2012/02/01 22:52:55.226 GMT+1
Iragan larunbatean, urtarrilak 28, jarri zen abian Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen txapelketa honen aurtengo edizioa eta jaso berri ditugu lehen jardunaldian jokatu ziren partidetako emaitzak. Hona hemen:
1.taldea
|
Emaitza
|
2.taldea
|
| PRADERA-SAEZ |
30-8 |
N.-G.MARTINEZ |
| GARMENDIA-MENDIZABAL |
30-21 |
GOIKOETXEA-HUICI |
| ETXARRI-MARIÑELARENA |
10-30 |
MARTIN-ISASMENDI |
| LEUNDA-M.RUIZ |
19-30
|
IRAZUSTABARRENA-ARRIETA |
| EVARISTI-ARGAIN |
30-19
|
LANDALUZE-AGIRRE |
| REDONDO-ETXABE |
10-30
|
CONTIN-ARISTORENA |
| ETXANIZ-GALLASTEGI |
30-7
|
BAÑALES-URKIZU |
| TIJERO-GUTIERREZ |
30-13 |
MARTINEZ-VALCARLOS |
| JAUREGI-LUCAS |
30-29 |
SANTXEZ-AGIRRE |
| EIZAGIRRE-LASARTE |
30-27
|
TXURRUKA-URIARTE |
Asteburu honetan jokatuko dira 2.jardunaldiko norgehiagokak Mallabia, Gasteiz eta Leitzako pilotalekuetan. Lehen bi jaialdiak lehen mailari dagozkio eta bakoitzean hiruna partida jokatuko dira 16.30ean hasita. Hirugarrena, aldiz, bigarren mailakoa, 16.00etan hasiko da.
Izoztu gabe ibili!
Nork: emakumeapilotari.2012/02/01 22:52:55.226 GMT+1
Etiketak:
federatua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/01 22:42:13.043 GMT+1
Asteburu honetarako dago iragarrita 2011-2012 ikasturteko Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketaren hasiera. Beraz, neguaren bihotzean hasi eta udaberriaren bihotzean amaituko da eskola adinekoei zuzenduriko lehiaketa hau.
Parte hartzearen eta taldeen izenematearen berri jarraian:
Kategoria
|
Taldeak
|
Alebin neskak
|
Joxemiel 6a Joxemiel 6b Elizalde Joxemiel 5 Txinkorta A Txinkorta B Urumea Langile Imaz Bertsolaria Astigarraga
|
Alebin mutilak
|
Oiartzun 1 Oiartzun 2 Imaz Bertsolaria Elizalde Ikasberri Lardizabal-Aia Asteasu
|
Infantil neskak
|
Lizardi-Aia Lizardi B Hernani Bhi B Hernani Bhi C Aralar 1 Erniobea A Loinazpe-Ataun
|
Infantil mutilak
|
Oianguren A Oianguren B Jakintza Oianguren Bhi
|
Kadete neskak
|
San Benito-Ataun Lizardi-Aia Landaberri
|
Hasiera batean, behintzat, partida gehienak larunbat arratsaldetan jokatzea dago aurreikusita. Txapelketak aurrera egin ahala emango dizuegu honen berri tarteka-marteka txoko honetan ere.
Ondo pasa!
Nork: emakumeapilotari.2012/02/01 22:42:13.043 GMT+1
Etiketak:
eskola
kirola
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/30 19:06:21.728 GMT+1
Atzo bertan, urtarrilaren 29an, jarri zen abian Villabonan Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2012. Goizeko 10:30ean hasitako jaialdia hiru norgehiagokek osatu zuten. Jarraian dituzue emaitzen taula eta iruzkina.
1.bikotea
|
Tantoak
|
Tantoak
|
2.bikotea
|
| Garmendia-Semper |
30
|
24
|
Isasmendi-Mendizabal |
| Mendizabal-Arrieta |
30
|
23
|
Housset-Serre |
| Etchelecu-Contin |
29
|
30
|
Muneta-Bordagaray |
Hasiera parekatu, lehiatu eta gogorra eman diote neska pilotariek txapelketa honen 5.edizioari. Aurten, gainera, gazteei ere aukera eman zaie goi-mailako txapelketa honetan parte hartzeko eta erantzun ona eman dute hasiera honetan, bederen.
1.partida
Promozio Sariko aurreneko norgehiagoka luzea, ia ordubeteko iraupena izan zuen, eta parekatu xamarra izan zen azken txanpara arte. Bikote urdina, Isasmendi-Mendizabal, izan zen markagailuan nagusi partida erdira arte (10-15), baina, gorriek, tantoak lortu eta 16na berdintzea lortu zuten, lanean jarraitzeari esker. Oso orekatua izan zen 21na arteko zatia ere, baina, hortik aurrera gorriek nagusitzea lortu zuten eta atzelari urdina nekarazita, besteak beste, horma biko eder batekin eman zioten amaiera euren partidari: 30 eta 24.
Honenbestez, partida banaren faltan urrats txiki bat eman dute Garmendia eta Semperrek aurrera begira. Urdinek ere hurrengo partida irabaziz gero aukerak izaten jarraituko dute, hau hasi baino ez baita egin.
2.partida

Kutxa Sari Nagusiko lehen norgehiagokan hiru esperientzia handiko pilotari eta etorkizunean zeresana eman dezakeen gazte bat izan ziren parte hartzen. Izan ere, Arrietak 16 urte egingo ditu aurten. Hortaz, ikusmina bazegoen haren maila ikusteko, nahiz eta aurrean pilotari beterano bezain abil baten babesarekin aritzeak lasaitasun puntu bat eman dezakeen, ez baita edonor Maider Mendizabal anoetarra.
