Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/02/08 12:48:58.354 GMT+1

Etxegintza Eroa nola babestu –gezur eta guzti- erakutsi digu PNVko Alkateak Elgoibarren.

Elgoibarko Ezker abertzaleak, PNVko Alkateak, etxebizitza hutsei buruz esandakoa ikusi eta gero, zera adierazi nahi du:

 

EUSTAT-en datuak begiratu ditugu, eta egunkarietan, eta hau aurkitu:

 

 

1996

2001

2006-7

2010

Etxebizitzak guztira

4107

4349

5204


hutsak

536

600

635 (800)

257 ????

Beteak

3571

3746

4947?


 

1996an, 4107 etxe zeuden, eta 536 huts, hau da, 3571 etxe beteak; guztira 10989 biztanle. 2001ean 4346 etxe zeuden, eta 600 huts, hau da, 3746 etxe beteak; guztira 10440 biztanle.

2006an, 5204 etxe zeuden, hau da, 855 etxe berri gehiago.

2007an, Eusko Jaurlaritzaren arabera 800 etxe huts zeuden (ikus Barren)

 

Pentsatuko bagenu 2010ean, etxe horiek direla ere (izatez gehiago egin dira),

Okupazio maila, Alfredok dioenaren arabera -257 etxe huts izanik-, 4947 etxe bete izango lirateke, hau da, 1201 etxe bete gehiago. Hortaz, proportzioan, Elgoibarrek ia 14000 biztanle izango lituzke.

 

Beraz, datuak eskuan, zerbait ez dago ondo, zerbait ez dator bat Alkateak esandakoarekin.

Edo Alfredok hanka sartu du datuak ematerakoan, edo gezurretan ari da, bere GPOU berrian Etxegintza eroa, beste 1200 etxe egiteko asmoa, justifikatzearren.

 

Elgoibarko Ezker abertzaleak uste du, hain zuzen ere, PNVko alkatetza hau, konstruktoreen esklabu dela, eta berriz ere, justifikaezina zuritzen ari direla, etxe gehiago egiteko asmoarekin. Eta oraingoan, esaterako, gezurrak eta guzti erabiliz.

 

Elgoibarren, 2011-02-07

 

 

 

Nork: einbiou.2011/02/08 12:48:58.354 GMT+1
Etiketak: elgoibartarrok abertzalea herrigintza diagnostikoa ezker elgoibarko | Permalink

2011/02/02 23:29:47.815 GMT+1

Elgoibarko Ezker Abertzaleak itxi du diagnostikoa. Herri Programaren ordua heldu da.

Elgoibarko Ezker Abertzaleak itxi du diagnostikoa.

Elgoibarko Ezker abertzaleak, gabon aurretik, kultur eta gizarte eragileekin, eta hainbat sektoreetako herritarrekin, egoteari ekin zion, maiatzeko udal hauteskundeei begira, herriaren diagnostikoa egiteko.

Lanketa horren ondorio, joan den otsailaren 1ean Herri Batzarra egin da, diagnostiko horren aurkezpena egiteko, eta eremu eta gai desberdinak aztertuaz, Gure herriko “Argazkia” osatzeko.

        

Hainbat eta hainbat zulo, gabezi eta behar ikusi dira, eta oro har, gaurko PNVko agintariek duten eredu autoritario, klientelista eta negoziozalea azalarazi da, bai eta alkatetza eskumatar honek duen konstruktoreekiko, eta enpresario handiekiko menpekotasuna, pausoz pauso aztertu den diagnostikoan.

Hau horrela, hurrengo pausoa Herri Programa egitea izango da, hemendik eta martxoaren bukaera arte. Herri Programa honetan etorkizuneko herria irudikatuko du Ezker Abertzaleak.

Beste herri eredu bat aurreikusiaz.

Elgoibarko Ezker abertzaleak, herritarrekin batera egingo du Herri Programa hau, eta herritarren nahiak eta iritziak jasotzeaz gain, irizpide garbiak agertuko dituen proiektua izango da: ikuspuntu neoliberalak, desarrollistak, atzerakoiak eta espekulatzaileak atzean utziko dituena.

