Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/04 11:29:45.662 GMT+2

Hitzaldia HUHEZIn Iban Aranzabal eta Patxitraperoren eskutik

Iban Aranzabal, goiena.net-eko zuzendaria eta Patxi Iraeta, Patxitrapero blogaria izan ziren HUHEZIko fakultatean hitzaldia ematen joan zen martxoaren 14an.

Goienaren inguruko xehetasunak eman zituen Iban Aranzabelek lehendabizi. Bertan bere esperientziak plazaratu, informazio edukiaren garrantzia  azpimarratu eta gomendioak konpartitu zituen. Azken atal honetan blogen erabilerarako iradokizunen tartea ere izan zen. Besteak beste, euskararen erabilera bultzatzea txukuntasunez, hiztegi egokiak erabiliz, blog desberdinak irakurriz eta multimedia txertatuz.

Patxitraperok bere aldetik anekdota bitxi bezain irrigarri batekin hasi zuen bere solasaldia eta ondoren bere blogari gisako esperientziari heldu zion. Blog pertsonalen ospea txarra dela aitortu zuen, alta, berebizikoak direla komunikazio esparruan. Bestalde, marketing pertsonala egiteko bidea ere badirela aipatu zuen baina kontutan hartu behar dira zein den irakurlea, laburra izatea eta sortzailea izatea.

Nork: ilunabar.2008/04/04 11:29:45.662 GMT+2
Etiketak: blog huhezi aranzabal iban patxitrapero | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru