Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/09/27 22:47:43.350 GMT+2

Elgoibarko Udala -ongizate arloan ere- herritarrez ahaztu da.

Elgoibarko Udala -ongizate arloan ere- herritarrez, behar dutenez, ahaztu da.

Azken hilabeteetan, dagozkien laguntza sozialak kobratu gabe daude hainbat herritar behartsu gure herrian.

Hiru hilabete zor zaie, uztailetik dirua ez baitzaie heldu; ez abuztukoa, ez irailekoa; eta ia urrian sartu gara. Batzuei, jadanik, 700 € baino gehiago zor diete.

                      

Norena da errua? Udalekoek, arazoa teknikoa dela esan diete, itxuraz. Eta arazo handia izan behar 3 hilabeteetan ez konpontzeko.

Eta herritar hauek estututa daude, lehen juxtu-juxtuan heltzen dira…Etxearen alokairua ordaintzeko, esaterako, zer esango die etxe jabeei? Orain ezin dutela, eta hiru hilabete barru ordainduko dietela?

Einbiou-k salatu nahi du, berriz ere, Elgoibarko udala.

Hainbeste eraikuntza, hainbeste berritze eta zulatze, hainbeste iturri eta olibondo, baina ongizateko arloan ere etxeko lanak egin gabe dauzka, eta beti bezala, udal honen arduragabekeriak herritarrak jasan behar. "Limosna eske" joan behar al dute udalera, ala dagokiena delako?

Alkatesa gelditu al da, noizbait, arazo teknikoengatik, soldata kobratu gabe?

Gai guztietan berdin?

 

                                                           Elgoibarren, 2006-09-27

 

                                                                       einbiou

 

Nork: einbiou1.2006/09/27 22:47:43.350 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/09/20 16:50:30.718 GMT+2

Elgoibarko Udalean gezurti konpultsiboak daude.

Elgoibarko Udalean gezurti konpultsiboak daude.

Ez daukagu beste azalpenik.

Elgoibarko Foruen Plazan egiten ari diren obrak direla eta, herritarren kezkak azaldu ziren, udalari eskatzeko kontu handiz egin zezaten zulatze hori, azpian aztarnak daudela dokumentatua baitago.

Udalak –arraroa bada ere- proiektua egin du, eta Arkeolan-ekoak egon dira begiratzen eta lanak zaintzen. Zer aurkitu dute? Bada, Mertxe Urteaga, Arkeolaneko ordezkariak esan digu Eliza eraiki zeneko –XVII – eraikuntzen aztarnak daudela. Izan ere, Eliza berria eraiki zenean, hor erdi aroko harresia eta etxeak, tartean Dorretxeren bat ere, bota behar izan zituzten. Etxe horiek identifikaturik daude, eta jakin daiteke, garaiko dokumentuen arabera, zein familia bizi ziren bertan eta guzti.

Halere, galdera da, noizkoak dira etxe horiek? Eta, Zer dago etxe horien azpian? Harresia eta herria -hor azpian dagoena seguruenik, San Bartolome kalean bezalaxe- 1350-1400 urte inguruan eratu bazen, logikoena da, beste norbaitek ez baldin badu atera, hor jarraitzea.

Arkeolan-ekoak -eta Udalak, ziurrenik herriko inorekin kontsultatu gabe- ikusiko dute ea aztarna horiek merezi duen ikertzea, edo, agian, hobeto dela tapatzea hurrengo baterako –noizko?-.

Baina harritu gaituena da, aste honetako Barren-en, Udaleko ordezkariak, “ez da  ezer aurkitu” esatea.

Hainbeste kostatzen da herritarrei dagoena azaltzea?

Erreguka eta beldurrez ibili behar gara herriko gauzei buruz galdetzeko?

Elgoibartarrok ez daukagu informazioa eskuratzeko eskubiderik?

Udal honekin ez.

 

 Einbiou

Elgoibarren, 2006-09-20

 

Nork: einbiou1.2006/09/20 16:50:30.718 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/09/18 15:22:35.001 GMT+2

Elgoibarko Santa Klarako auzokideek ez dute eskubiderik?

Zer gertatzen da Santa Klarako auzoan?

Azken asteetan Santa Klarako auzokideek haserre dabiltza. Uda partean lur berria bota zuten etxeetako atari inguruan, eta dagoeneko dozena bat eror arazi dituen lur irristatzailea da.