Zehazki, eremu publikoa eta soziala babestuko duena, Ongizate Gizartea bermatuko duena, Herriko bizitasuna eta zerbitzuak babestuko dituena, ingurugiroa benetan –ez azaletik- zainduko duena, behartsuenak eta baztertuak aintzakotzat hartuko dituena, industriaren garapen razionala bultzatuko duena, kultur produkzio herritarra eta kirolarien erosotasuna bilatuko duena, etxebizitza eskubidea babestuko duena, nagusien beharrak atzemango dituena.

Emakume eta gizonen arteko berdintasun osoa, Euskararen erabilera, Baserritar gazteak eta produkzio txikiak, hesi arkitektonikoen desagertzea, kotxeen gehiegizko erabilera, bidegorriak gune industrialetara, garraio publikoa eta hurbileko herriekin loturak, ehorzketa zibilentzako tokia, trafiko arazoak eta aparkamenduak, nagusientzako etxez-etxeko zerbitzuak, Auzoetako gabeziak, gune ruralen babesa eta aurrerabideak, atez ateko zabor bilketa…

Mila gai aztertu dira diagnostikoa egiterakoan, eta aberastasun hori biltzeko ordua heldu da.

Ezker Abertzaleak badu Elgoibarko herriarentzat etorkizun hobeago bat.

Ziur egon.

Hurrengo asteetan, berriz ere, herritarrengana joango gara, eta denon artean lortuko dugu.

Herri Programa aurrera.

Elgoibarko Ezker abertzalea

2011-02-02

 

Nork: einbiou.2011/02/02 23:29:47.815 GMT+1
Etiketak: elgoibartarrok abertzalea diagnostikoa herrigitza ezker elgoibarko | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/01/30 11:03:26.099 GMT+1

Elgoibarko Ezker Abertzaleak Alkatetzari El Pilar gelditzeko eskaera

Elgoibarko Ezker abertzaleak,

Prentsaurrea - Pilarreko egoitza from Telebista einbiou! on Vimeo.

Azken asteetan, alkatetza honek, Pilar Ikastetxearen eremuaren inguruan egin dituen mugimenduak ikusirik, erdi ezkutuan, kutsu elektoral garbiaz, eta presak jota dirudienez, Ezker abertzaleak zera adierazi nahi du:
Alde batetik, Udalaren inprobisazioa eta inkonpetentzia nahi dugu salatu, eta bestetik, Herritarrei bizkarra ematen ari direla, beste gai askotan bezala.

10 urte badira Ezker abertzalea, Gure herrian, Nagusien eta ongizate arloan dauden beharrak azaleratzen hasi zenetik. PNVak, isiltasunez eta ezentzunez jardun izan du zenbait urteetan, arlo hauetan duen sentsibilitate faltaren adierazgarri. Izan ere, errentagarriak ez diren arloak ez zaizkielako benetan interesatzen, denok dakigun bezala.

Azken legealdian, ordea, Pilarreko orubea, “nahi gabe”, eta dohainik eskuratu duenean, etorri zaio PNVri aldaketa gogoa, eta bat-bateko sentsibilizazioa. Eta presa.

1.- Hausnartu gabe egindakoa. Proiektu bakarra garatu dute, korrika, milaka euro xahutu, eta, azkenik, atera den “Txurroa” defendatzen jarraitzen dute.
Zera aurkeztu digute, “proiektu antirresidentzial” bat: erabat bertikala, Irteera-sarrera eskasekoa, gune berderik gabea (teilatuetan ezik), eta nagusi (eta senideentzat) konpondu baino arazoak ematen dituena: aszensorez eta alturaz betea, eta nagusiak han giltzapetuko dituena, duintasunez bizitzeko erraztasunak eman beharrean.
Eta proiektu osoa Eremuak (doanekoak) baldintzatu du, beste ongizateko baldintzak, eta herriaren etorkizunerako baldintzak baztertu dituztela, besteak beste, horizontaltasuna, gune berdeak, akzesibilitatea, barrerak gutxitzea, e.a.

