eraso ekintza armatuak" ez egiteko erabakiaren berri eman zuen. Bulebarreko eserialdia hilabeteko lehen eta hirugarren ostegunetan egiten denez, tarte honetan alderdi politiko eta beste eragileek berria nola jaso duten jakin dugu, manifestazio deialdiak eta debekuak egon dira, atxiloketak eta kale eraso batzuk... lehen albiste horri eta ondoren etorri direnei buruz gogoeta egiteko denbora izan dugu bakoitzak...

Irailaren 16ean Bulebarrean bildutakoen artean papera eta boligrafoak banatu ziren, eta bi galdera egin ziren

  1. Azkeneko egunetan eman diren gertaerek zer sentsazio utzi digute? ¿Qué sensaciones tenemos ante los últimos acontecimientos?
  2. Aldatu behar al dugu gure ekimena? ¿Qué pensamos debemos hacer desde “Egin bidea bakeari”.
 bakoitzak, isilean hausnartuta,  bere iritzia emateko aukera izan zuen, eta hemen dituzue:

Nork: eginbideabakeari.2010/09/21 17:53:02.023 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (37) | Errenferentziak: (0)

2010/06/07 17:01:20.939 GMT+2

EKAINAK 10: PALESTINA, ISRAEL ETA IRLANDAKO LEKUKOTZAK

Ekainaren 10ean aulkien borobilak herri ezberdinetan gatazkaren eraginak bizi izan dituzten pertsonen lekukotzak jaso zituen:


Ali Abu Awwada, Aron Barnea, Pat Magee

Batetik Palestina eta Israeldik etorritako Ali  Abu Awwada eta Aron Barneak hartu zuten parte, Parents Circle - Families Forum senideen elkartekoak.

1995ean sortu zen elkarte hau, Osloko Bake prozesua garatzen ari zen unean, eta 500 famili israeldar zein palestiniarrek parte hartzen dute bertan: Ekialde Hurbileko gatazkan lehen mailako senideak galdu dituztenak . 

AARON BARNEA. Israeldarra, Parents Circle - Families Forum elkarteko Nazioarteko Harremanetarako arduraduna da. Bere semea israeldar soldadua zen Libano hegoaldean hil zenean.

ALI ABU AWWAD. Palestindarra Parents Circle - Families Forum elkarteko proiektuen arduraduna da. Lehendabiziko Intifadan berea ama eta anaiekin batera atxilotu zuten eta 4 urtez israelgo presondegi batean eduki zuten. Israeldar soldaduek bere aniaa Yousef hil zutenean sartu zen Parents Circle - Families Forum elkartean.


Israel eta Palestinako Agintaritza Nazionaleko lurretan egiten dute lan, eta bi aldeek bake akordio bat sinatzen dutenerako komunitateen artean adiskidetzea susuatu nahi du. 

Irlandatik beste behin ere Pat Magee etorriko zen: 

PAT MAGEE Belfasten jaio zen, IRAko ekintzailea izan zen eta  bizitza osorako zigor pare bat jaso zituen. 1999ko Ostiral Santuko Akordioak sinatu ondoren amnistiatua izan zen, gartzelan 13 urte pasa eta gero. Ondoren bakearen aldeko lanean murgildu zen.

Pat Magee Jo Berryrekin elkarlanean aritzen da: Jo-ren aita, Sir Anthony Berry,  IRA-k Brighton-eko Hotelean egindakoa tentatuan hil zuten, Tory-en 1984ko Konferentzian: une horretan Jo ordurarte ezezagun zitzaion gatazkaren barruan sentitu zen, eta ordudanik "sendaketa" prozesuan sentitzen da eta bakearen aldeko lana egitenm du. 2000 urteko azaroan Pat Magee ezagutu zuen, bere aitaren heriotzaren arduradunetako bat. Jo "Building bridges for peace" eta Bakearen Aldeko Sarea elkarteetako arduradun da.
 
Pat eta Jo-k azken 9 urtetan gartzeletan, eskoletan eta unibertsitateetan egon dira hitz egiten, eta baita bakeari buruzko topaketetan ereconferencias sobre paz, orain dela gutxi Erresuma Batuko Ganbera Baxuan eta orain dela astebete Tutu Artzapezpikuarekin


Ali Abu Awwada, Aron Barnea, Pat Magee Ali Abu Awwada, Aron Barnea, Pat Magee Ali Abu Awwada, Aron Barnea, Pat Magee

Nork: eginbideabakeari.2010/06/07 17:01:20.939 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/05/21 19:55:14.646 GMT+2