Baina horrek ez ditu hasarrarazi, udalaren jarrerak baizik.

Abuztutik aurrera, jakin dugunez, 5 salaketa daude, baina inork ez du ezer egin.
-Agian diru guztia Plaza Handian eta udal inguruan gastatzen ari direlako edo, eta Santa Klarakoa ez denez ikusten…-esan digute.

Neska gazte batek besoa hautsi omen duela ere esan digute, eta azkena, joan zen larunbatean, 76 urteko emakumea erori –bigarren aldiz- eta “fractura craneal” dauka. Donostiako ospitalean omen dago, larriki zauritua.

Hirigintzako arduradunari ere idatzi diote, eta erantzunik ez, konponetarik ez, eta gainera modu txarrean bidali diete auzokoei.

Hau idazten ari garela jakin dugu DV egunkariak berria atera duela -astelehenean, arraroa-, eta  gaur goizean ibili omen dira, jada,  hesiak e.a. jartzen.

DVko argazkian alfonbra berde bat jarri dutela ikusten da. Baina hori ere ez du udalak egin, udaleko langile batzuk, arduraturik, jarri omen dute, besterik ezean.

Hau da Elgoibarko Udalaren ohiko jarrera eta funtzionamendua. Guk ondotxo dakigu. Baina, itxuraz, SAnta Klarako herritarrak ere, jarrera prepotente hori jasatzen ari dira oraingoan.

Noiz arte? Zerbait gehiago pasatu behar da konponketa arrunt bat egiteko?

                                          einbiou

                                     2006 - 09 - 18

 

Nork: einbiou1.2006/09/18 15:22:35.001 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/09/14 17:43:15.675 GMT+2

Elgoibarko Santa Ana kale azpian lur kutsatua dago. Zer egingo du Udalak, garbitu, ala han utzi betirako?

Ubitarte-Buruko orubea kutsaturik dago.

Lurra zulatzerakoan konturatu ziren, eta enpresa eraikitzailea garbitzen ari da. Baina Santa Ana kalea –gutxienez- ere kutsaturik dago. Elgoibarko Udalari dagokio eremu hori garbitzea.

Udalak bi gauza egin ditzake: ezer ere ez, hau da, han utzi betirako lur kutsatua, eta etxeak egiten direnean, estalita geldituko direnez, ahaztu, edo orain lurra irekita dagoela aprobetxatu lur zikinak kentzeko, eta behingoz arazoa konpondu.

Zer egingo du udalak? Eroarena, orain arte bezala? Olibondoak jarri gainean? Batek daki!

 

Hau Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailetik lorturiko informazioa da, 2006-07-21ean.

Ez dakigu zergatik -ala bai?- ezin den lortu informazio hau Elgoibarko Udalean.

Einbiou-k, ikusirik auzoko Herritarren ardura, eta Udalaren arduragabekeria, informazio hau lortu du, denak jakin dezazuen.

 

1.- Ubitarte-Buruko (Gabilondoko orubean) obrak hasi baino lehenago, lehen ikerketa egin zen, ikusteko ea lurrak kutsatuak zeuden (aspaldiko gune industriala izanik, itxuraz egin beharrekoa da).  Orduan, jada, detektatu zituzten konbustible deposito lurperatuak, eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak espedientea ireki zuen, jarraipena egiteko.

 

2.- Eskabazioaren 1.fasea, beraz, zuzenean joan zen lur horiek ateratzera.

Egin zuten, teknikariaren hitzetan, una “excavación selectiva de depósitos de combustible”.      (Ikusi ahal izan genuen nola atera zituzten lur beltz haiek)

 

3.- Eusko Jaurlaritzak, Ekainaren 5ean, Elgoibarko Udalera bidali zuen txosten berezia, “Plan de control y segimiento ambiental”, non adierazten zuen, alde batetik, baimena ematen zitzaiola eskabazioaren  2.faseari ekiteko, eta bestetik, zein jarraipen egin behar zen fase horretan. (Idatzi hau behar-beharrezkoa zen obra jarraitzeko)

Jarraipen hau, Visesa enpresa promotorari zegokion, eta honek SGS Tecnos empresari enkargatu dio. Eta egiten ari da.

 

4.- Eskabazioaren 2.fasea, jadanik, etxegintzaren hasiera izan da.