2.- Inprobisatuz aldatzen joan dena. Hasierako proiektua ikutuz joan dira, aldaketak eginez, kritiken arabera (Ezker abertzalearen kritikak, gehien bat), diru baldintzen arabera, edo diputazioaren murrizketen arabera.

Hasieran dena han egin behar zen halabeharrez. Ez zegoen besterik. Baina hiru hilabeteetan dena aldakorra da. Hasieran, Nagusi autonomoak Pilarren zihoazen, Gero, agian, San Lazaron jarraitzea hobeto zela pentsatu zuten. Gero, 175 plaza zirenak, 120 izango dira. Gero, 6 solairu zirenak 4 izango dira (Bertikaltasuna) Gero, San Lazaron sartu beharreko unitate sikiatrikoa, desagertu egin da. Baina, zer dok hau?

3.- Herritarren parte hartzeari uko egin diote. Gai honetan ez da egon herritarren parte hartzerik -Ez dakigu zergatik, beste gaietan ahoa bete baitzaie Parte hartzea eta bla,bla-. Gai honetan, lehenengotik eurak nahi izan dutena egin dute.

4.- Gainera, jakinik, Ezker Abertzaleak baduela Alternatiba hobea. Udalari aurkeztua. Ez digute erantzunik eman, gureak beste eremu sakratu bat ikutzen duelako, Etxegintza eroarena.

Urasandi Berrin azkoz hobeto legoke eremu sozio sanitarioa kokatzea, zahar dependienteen egoitza, anbulategia gehituz, Gurutze gorria gehituz, eta San Lazarotik (Autonomoena) ere hurbil.
(Baina horrek 460 etxe egitea oztopatzen duenez, ez zaie interesatzen, Bestalde, Pilarren etxeak ere egin daitezke).

Gauzak horrela, jakin ahal izan dugu Udalak 2011rako dirua lortu duela Pilarreko obra hasteko, eta Otsailean –presaka- hasteko asmoa dutela. Ikusiaz, alde batetik, GPOU berria onartzeko tramiteetan dagoela, eta hau onartu bitartean, eskatzen duela herrian dauden aldaketa eraginkorrak geldiaraztea, eta jakinik 4 hilabete barru udal hauteskundeak egingo direla, udal berria sortuko delarik,

Elgoibarko Ezker abertzaleak eskatzen dio Alkatetza honi, ez dadila kazikismoan erori, eta geldi dezala, hauteskundeak pasatu arte, Elgoibarko herriari, eta herritarrei larriki eragiten dion proiektu erraldoi hau: Pilar - Urasandi-Berri eremuetan egiten ari dena.

Elgoibarko Ezker abertzalea 2011-01-26

Nork: einbiou.2011/01/30 11:03:26.099 GMT+1
Etiketak: el berri pilar urasandi abertzalea elgoibartarrok ezker elgoibarko | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/01/13 09:54:05.703 GMT+1

Herritarren parte hartzea Elgoibarren: PNVko Udal inposatzaile eta autoritarioaren adar jotzea.

Parte hartzea Elgoibarren: Alfredok herritarrei trufa

Elgoibarko Ezker abertzaleak, azken egunetan, udal honek, zehazki polikiroldegiari eta Anbulatorioari buruz, egin dituen adierazpenak entzun eta gero, zera adierazi nahi dugu:

 Azken legislatura honetan, herritarren parte hartzeari buruzko hainbeste hitz entzun ditugu, eta herritarren iritziak jasotzeko –itxuraz- hainbeste ekintza egin dira, hainbat diru publiko gastatuaz.

Hala ere, udalak azken hilabeteetan hartu duen bideak, azaltzen digu, ahozabalez egindako adierazpen horiek, alkatetzari aurpegia garbitu, eta hiritarrentzat adar jotze hutsa izan direla.

Udalak herritarrak erabili ditu bere ohiko nahiak bideratzeko –etxegintza eroa, gune industrial erraldoiak-, eta bere ohiko menpekotasunak guztien bizkarrean jartzeko.