HIRU URTE ISILTASUNA HITZATZAT HARTUTA

Maiatzean aulkiz osaturiko biribil honek 3 urte bete ditu. 2007ko maiatzean ekin genion ekimen apal baina emankor honi, bakeari bidea egiteko herritarrok abiarazi genuen ekarpen txiki honi. borobila 3 urtez Ordutik hona, herri ekimen autonomo hau 70 alditan baino gehiagotan gauzatu da Bulebarrean. Denbora honetan zehar, 40 pertsona baino gehiago aritu gara esertzen biribilean jarritako aulkietan, isiltasunaren indarrari esker adieraziz urte asko dituen gatazka baten parte sentitzen garela eta gatazka gizatiartzea eta indarkeria-ezaren aldeko baliabidean bideratzea nahi dugula, hitzaren, elkarrizketaren eta partaidetzaren bidez.

Bertan hainbat pentsaerako pertsonak bildu gara, eskaera komun baten gerizpean: bakean bizitzeko eta elkarbizitzeko dugun eskubidea aldarrikatzea, ez gaude prest inguruan zein guk geuk jasaten dugun sufrimendu egoera lazgarriaren aurrean ezer egin eta esan gabe geratzeko. Hori dela eta, hemen esertzen jarraituko dugu harik eta benetako bake prozesua abian jartzeko ardurak dituztenak dagokienean eseri arte.
loreak uzten
Somorrostrok esan eta Imanolek kantatu moduko "Lorerik gabeko lore maiatzean" gaude, hau da, nahasmen eta zentzugabekeria beteriko uneak bizi ditugu. Beraz, hainbat mota eta koloretako lore hauen bitartez adierazi nahi dugu espero dugun bakea beroa, alaia, bizia, bazterketarik gabekoa, egunean adostua eta kolore anitzekoa izatea nahi dugula.
irakurtzen 3
Geure bizitzak urrundu beharrean gerturatuko dituen bakea nahi dugu, bidezkoa baina ez mendekatzailea izango den bakea. Indarkeriak sortu duen samina bildu eta sendatuko duen bakea, elkarbizitza gozaraziko diguna, geure herrian dauden bide eta iritzi ezberdinak egonda ere. Nahi dugun bakea ezin da banaturik mantenduko gaituen bake hotz eta metalikora mugatu. Ez dugu desiratzen fikziozko bakea, mendekaria, garaile eta garaituekin, kode penalaren kolpearekin, eskubiderik gabe, erru guztiak gainerakoei leporatzen diena, gizartearen borondatea aintzat hartu gabe...
dantza borobilean 2
Ez dugu sufrimendu gehiagorik nahi inorentzat. Toki mankomuna nahi dugu, elkarrekiko errespetuan. Hauxe esan nahi genuen geure hirugarren urteurrenean.

BULEA DA GEURE ZERO GUNEA
HILEKO LEHEN ETA HIRUGARREN OSTEGUNETAN, 20:00etan


BERRIA EGUNKARIAN EKITALDIAREN KRONIKA
3. urteurren honetan pertsona eta talde ezberdinek bat egin zuten ekimenarekin. Lore eskaintza bat egin zen eta borobilean dantza egin zen.

HITZA: http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2010-06-16/p00002001/Zero_gunearen_isileko_aldarria.htm



loreak jartzen ekitaldia irakurtzen dantza borobilean 2 dantza borobilean loreak 2

Nork: eginbideabakeari.2010/05/21 19:55:14.646 GMT+2
Etiketak: 3 urteurrena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/08/09 09:34:44.231 GMT+2

Ez, horrela ez!

Azken aldiz hemen bildu ginenetik nahigabez bete gaituzten gertakari asko bizi izan ditugu: indarkeria berriz ere;  heriotzak; leherketak; triskantza handiak;  mehatxuz betetako adierazpen eta mezuak, alde batetik eta bestetik; hain  maite dugun Txema Auzmendi tartean izanik are eta mingarriago zaigun epaiketa zorrotzen iragarpena etab.

 

Elkarrengana gerturatzeko eta elkarrizketarako keinurik txikiena ere ez. Aspergarria litzateke benetan, izugarria  ez balitz.

 

Eta bakea zer? Eskubide osoz aldarrikatzen dugun bakea noiz?

 

Horrenbeste urteren ondoren, horrela ez dugula bakerik lortuko oraindik ez dugu dirudienez  ikasi.

 

Kaska gogorrak gera benetan.

 

Guk, indarkeria uzteko, elkarrizketaren bidez, denon artean, konponbidea bilatzen saiatzeko eskatu asmoz esertzen jarraituko dugu hemen, alferrikakoa dela badirudi ere.