Horregatik ikusi dugu, azken asteetan, zulaketa orokorra egin dutela, eta Garabiak jartzen aritu direla.

 

5.- Azken astean, berriz ere, lur zikinak agertu dira Santa Ana kaleko 36.aren parean. Enpresak orubearen mugaraino garbitu du, baina gehiago dago.

Ez ofizialki, adierazi digute lur kutsatu hauek –lur azpian 4 metrora daude-

“lodos hidrocarburados” daukate, hau da, gasoleoz edo fuelez betetako lur zikinak.

SGS Tecnos empresa ikertzen ari da,eta jatorria, ustez, aintzina hor zegoen errota baten Ubidea izango zen. Ubide hau, itxuraz, hidrokarburoak –gasoleoa,fuela,e.a-. botatzeko erabili zuten bere garaian.

 

6.- Arazoa da, orain, jakitea, lur kutsatu horiek errepide ezpian noraino doazen.

-Ea kale azpian dauden kokaturik (Orduan kalea jaso beharko litzateke, deskutsatzeko)

            -Ea etxe azpietaraino doazen     (Ikusi behar sotoak, e.a. kutsa daitezkeen)

-Ea Deba Ibaira filtra daitezkeen kutsadura hauek  (Edo filtratu diren azken urteetan)

 

Baina horretarako ikerketa sakonagoa egin behar da, eta hori Udalari –eta Eusko Jaurlaritzari- dagokio, ez enpresari.

Zer egingo du Udalak arazo honen aurrean?  Jakingo al dugu zerbait, noizbait?

 

                                                                       Elgoibarren, 2006-09-14

           -einbiou

Nork: einbiou1.2006/09/14 17:43:15.675 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/09/13 09:08:54.843 GMT+2

Nork kutsatu zuen Deba ibaia abuztuan? Ez dago jakiterik?

Jadanik ohitzen ari gara, baina gogoratzen baduzue, urtero, abuztuaren erdialdera, (aurten hilak 11,12) norbaitek lantegiaren "garbiketa" egiteko erabiltzen du. Hemen duzue nola geratu den Deba ibaia.

Egia da! Deba ibaian angila mordoa zegoen.
Egunkarian atera zen, eta "ikerketa" ireki omen zuten, -Eusko jaurlaritzan? foru aldundian?- gertaera tamalgarri hau argitzeko.
Zianuroa edo ei zen botatakoa, eta delitu ekologikoa izan daitekeela ere esan zuten.
Hilabete pasa ta gero inork ez daki nor den honen erantzule.
Bukatu ote dute "ikerketa"?
Noizbait jakingo ote dugu nork kutsatu duen gure ibai kaltetua?

                                                               einbiou

Nork: einbiou1.2006/09/13 09:08:54.843 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/09/06 17:24:37.261 GMT+2

Elgoibarko Plaza apurtzen ari dira!

Elgoibarko udalaren azken astakeria: Foruen Plazako eliza aurreko obra.


1.- Elgoibarko Hirigune zaharrean -San Bartolome, Errosario, Plazan- obrak egiteko Plan Berezia antolatu behar dela esatea da ohikoena eta legalena, Elgoibar ez beste ia herri guztietan.

Jadanik, 1999an, Elgoibarko –PNVko- udalak "Plan Especial del Casco Antiguo" egitearen beharra adierazi zuen. 7 urte pasa ondoren “Plan especial” hori ez da egin.

Plan Berezi horiek dira, Alde zaharrak, eta historiako eta arteko multzoen antolaketak egiten dituztenak.

 

Jakinik gainera, Elgoibarko eliza aurrean Ondarea egon daitekeela, dokumentaturik baitago toki horretan Erdi Aroko harresiak egon daitezkeela diotenak. beraz, Exkabadoreak sartu baino lehen ondare horiek ikertu behar direla –San Bartolome kalean egin izan den bezala- <> 
Eta gainera, Elgoibarko eliza aurreko zuhaitzak, osasuntsuak oraindik, 60 urte baino gehiagokoak dira.

Esandakoak kontuan harturik, ez da ulertzen, hala bai? planik gabe eta, presaka eta arineketan, Eliza aurre guztia apurtzea.