Hori horrela dela demostratzeko ez daukagu PGOUko oroitza irakurtzea besterik. Adibide garbia daukagu azken astean, Polikiroldegiaren kasuan, esaterako.

Elgoibarko PGOU egiteko izan ditugun hiru urteetan, egindako bileretan, emandako iritzietan, ez da agertu polikiroldegia Mintxetara eramateko ideiarik, ez proiekturik.

Horren adierazgarri da PGOUren memorian agertzen dena polikiroldegiari buruz, hain zuzen ere, 30. orrian, parte hartze tallerretan esandako bakarra:

(…) El caso del Polideportivo suscita opiniones diferentes entre quienes están a favor de su ampliación en la ubicación actual y entre los que apuestan por buscar otras soluciones (…)

non Mintxetara eramaterik aurreikusi ere ez den egiten.

Are gehiago, PGOUren aurrerapen txostenean, 77-80 orrietan, Udala berak egindako proposamenak zera dio:

(…) el Avance de este Plan General, elaborado en Junio de 2009, planteó distintas propuestas y alternativas de intervención y ordenación a los efectos de dar respuesta a los objetivos propios del mismo (…) Propuesta de Equipamientos (…) A su vez se propone (…) la mejora y rehabilitación integral de edificios como el mercado de Elgoibar, la estación y la ampliación del polideportivo Olaizaga.

Eta, aurtengo azken proposamenetan ere ez da horri buruz ezer agertzen, alderantziz, 82-84orrietan, udalak, PGOUren irizpideak finkatzen ditu, herritaren eta udalaren iritziak jasoaz, eta plenarioan onartuaz, polikiroldegia handitzeko proposamena agertzen da:

(…) Analizadas y debatidas las alternativas planteadas, por acuerdo plenario de fecha 25 de febrero de 2010, se fijaron los criterios y objetivos para la redacción del P.G.O.U posicionándose por un concreto modelo territorial que se caracteriza por las siguientes determinaciones generales, si bien se adjunta a la presente memoria dicho acuerdo plenario: (…) 

(…) G.- Equipamientos

- Plantear propuestas para solventar el problema de los aparcamientos, aprovechando la ejecución de otros equipamientos tales como el Pilar, la estación, Aita Agirre . -Ampliación del polideportivo y construir un nuevo centro de salud.

PGOUa, behingoz finkatu denean, Udalak, aurtengo kurtsoari bukaera emateko aurkeztu duen PGOU horretan, egiten duen proposamena, beraz, 147. orrian, hau da:

Propuestas referidas a cuestiones Específicas (…) El presente Plan General contempla además la ampliación y la reconstrucción del polideportivo Olaizaga (…)

Garbi geratzen da, beraz, Polikiroldegiaren proiektu berria, txisteratik atera dutena, Mintxetan kokatzen hori, herritarren ezkutuan egin dutela, diru publikoa erabiliz, noski.

Horren berdina esan dezakegu Anbulatorioa Plaza Txikira eramatearen gaian, edo Irabanetako gune industriala aurrera eramatearen kasuan, edo Pilarreko proiektuaren aferan. Herritarren iritziak noiz eskatu dira? Eta, zertarako balio izan dute herritarrekin egin diren bilerak? Herritarren zenbat proposamen onartu dira PGOUetan?

Hemen, batetik, ustezko partaidetza erabiltzen dute komeni zaienean herritarrek euren proiektu desarrollistak babesteko; Nahi dutenean, herritarren iritzia eskatu gabe proiektuak aurkezten dituzte, eta azkenik, inor konturatu gabe, eurak nahi dituzten proiektuak aurrera ateratzen dituzte, erdi ezkutuan.

Hau da Gure herriko Jauntxoen ohiko jarrera, azken aldian partaidetzaren izenean mozorroturik agertzen den arren.

Partaidetza ipuin hutsa izan da.

                                                                        Elgoibarko Ezker abertzalea

 

                                                                                                  2011-01-11                                                           

 

Nork: einbiou.2011/01/13 09:54:05.703 GMT+1
Etiketak: herritarrak elgoibartarrok ezker elgoibarko abertzalea | Permalink

2010/11/22 14:08:43.878 GMT+1

Zabor bilketa eta bideo kamerak, Elgoibarko PNVren eskutik

Zabor bilketa eta bideo kamerak!

 

Elgoibarko ezker abertzaleak, Alfredo Etxeberria alkate jaunaren ardura ikusita zaborrak biltzeko sistemak ahalbidetzen dituen arazoen inguruan, ondorengo proposamena helarazi nahi dio. Gaur egun zaborrak biltzeko darabilgun sistemak, alkatearen, zein herritar desberdinen kexuak piztu ditu baina hau ez da, ez eta gutxiago ere, zaborra biltzeko edukiontzien sistemak daukan gabezia bakarra.

                                

Kaleko edukiontziek horrelako arazoak ahalbidetzen dituzte, ez dago biltzen denaren gaineko kontrol motarik. Edonork, nahita edo nahi gabe, ez dagokion gaia edukiontzi okerrean sar dezake. Beira papera biltzekoan, organikoa plastiko eta edukiontziak biltzekoetan eta gainontzeko konbinazio posible guztiak. Hau horrela, kaleko edukiontzien ereduak, birziklatze maila oso baxuak ahalbidetzen ditu. Honekin batera garbitasun arazoak eta usai txarrak ere sortzen dira.

 

Gure aldetik, zaborraren kudeaketan, argi dago zein den benetako eztabaida. Nola ahalbidetu  zabor gutxiago sortzea eta era berean biltzen dena birziklatzea ahalik eta maila altuenean. Eztabaida ez da kamerak jartzea edo bizilagunak zelatatu eta isunak jartzea txintxoak ez direnei. Herritarrak nola inplikatzen ditugun zaborren bilketan baizik.

 

Zaborra guztion arazoa da. Guztiok sortzen dugu eta denok daukagu honen gaineko ardura eta zer esana. Gipuzkoako zenbait herritan, eredugarriak diren apustuak egin dira zabor bilketan, etxez etxeko bilketa ezarriz, birziklatze maila oso altuak lortu direlarik hasieratik bertatik. Guk ere etxez etxeko zabor bilketaren alde egiten dugu eta gure prestutasuna adierazi nahi diogu Alkateari esparru honetan pausuak eman eta lanean hasteko. Modu honetan aurreko arazoak konpontzen ditugu, inor zigortu gabe eta kameratan dirurik xahutu gabe.

 

 

Elgoibarko hautetsi independentistak

 

2010-11-22

Nork: einbiou.2010/11/22 14:08:43.878 GMT+1
Etiketak: herritarrak ezker elgoibarko abertzalea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/10/15 11:08:58.689 GMT+2

ELGOIBAR: Udal zerbitzuak, alkatearen jarrera itxia eta herritarron interesak!

Udal zerbitzuak, alkatearen jarrera itxia eta herritarron interesak!

 

Arduraz ikusten ditugu Ezker Abertzaletik, legealdi bukaerara iristen ari garen honetan, Alkateak eta berarekin batera gobernu taldeak, hartutako erabakiek sortzen ari diren liskar eta konpondu ezinak. Udal langileenganako jarrera itxi zein ulerkaitzek, lan giroa eta azkenik herritar guztiontzako diren zerbitzuen okertzea ekarri dute. Entzungor egin eta malgutasunik gabeko jarrera batean tematzeak arduratzen gaitu eta Alkateari berari eskatzen diogu Udal langileei entzun eta hauekin balizko arazoak konponbidean jartzeko bitartekoak jar ditzala. Hori ere, bere erantzunkizuna baita.

 

Udaltzaingoa izan da oraingoan egoera jasan ezin batera iritsi dena, baina lehenago (beste legealdi batzuk) ere bizi izan ditugu antzerakoak beste udal langile batzuekin. Udaltzaingoaren arazoak zehatzak dira eta Udalean jakinaraziak izan dira guk dakigunez. Beraiek egingo dituzte publiko horrela nahi izan ezkero. Beraz, berriz ere Alkate jaunari exigitzen diogu konponbidean jartzeko bitartekoak jarri eta jarrera aldatu dezala.