2009-08-06 


EGUNERAKETA:

Testu honetan "Egin bidea bakeari" ekimenean hasieratik parte hartu duen Txema Auzmendiri egiten zaio aipamena, Egunkaria Auzian auziperatua. Zorionez, 2010 apirilaren 12an Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zituen auzipetu guztiak.

Informazio gehiago: http://egunkaria.info

Nork: eginbideabakeari.2009/08/09 09:34:44.231 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/07/18 23:32:16.224 GMT+2

Itxaropenaz

Mattinen hitzak, uztailaren 16ko elkarretaratzean:

Toki askotan, eta hemen ere bai, noiz edo noiz, erdera hutsez egiten da errazago zaielako, denbora gutxi dugulako, edo denek ulertzeagatik… Nik hiru arrazoi horiexengatik euskara hutsez egingo dut: errazagoa zaidalako, euskara behar den tokian jartzea presakoa zaigulako (ez dugu galtzeko denborarik), eta denek ulertzeagatik euskararen egoera nolakoa den, zer pentsatua emateko; honek ere zeresan handia du gatazkarekin eta bakearekin. Hau esanda:

 

Gure gizarteko egoera honek desesperantza eta etsipenera bultzatzen du; nik nolabaiteko itxaropena ikusarazi nahi nuke: bat oso luzerako eta bestea berehalako.

 

Gizateria, bere sorreratik, zorioneko izatera deitua dela sinetsita nago ni. Denok dugu zorion eta bake egarria. Nik ez dut zalantzarik helduko dela gizartea egarri hori asetzera. Guztiok denon onaren bila, ez nire ona, hasten garenean, sartu gara zorion eta bake bidean, baina denena: hasi Afrikan gosez hiltzen ari direnetatik eta Bush-enganainoko guztiena. Baina guk ez dugu denak hasi zain egon behar. Hemen gauden berrogei lagunok hori nahi ote dugu? Eta praktikan hori bizi ote dugu? Berrogei lagun baino talde txikiagoetatik hasita egin dira gauza handiak. Horretara animatu behar genukeela uste dut; hori aztertzera, nor bere lekuan, taldeka edo nolabait antolatuta. Guk honezkero ez dugu gauza handirik egingo, baina etorriko dira berriak eta jarraituko dute guk hasten duguna.

 

Etsitzea azkenekoa dela esan ohi da, baina nik azkenean ere ez dela etsi behar uste dut. Etsitzeko ez dago azkenik. Etsipenak ez du lekurik!

 

Mattin   


Nork: Agurtzane.2009/07/18 23:32:16.224 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/21 00:10:26.135 GMT+2

Mario Benedetti gure artean

Duela hilabete pasatxo hil zen Mario Benedetti, 88 urteko idazle uruguaiarra, oso ezagun eta maitatua bere bizitzan eta lanetan erakutsitako konpromisoagatik. 

 

Azken garaiko liburu baten pasarteak irakurri genituen ekainaren 18an:

 

El secreto de la salvación

 

En las primeras líneas de este escrito, yo me preguntaba: ¿qué les queda por probar a los jóvenes en este mundo de paciencia y asco? (…)

 

Basta con recorrer página a página los periódicos de aquí y allá para comprobar lo que el mundo actual ofrece a los jóvenes (…)

 

La actitud de los mayores ante los jóvenes de ambos sexos asume en ciertos casos visos de venganza, como si quisieran castigarlos porque, desde el pasado, no les entregaron un presente mejor. (…)

 

Memoria y esperanza

 

A través de la historia, la religión ha bendecido cañones, ha empujado a las dóciles masas en inquisiciones y genocidios de todo tipo. En cualquier conflagración, cada bando proclama su fundamento religioso, y los jóvenes son los primeros en ser forzosamente convocados a semejantes estragos. En estos días escribí: “Y con Biblia, Talmud, Corán y Tora, siempre habrá un dios para apoyar la guerra”.

 

Jóvenes de ambos frentes mueren y mueren. Los que deciden y empujan las guerras están en cambio cómodamente instalados en sus despachos de poder, con el champán a mano para cuando haya que festejar victoria, o el bourbon –ese whisky yanqui- como consuelo en las derrotas.

 

Ellos van después, cuando todo culmina, y las nóminas de muertos y heridos crecen en silencio. Sí, van después,  con elegantes esposas y ex amantes, con familiares y alabancero, y por supuesto con militares que siempre obedecen, pensando en su próximo ascenso.(…)

 

Tengo la impresión de que en este presente implacable y descastado, al mundo le duele la juventud y a la juventud le duele el mundo.(…)

 

No obstante, la juventud aguarda un gesto, una rendija de esperanza. Aunque se aturda, aunque recurra a mil variantes de la violencia, la juventud espera ser atendida y ayudada a sobrevivir. Y los prójimos de todas las edades deberían comprender que en la salvación de la juventud reside el secreto de su propia sálvación.