Bada, Jarrera hau da PNVko udalaren ohiko jarrera Elgoibarren. Planifikatu gabeko noraezean, partxeak hemen, txapuzak han, arbitrarietate osoaz, "por cojones" egindakoak, NNSSen aldaketa asezinak... eta orain, agian hauteskundeak datozelako? herrian sekulako -aurrikusi gabeko- aldaketak. Horrela ez dira gauzak egiten!


                                                                     einbiou
                              
                          Elgoibar, 2006.eko irailak 6

 

 

Nork: einbiou1.2006/09/06 17:24:37.261 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/09/05 23:44:29.284 GMT+2

EZ Apartheid ekintza Elgoibarko San Bartolome jaietan 2006

einbiou-k San Bartolome egunean, Ez Apartheid ekintza egin zuen Elgoibarko Foruen Plazan.
           
einbiou Ezker Abertzalearen Herri Plataformak, 2003.eko maiatzean Udal hauteskundeetan 970 bozka lortu zituen, Espainiar lege faxistak -PP-PSOEk adostutakoak- ilegalizatu baitzuen ere.
Orduandik, udal ez demokratikoa eratu zuten -herritarren nahia errespetatzen ez duena- PNV-EAko morroiek.
einbiouri Elgoibarren bigarren indarra izanik ere, zegozkion ordezkariak udaletik bota, eta haren tokian bi zinegotzi -LAPURRAK- jarri zituzten, bat PNVkoa, bestea EAkoa.
Hiru urte luze igaro ondoren, oraindik ere, "demokrata" omen direnak, eta lege faxista horren aurka omen daudenak, ez dute herritarren nahia udalean ezarri, ez dute udala demokratizatu, eta nahiago dute udal ez-legitimoa jasan.
                  
Ia mila Elgoibartar, herritarrak dira zergak ordaintzeko, ez ordea, eskubide zibil eta politikoak izateko.
Eta konponbidea borondate arazoa besterik ez da. -Eta legalki egin daiteke -Espainol legeak (hainbeste gustatzen zaien legeak) onartzen du aldaketa, 182.2 artikuloa aplikatuaz-

Zergatik dute nahiago udal ez demokratikoan jarraitzea? Zergatik jarraitu nahi dute Lapurrak? Zergatik ez dute herritarren nahia kontuan hartzen?
Eskubide zibil eta politikoak zapaltzen dituen udal -ez demokratiko- batean egotearen lotsa -lotsarik izanez gero- nahikoa izan beharko litzateke dimisioak aurkeztu, eta egoera konpontzeko.
Ez dugu inoiz ahaztuko nork kendu digun herriak emandako ordezkaritza, eta egoera -faxista- hau babesten ari direnen aurpegiak ere ez.
                                                einbiou, 2006 - IX- 5

Nork: einbiou1.2006/09/05 23:44:29.284 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/07/02 17:35:38.437 GMT+2

Ongizatea Elgoibarren. -einbiou-

            EINBIOU ETA ONGIZATEA ELGOIBARREN

 

 

            Ezberdintasun sozio-ekonomikoen aurkako borroka eta behar gehien duten pertsonen zein kolektiboen alde egitea Ezker Abertzalearen oinarrizko ildoetako bat da. Ezkertiarrak garenez gero, aberastasunaren banaketa da gure helburua, sektore batzuen egoera hobetuz, hala nola gazteak, pertsona nagusiak eta emakumeak.

 

 

            Ongizate politika Elgoibarren

 

            Gizarte-ezberdintasunak Elgoibarren ere aurkitzen dira, nahiz eta Udal guztietan Ongizatea garrantzi gutxienetako arloa izan den. Honen islada ondorengo adierazleak aipa ditzakegu:

 

·         Ez da lehentasunezko arloa. Ongizate Batzordea betidanik bigarren mailako batzordea izan da.

 

·         Urte batzuetan Ongizate Batzordearen presupuestoa urtearen bukaera baino lehenago amaitu egin da, edota ez da izan nahikoa behar guztiei aurre egiteko.

 

·         Inoiz ez da egin gizarte-laguntzei buruzko kanpainarik. Gure herrian pertsona askok ez ditu ezagutzen edota ez daki nola eskatu behar diren.

 

·         Ez dira aintzat hartzen ongizate arloan lan egiten duten kolektibo edo elkarteak, lan amankomunak prestatzeko edota beren lana errazteko eta bultzatzeko.