 

Udal zerbitzuak eta udal langileen lan baldintzek ezin dute momentuko interes edo jokaldien menpe egon. Herritarrontzat ahalik eta zerbitzu onenak nahi ditugu eta langileentzako baldintza duinak, berdin udaltzainak izan, brigadako langileak izan, administrariak izan edo udalak partea duen patronatuetako langileak izan (San Lazaro egoitza, kiroldegia etab.). Zerbitzu hauek guztietan, edo gehienetan behintzat Udalak pribatizatzea edo kanpotik kontratatzea bilatu du, edo beste modu batzuetan gastua murriztea (aldi baterako langileak finkoak beharrean etab.), honek dakarren lanaren aldirokotasunarekin zein lan baldintzen kaskartzearekin. Honek guztiak, zerbitzuen kaskartzea dakar ezin bestean eta egoera herritar guztiok pairatzen dugu. Udalak, herritarrok ordaindutako zergekin, arduraz jokatzeko ardura dauka, are eta gehiago bizi dugun krisi egoeran, baina udal lanpostuetan zein oinarrizko zerbitzuetan apurrak aurreztea, geure buruari harrika jardutea da. Badago aurreragotik non aurreztua, kontua hori bakarrik bada.

 

 

Zinegotzi independentistak eta ezker abertzaleko udalgintza taldea

2010eko Urriaren 14an

Nork: einbiou.2010/10/15 11:08:58.689 GMT+2
Etiketak: zinegotzi elgoibar independentistak ezker abertzalea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/09/02 23:03:35.996 GMT+2

Urasandi Berri - El Pilar: Elgoibarko Ezker Abertzalearen alternatiba herritarren esku jarriko da.

Elgoibarko Ezker abertzaleak, Urasandi Berri-El Pilar-ko proiektu alternatiboaren inguruan izan den jarrera ona ikusirik, eta, era berean, Udalaren jarrera ezkor eta prepotenteaz jabetuaz, zera adierazi nahi du:

 

Urasandi Berriko eremu sozio-sanitarioaren proiektua azaldu genuenetik, uztailean izanda ere, hainbat herritar hurbildu zaigu honi buruz galdezka. Halaber, guk ere, inguruan, ezagunei proiektuari buruzko azalpenak eman dizkiegu, eta guztien artean interes handia piztu dela esan behar.

 

Horrez gain, ikusi ahal izan dugu, pozez, gure -www.elgoibartarrok.org- blogean 300 herritar baino gehiago sartu direla proiektu honi buruzko zehaztasunak jakin nahian.

 

Baina, hara non, Elgoibarko Ezker Abertzaleak harriduraz, ikusi du baita ere, Urasandi Berri eta Pilarreko proiektu alternatibo honi buruz Alkatetzak egindako deskalifikazio itsua. Hamar segundu ere ez dute galdu, PNVko jauntxoek, nagusikeria azalpen garbi batean, hilabeteetan pentsatutakoa –ondo pentsatutakoa, eta eurena baino askoz hobea den proiektua- baztertzeko.

 

PNVko Udalak -ezintasuna eta gaitasun ezaren adierazle-, Pilarreko eraikuntza eskasaren alde jarraitzen du, beste zerbitzuekin, eta Anbulatorioa eta gurutze gorriarekin zer egin jakin gabe, Urasandi Berri etxez betetzeko ideia hutsalarekin, gainera.

 

Udalaren jarrera itxi eta ezezko honen aurrean, Elgoibarko Ezker abertzaleak, datorren astean, Etxe guztietara bidaliko du bere proiektu alternatiboa.

Elgoibarko herritarrek ikus dezatela, ezagutu eta juzkatu –eta hobetzeko proposamenak egin, behar izanez gero-, zein den gure herriaren etorkizunera begira, proiektu onena.