 

Hombres y mujeres, adultos o hasta viejos, sintámonos jóvenes por un instante y medio. Quizá así percibamos que la juventud no es un enigma, sino un inapreciable azar que a todos nos ilustra y nos descubre.”

 

Mario Benedetti (Memoria y esperanza: Un mensaje a los jóvenes, p. 81-89).     

Nork: Agurtzane.2009/06/21 00:10:26.135 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/14 11:29:38.525 GMT+2

Jose Mariren aurkezpena ekainaren 4an

Bi urte igaro dira dagoeneko hemen biltzen hasi ginenetik.  Ia 50 aldiz eseri gara hemen, eguraldi onarekin eta txarrarekin, nahiz aste egun nahiz jai egun izan, gure isiltasunarekin beti eskaera bera ozen aldarrikatzeko: “Eseri daitezela eseri behar dutenak ”. Era baketsuan “Bakeari bidea egiteko”.

 

Gure ekimena pertsona gehiagotara eta Euskal Herri osora zabaltzea nahi genuke, baina, zer egin dezakegu?


Kostata bada ere, denbora honetan, iraun arazi diogu piztuta orain bi urte piztu genuen argitxoari.

 

 

Luzerako izan daitekeela badakigu. Itxaropena galdu gabe, beharrezko den arte iraun ahal izatea da orain gure erronka eta horretan, bakarrik ez gaudela jakiteak, elkarren laguntzak eta taldetxoaren babesa lagungarri izango zaizkigu.

 

Mariano Ferrerek Bilboko topaketan orain gutxi esan zuena gogoratzea egoki deritzot gaur beste behin: “Utopian bizi garela norbaitek aurpegiratzen badigu, Galeano idazleak bezala erantzungo diogu: utopia zeruertza bezala da, inoiz ez da iristen, baina ibiltzen laguntzen du. Gehiago zioen Mariano Ferrerek, norabidea erakusten digu. Beraz,  Aurrera!

 

Gaur gure artean dugu bigarren urteurrena ospatzeko Amaia Zubiria, hainbeste eskertzen dugun  babesa eskaintzeko eta oxigeno pixka bat emateko, mila esker.

 

Jose Mari Iturriotz

Nork: Agurtzane.2009/06/14 11:29:38.525 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/07 18:54:17.289 GMT+2

Amaia Zubiriaren hitzak, ekainaren 4ko eserialdian.

Bake parternalista ez da bakea. Justizi gabeko pake santua. “Hobe isilik egotea” hainbeste urteetan bizi izan ohi dugun bezala, ez da bakea. Bake autoritarioa, ezta ere.

 

Ez naiz konformatzen sentitzen ez naizena derrigortzen nauen bake legeztatu baten barnean. Hor ez naiz bakean sentitzen.Halere sometitu egiten naiz, bizitza bakarra dugula jakitun.

 

Hitza besterik ez dut libre eta bera darabilkit.Pentsakizuna besterik ez dut libre eta hark narama.



 

Ez naiz probokazioan erortzen gure herriari eta niri komeni ez zaigulakoan. Nire disidentzi lagunen bila nator, jakinik etsaia ere gertu, desagerian, zelatan daukagula.

 

Koldar naiz eta dastatuko minaren, Pozoiaren beldur. Ihesle. Sikiera sentituko banu nire bizitza emateak ukatutako herri bati bere arima itzuliko liokeela... Baina ez dut ariman sinesten. Horra.

 

Kromañonei bezala kromletx borobilaren gerizpean babesten gaituela sinetsi nahi dut eta honek bakea sortzen dit.Agian gutxi dela senti dezake askok.Txikia, agian. Baina ez da inposatua, ez da paternalista eta nahi dugulako gaude gaur hemen.

 

Amaia Zubiria


Aurreko hitzez gainera, bi kantu entzuteko zortea izan genuen bertaratu ginenok: "Nabil" eta "Xoxo beltza". Esker mila, Amaia!! 

Nork: Agurtzane.2009/06/07 18:54:17.289 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/05 21:46:18.112 GMT+2

EKAINAREN 4KO ZITA PRENTSAN

DIARIO VASCO

El círculo de sillas por la paz cumple dos años

NOTICIAS DE GIPUZKOA

La iniciativa 'Abramos camino a la paz' reúne a medio centenar de ciudadanos en Donostia

Nork: eginbideabakeari.2009/06/05 21:46:18.112 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)