 

Aurreko guztia kontuan izanik, EINBIOUn ongizate arloan, Elgoibarren dauden behar desberdinak aztertu ditugu eta, batere ahaztu gabe, lehentasunezko ildo bezala, San Lazaro Egoitzaren eta pertsona nagusien egoeraren hobekuntza planteatzen dugu.

 

 

            EINBIOUren lan-ildoa

 

            Lehenik eta behin, ongizatean inplikatutako pertsonengandik eta kolektiboengandik informazio zuzena bildu dugu, egoeraren analisia eginez, azkenik, gure proposamenak sortuz.

 

            Informazioa biltzeko, honako eragile hauekin bildu gara:

 

-          San Lazaro Egoitzako bizilagunen senideak.

-          Eguneko Zentroko erabiltzaileen senideak.

-          Nagusilan elkarteko kideak.

-          Hurkoa elkarteko kideak.

-          Arloko langileak eta teknikoak.

 

 

Egoeraren balantzea

 

            Orokorrean, detektatu ditugun arazorik garrantzitsuenak honako hauek izan dira:

 

Ø      Bi eraikuntzak, San Lazaro eta Eguneko zentroa, txikiak geratu dira eta ez dira nahikoak Elgoibarren dauden behar guztiei erantzuteko. Sartzeko zerrenda gero eta luzeagoa da eta, hori dela eta, familia batzuek beste herrietako zentro edo egoitzetara eraman behar dituzte beren senideak.

 

Ø      San Lazaro egoitzaren kokapena oso desegokia da gaur egun: bide-gurutze batean, pasiatzeko lekurik gabe...

 

Ø      Egoitza, nolabait ospital bihurtu da, horretarako diseñurik eta  prestakuntza egokirik gabe. Duela urte batzuk arte, dependentziarik gabeko bizilagunak onartzen ziren, zeintzuk dependiente bihurtuz gero, jarraitzeko eskubidea zuten. Gaur egungo egoera zeharo desberdina da: sartzeko lehentasuna dependentzia handiko pertsonak dira. Horregatik, praktikan aurrekoen eskaera handia denez, autonomoek edo ez- dependienteek ez dute sartzeko aukerarik. Honek guztiak, zentroaren kataloagioa aldatzearen beharra agerian lagatzen du: gizarte-osasun zentro izan behar du.

 

Ø      Anbulategiko medikuak noizean behin pasatzen dira egoitzatik, baina zerbitzua ez da iraunkorra. Erizain-zerbitzua gainezkatuta aurkitzen da batzuetan eta gaueko zerbitzua goardien bitartez egiten da, baina ez egoitzean bertan. Gauean auxiliar bakarra geratzen da 40 bizilagun baino gehiago atenditzeko.

 

Ø      Senideek ez dute partze hartzen egoitzen kudeaketan eta kontrolean. Ez daude ordezkatuta inongo batzarretan eta ez dute beren kezkak edo iradokizunak bideratzeko bide egokirik. Pertsona nagusiekin arduratzen diren kolektiboen edo elkarteen parte hartzea ere ez da aintzat hartzen.

 

Ø      Egoitzaren kudeaketa Udalak kontratatutako enpresa pribatu baten ardurapean dago, subkontrata eran. Horrek arazo batzuk sortu edo errazten ditu: langileen kontratazioan kontrol zuzenik ez izatea, lan-egoera kazkarragoak, erabaki askotan parte ez hartzea...

 

 

EINBIOUren proposamenak

 

            Arreko gabeziak eta baharrak aztertu ondoren, hauek dira San Lazaro eta Eguneko Zentroaren egoera hobetzeko, EINBIOUk plazaratzen dituen proposamenak:

 

§         Partidu politiko guztien arteko akordioa, senideen eta Hurkoa, Nagusilan eta Jubilatuen elkartea bezalako kolektiboen parte hartzearekin. Ongizate arloan beste batzorde berri bat sortzea proposatzen dugu, zeinek etorkizunerako plangintza bateratua egingo duen.

 

§         Zentro sozio-sanitarioa katalogazioa izango duen beste zentro berri bat izateko aukera aztertzea. San Lazaro eta Eguneko Zentroa handitzea ezinezkoa denez, zentro berria dependentzia handiko pertsonentzat izango zen, San Lazaro autonomoentzat erreserbatuz. Zentro berriaren kokapena eta proposamenak aipatutako batzorde berriaren ardura litzateke.