 

Elgoibarko Ezker abertzalea                                                                         

Elgoibarren, 2010-09-01

 

 

Nork: einbiou.2010/09/02 23:03:35.996 GMT+2
Etiketak: independentzia berri elgoibar urasandi ezkerretik herria eraikitzen | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/07/20 09:50:34.889 GMT+2

PNVren inprobisazioaren aurreran Elgoibarko Ezker Abertzaleak badu Alternatiba

Open publication - Free publishing - More social action
Hau da Elgoibarko Ezker Abertzalearen  Alternatiba eremu sozio sanitarioa hobetzeko, eta eremu kultural-aisialdikoa gartzeko. Gu ez gara teknikoak, eta horregatik, prest gaude hobekuntzak, iradokizunak, eta iritziak jasotzeko.

Herritarren parte hartzea beharrezkoa dugu gai honetan, zuzenean dagokigulako.

Elgoibarko Ezker abertzalea
Elgoibarren, 2010 - 07 - 20


Nork: einbiou.2010/07/20 09:50:34.889 GMT+2
Etiketak: abertzalea zaharren urasandi egoitza ezker berri | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/07/11 11:44:32.422 GMT+2

Propaganda asko eta erantzun gutxi: PNVko Markel Olano Elgoibarren

 

Herritarrengana hurbildu nahia omen helburua, baina kutsu elektoralez betetako ekitaldi hutsal bat egin zuten atzo Gipuzkoako aldundiko Markel Olanok, eta bere kide Eneko Goiak. Hasieran dena polita zen, normalizazioaren alde, bla, bla, krisia gainditzearen alde, bla, bla, alderdikeriak gainditu beharra, bla,bla.

 

Alderdikerian, hain zuzen ere, murgildu ziren bada, Olano eta Goia, Gipuzkoari buruz egindako interpretazio hertsi eta berekoian. Ibarretxe planari buruzko spitxa bota ziguten, lehenik, Gipuzkoan bigarren alternatiba, independentziarena, indartsuagoa, dagoenik ere aipatu gabe, eta hiritarren %20a eskubide gabe utzi zutela esan gabe.

                    

Gero euren azpiegitura plan handiak erakutsi zizkiguten, baina hor ere ezer –ez berririk, ez zaharrik- esan gabe. Orokorkeriak besterik ez.

(Esaterako, Pasaiako portuaren “berregituraketa” esanik utzi zuten, eta ez zuten aipatu Pasaiako Kanpoko kai berri erraldoia, orain arte ezinbestekoa zena, hamar aldiz txikiagoa nahi dutela derrepente. Ez zuten ezer esan Mutrikuko “ezinbesteko” portua erdi-egina utzi dutela)

Errepideen garapena, abiadura handiko trena, Hondarribiko aireportuaren handitzea, Enpresa handiei dirulaguntza handiak, hiriburuen indartzea, kultura ikono turistikoetara eta komertzialetara murriztea (tabakalera), e.a.

 

Garbi ikusi ahal izan genuen gure herrialdeko Jauntxoen handinahikerian, konstruktoreen eta enpresario handien menpekotasunean oinarritutako etorkizuna eskaintzen digula PNVk.

Desberdintasun ekonomikoan, lehiakortasun basatian, eta gutxi batzuen aberastasun pilaketan oinarritutako etorkizun desarrollista eskaintzen digula PNVk.

 

Gero, herritarren galderak hasi ziren, eta orduan, egin zuten ridikulorik handiena. Ez dakit zerbaiti ganoraz erantzun zioten Olanok eta Goiak.

 

Hasieran, diskurtsoaren partzialtasuna aipatu ziotenean, onartu egin zuen, eta gainera bere partzialitatea goraipatu, esanaz bere botanteak babesten zituela. Ahaztu egin zen, han ez zegoela bere alderdiko kide bezala, aldundiko –gipuzkoar guztien- ordezkari bezala baizik.

 

Parte hartzeari buruz aipatu zioten, baita ere, 1040 Elgoibartarren bozkak eta ordezkariak ezin dutela parte hartu, eta oinarrizko gabezia zegoela, baina ezentzun egin zuen, edo hobeto, ez erantzun.

                           

Pilarreko proiektuko egoitzaren bertikaltasunari buruz, eta ingurune berde faltari buruz galdetu zitzaionean, alkatearengan konfidantza osoa zuela esanez erantzun zuen, baina azalpenik eman gabe.