 

§         Egoitzen ardura eta kudeaketa Udalak hartzea, gaur egungo subkontrata egoera aldatuz, indarrean dagoen kontratoa edo epea bukatzean.

 

§         Mediku zerbitzua eta gaixoen arreta hobetzeko, Osakidetzarekin akordio bat sinatu, ahal den neurrian zentroan iraunkorra izateko. Erizain eta auxiliarren zerbitzua handitu, gaur egungo behar berezietara egokituz.

 

§         Elgoibarko pertsona nagusien beharren eta egoeraren azterketa bat egin, horretarako etxe guztietara informazioa bidaliz eta edozein behar duten pertsonen errolda eginez. Emaitzen arabera, beste aukera batzuk aztertu, hala nola, tutelatutako etxebizitzak, etxean bertan atenditzeko beste zerbitzu batzuk...

 

§         Pertsona nagusientzat botika-zerbitzua erraztu, goardiako botika beste herri batean dagoenean. Elgoibarko botikariekin botika-zerbitzu iraunkorra lortzeko akordio bat lortu. Ezinezkoa izango balitz, lekualdatzeko arazoak dituzten pertsonentzat, botikak lortu ahal izateko, Udal zerbitzuak antolatu edo erabili.

 

 

Nork: einbiou1.2006/07/02 17:35:38.437 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/06/23 14:39:49.295 GMT+2

Elgoibarko udalaren hirigintza eroaren beste urrats bat dugu oraingoan

Lerun Txiki-Morterikako gunean, orain 14 urte gune industrial handi bat eratu nahi izan zuten, ibaiaren ibilgua aldatuz eta guzti.
Hamar urtetan PNVko jauntxoak saiatu dira proiektu hau aurrera ateratzen, baina -bere garaian Ezker Abertzaleak eginiko ikerketari arrazoaia emanez- azkenean, 2003-4an, -Hidrografikas-ekoak (beraien aldekoak, beraz) atzera bota zuten, betirako, ibaiaren mozketa hori.
Bada, orain proiektuari heldu diote berriz, eta ibaiaren aldaketa egin gabe, baina proiektu erraldoia eurrera doa.

70.000m2 ko industrialde erraldoia eratu nahi dute, gaur egun basoa -bertako baso edarra- eta ibaiaren meandroa dauden tokian, ibaiaren ibilgua kanalizatuz.


Industrialdea egiteko udalak darabilen justifikazioa orain 14 urteko berdina da: Elgoibarrek lur industriala behar duela.

Baina ordutik hona (1992-95) egoera asko aldatu da hemen:
1.- Alde batetik, 4 edo 5 gune industrial berri eratu dituzte (Albitxuri, Olaso, Sigma...), eta eratzeko gehiago daude (Karkizao...), eta gune hauek ez dira oraindik bete.
2.- Bestetik, hainbat gune degradatu sortu da (Santa Klara, Ermuaranbide, Deba kalea...) agian berreskura daitezkeenak.
3.- Gainera, Elgoibarko aktibitate industriala erabat aldatu da, bai sektoreen aldetik, bai teknologiak, metodoak eta egiturak direla eta.

Beraz, einbiou-k udalari eskatu dio, lehenik, ikerketa berria egin behar dela -inpartziala izango den ikerketa- Elgoibarren lur industrial beharra dagoela baieztatzeko.


Nork: einbiou1.2006/06/23 14:39:49.295 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/06/23 14:37:24.214 GMT+2

Elgoibarko Arau Subsidiarioak:14 urte aldatu gabe. Arduragabekeria ala tranpa-interesatua?

Elgoibarko Arau Subsidiarioak zaharkiturik daude. 1992an egin ziren. Ez dute balio. Aldaketa puntual gehiago ez da egin behar Arau orokorrak aldatu arte.

 14 urte dira, jadanik, Elgoibarko Arau Subsidiarioak berritu zirela. 1992-3an, hain zuzen ere. Egoera arrunt batean, beste edozein herritan, zortzi edo hamar urte irauten dute arau orokor horiek indarrean, hurrengo berraztertzea egiten den arte.

 Izan ere, hamar urtetan herriaren egoera erabat aldatzen baita, bai lege berriak ezarri direlako, bai gizartea aldatzen doalako, nekazal sektoreak, zerbitzuak, nahiz industrialak garatuz, desagertuz, e.a. doazelako, bai eraikuntza sistemak bilakatuz doazelako, edo herritarrentzako behar berriak sortzen direlako.

 Elgoibarren Arau Subsidiarioen eraberritze hori orain 6 urte egin behar zen, baina ez zen egin; ez orduan, eta ez da egin gaur arte.

 einbiou-ren iritzia da, hortaz, Arau Subsidiario horiek zaharkiturik daudela. Ez dutela balio.

 Eta horren adierazgarri nabariena udalaren jokaera bera da: 14 urte hauetan -eta batez ere bosgarren urtetik aurrera, hau da, berraztertze orokorra egiteko orduan-, 12 aldiz, gutxienez, aldatu behar izan ditu, buruan-buruko egokitzapenei aurre egiteko, eta gehiagotan nahi izan du aldatzea, ezin izan duen arren. (ikus 1. eranskina)

 Baina badago beste argumentu bat, indartsuagoa, Arau Subsidiario horien berritze beharra ezinbestekoa dela azaltzeko: Hain zuzen ere, azken 14 urteetan, Elkarte autonomoan egon diren lege aldaketa eta egokitzapenak; hala nola, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak, Lurraldearen Arloko Planak eta Lurraldearen Zatiko Planak, e.a.

 Zehazki, batzuk aipatzekotan,

-1997ko maitzaren 27an aprobatu ziren LAG-DOT “directrices de ordenación territorial de la comunidad autónoma del país vasco” deritzenak.

 -2005eko ekainak 6an aprobatu zen LAP-PTP “Plan Territorial Parcial del área funcional de Eibar (Bajo Deba)” deritzona.

 -2005eko otsailaren 22an aprobatu zen LZP-PTS “Plan Territorial Sectorial de red ferroviaria del a CAPV” deritzona.

 -2005eko otsailean onartu zen LZP-PTS “Plan Territorial Sectorial de ordenación de margenes de los ríos y arroyos de la CAPV- vertiente cantábrica” deritzona.

 -2005eko urtarrilak 28an aprobatu zen LZP- PTS “Plan Territorial Sectorial de creación pública de suelo para actividades economicas y equipamientos comerciales” deritzona.

…e.a.

Lege hauek nahitaez bete beharrekoak –de obligado cumplimiento- izanik, ezinbestekoa da Elgoibarko Arau Subsidiarioak berrikustea, egin beharreko aldaketak eta egokitzapenak antzemateko, eta herrirako onenak diren erabakiak hartzeko.

Orduan, zergatik ez dira aldatu NNSSak hainbeste urtetan?

Bada, itxuraz, Herriko jauntxoei ez zaielako komeni.

PNV eta EAk, azken urteetan, daramaten politika zera da, komeni zaionean, Arauen aldaketa puntualak egitea. Eta kito.

Normalean, ldaketa puntualak salbuespenak izaten dira, noizean behin egitekoak, baina hemen, "lege" bihurtu dira udalaren eskutik, et hori 3 arrazoigatik izan daiteke: Arduragabekeriagatik, Jauntxokeriagatik, edo tranpa egiten ari direlako.

Guk uste dugu, kasu honetan, hiruak bildu direla.

1.- Alde batetik, NNSSen eraberritze prozesua luzea, adostu beharrekoa, Elgoibarko herri osoari eragiten diona izango da. Hortan sartzea lan handia da udalarentzat, eta ez du nahi izan ardura hori hartzea.

2.- Bestalde, Udalari errazagoa egin zaio, praktikoagoa, azkarragoa, NNSSen erabarritze prozesua hasi baino aldaketa puntualak egiten jarraizea. Izan ere, nahi duenean, nahi duena eta nahi duen erara alda dezake -udalean oposiziorik ez dagoela jakinda-, eta hori egiten ari da.

3.- Horrez gain, hau guztia PNVren jauntxokeriaren adierazgarri garbia dela esan dezakegu, alderdi honek beste indar guztiak baztertu, eta inorekin harremanik izan gabe egiten dituelako herri honetan gauzak. 

einbiou-k eskatzen du Elgoibarko Arau Subsidiarioak eraberritzeko. Aldaketa puntual gehiago ez da egin behar Arau orokorrak aldatu arte.

 

Nork: einbiou1.2006/06/23 14:37:24.214 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)