 

Enpresa txikietakoak aurpegiratu ziotenean enpresa handiei bakarrik babesten zietela (milioi bat € 9 lantegi handirentzat) eta eurak itota zeudela, onartu egin zuen; dendari txikien kexuak, eta egotzi zioten hutsegiteak entzutean, hitz totelka aritu zen; eta kirol arlokoak herrietako kirola babestu beharrean diru guztia ekipo handiei (Errealari) ematen zietela bota ziotenean, onartu egin zuen. Eta onena: ez zuen batere lotsarik adierazi.

 

Halere, ridikulo handiena zabor bilketaren gaia atera zenean egin zuten. Alde batetik, errauskailua defendatu zuten sutsuki, beste irtenbiderik ez dagoelari eutsiz, euren modelo desarrollistaren adierazle.

                     

Bestetik, gaur egun Gipuzkoako herrietan ezartzen ari den atez ateko sistema berriaren berri ere ez zuten eman. Galdera aukera-aukeran jarri zieten herritarrei, eurek aldarrikatzen duten %46aren aurrean, atez atekoak %80a birziklatzen baitu, eta horrek errauskailuaren beharra zalantzan.

 

Eta erantzuna gai honetan jauntxoak duten talante inposatzailearekin bat etorri zen. Ez zuten Atez ateko sistema hori existitzen denik ere onartu nahi. Ez hori bakarrik, ez zuten onartzen herri hauek guztiak aldundiari egin dioten eskaera, hau da, 6 urteko moratoria errauskailuari, atez ateko sistemaren emaitzak ebaluatzeko.

Arrazoizkoa dena ere ez dute onartu nahi, eta gainera, dogmatikoak zirela esanez –eurena ez omen da dogma-, hiritar hauek guztiei irainduz, erantzunei ihes egiten saiatu zen.

Parisera joan omen ziren errauskailu “último modelo” bat ikustera, eta horrek konbentzitu omen zituen. Baina ez dute euskal herrietan begiratu nahi, errauskailuaren beharra zalantzan jartzen dutelako. Ez dago negoziorik, antza.

 

Beraz, ondorio garbia zera da, Markel Olano, aldundiko lehendakari izanez, PNVko hauteskunde kanpaina egiten etorri zitzaigun. Eta hori da egin zuena, Propaganda asko eta erantzun gutxi.

 

Elgoibarren, 2010-07-10

 

Elgoibarko Ezker Abertzalea

Nork: einbiou.2010/07/11 11:44:32.422 GMT+2
Etiketak: ezker elgoibarko abertzalea | Permalink

2010/07/06 16:49:48.421 GMT+2

PNVk egin eta desgin, diru publikoaz erraz

Hauteskundeak laster direla eta, gure Alkatetza erotzen hasi da, berriz ere. Beste alkatesak, joan zen legislaturak egindako guztiak aldatzen hasi da –herritarren zorionerako batzuetan- dena esan behar.

                     

Halere, horrek erakusten du zein funtzionamendu inprobisatu, elektoral eta lotsagabea daukaten gure jauntxoek.

Merkadilloa erdira ekarri dute, bai, baina 6 urteetan zulo hartara eramateak sortu zituen kalteez inor ez da arduratu. Eta sigman xahutu zituzten 700.000 euroei buruz inork ez daki ezer.


Oraingoan udaletxe atzeko iturria bota dute, umeentzako parkea egiteko. 4 urte iraun du iturri horrek, lehen ere hauteskundeak zetozelako egin baitzuen PNVak.

                 

Alde batetik, ez dakigu zergatik egin behar den orain hor parkea, eta ez gaude horrelakoen kontra, baina inork ez zekien hor umeentzako parkerik zihoanik, Alfredok txisteratik atera du proiektu hori.

Eta bestetik, lehen zegoena zenbat kostatu zen ez dakigu, baina gauza bat garbi dago:  zein erraz gastatzen den diru publikoa, herritarron poltsikoetatik ateratzen den dirua.

Nork: einbiou.2010/07/06 16:49:48.421 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)