Hiru ordun laurden inguruko partida polita jokatu zuten lau pilotariek eta Maider Mendizabal nabarmendu zen guztien gainetik. Izan ere, 17 tanto eskuratu zituen, bere mailaren eta ahalaren arrastoa utzita. Ariane Arrietak ere eutsi zien aurkarien pilotakada indartsu eta bortitzei eta itxura ona eman zuen. Bikote urdinak, berriz, atzean jokatu zuen nagusiki, Housseten kolpe bizia eta Serren indarraz baliatuta aurrelari gorria buruz gain pasa nahian. 22nako berdinketara arte lehia orekatua izan zen hau ere, baina, azken txanpan gorriek zuloa ireki eta horma biko dotore baten bidez amaitu zen partida: 30-23.
3.partida
Jaialdia ixteko azken partida izan zen gogorrena, nabarmen. Ordu eta hogei minutuko iraupena izan zuen eta tantoak luze, neketsu bezain landuak izan ziren. Gainera, azken tantoan erabaki zen zein bikotek eskuratuko zuen ligaxkako lehen puntua, emozioa puri-purian jarriz. Kasu honetan ere Contin nafar gazteak emango zuen mailak sortu zuen zeresana, mota honetako txapelketa batean bere lehen parte hartzea baitu. Honek maila oso ona eman zuen eta Amaia Etchelecu aurrelari lapurtarrarekin batera bikote ona osatzen dutela erakutsi, azken honek pilota zailak jasotzeaz gain asko lagundu baitzion kideari. Muneta ere esperientzia handikoa da eta atzera pilotakada ederrak bidali zituen (tartean hiru errebote), aurrelari gorria ekidin asmoz. Bordagarayk eta biek elkar oso ongi ulertu zuten eta azken txanpara aldetxoarekin heldu ziren: 25-29. Azken berdinketa 20nakoa izan zen ordura arte. Hala ere, bikote gorriak ez zuen etsi eta 29-29 jartzea lortu zuten. Amaieran, ordea, urdinek etxeratu zuten puntua: 30-29.
Ongi hastea garrantzitsua bada ere, batez ere ligaxkan bikote bakoitzak bina partida baino ez dituela aintzat izanik, oraindik ere asko falta da eta denek dute aurrera egiteko aukera. Hori bai, batzuk besteek baino beharrezkoago izango dute garaipena aukerak mantendu nahi izanez gero.
2. jardunaldiko partidak otsailaren 12an jokatuko dira, ordu berean hasita.
Nork: emakumeapilotari.2012/01/30 19:06:21.728 GMT+1
Etiketak:
federatua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/27 11:47:50.450 GMT+1
Atzo aurkeztu zen eta etzi hasiko da aurtengo edizioa, Villabonako Behar Zana pilotalekuan. Jaialdia 10:30ean hasiko da, Promozio Sariko norgehiagokarekin. Honen ostean jokatuko dira Sari Nagusiko bi partidak. Hona hemen partiden taula:
|
PROMOZIO SARIA |
|
1
|
Garmendia-Semper 30 |
Isasmendi-Mendizabal 24
|
|
KUTXA SARI NAGUSIA |
|
2
|
Mendizabal-Arrieta 30
|
Housset-Serre 23
|
3
|
Etchelecu-Contin 29
|
Muneta-Bordagaray 30
|
Atsedena izango dute asteburu honetan Andueza-Ugaldek (Promozio Sarian) eta Aristorena-Ruiz de Larramendi eta Irazustabarrena-Arozena bikoteek (Kutxa Sari Nagusian).
Ongi hastea garrantzitsua da denentzat, ohartzerako amaituko baita ligaxka. Beraz, ikusiko dugu gazteenek urduritasuna nola kudeatzen duten eta ilusioa nola baliatu. Esperientzia handiagoa dutenek ere tentuz ibili beharko dute, akatsetarako ez da zirrikiturik egoten sarri eta.
Denok zaudete bertaratzera gonbidatuta.
Zorte on!
Nork: emakumeapilotari.2012/01/27 11:47:50.450 GMT+1
Etiketak:
federatua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/27 11:22:33.246 GMT+1
Etzi jarriko da abian goi-mailako txapelketa honen 5.edizioa. Jarraian dituzue hainbat xehetasun.
Txapelketaren ezaugarriak
- Noiztik nora: urtarrilaren 29tik martxoaren 4ra
- Mailak: Kutxa Saria Nagusia eta Promozio Saria
Bikote parte hartzaileak
Kutxa Sari Nagusia
Zortzi pilotari onenez gain lau gaztek parte hartuko dute.
A multzoa
Maider Mendizabal-Ariane Arrieta
Yanira Aristorena-Maite Ruiz de Larramendia
Maritxu Housset-Amaya Serre
B multzoa
Amaia Etchelecu-Rebeka Contin
Amaia Irazustabarrena-Nagore Arozena
Susana Muneta-Claire Bordagaray
Promozio Saria
Euskal Herrian nabarmendu diren 6 gaztek jokatuko dute.
Ainhoa Garmendia-Maider Semper
Ane Isasmendi-Maddi Mendizabal
Bea Andueza-Irati Ugalde
Lehiaketa sistemak
Sari Nagusia
- 3 bikoteko bi multzo
- Denek denen aurkako joaneko ligaxka
- Multzo bakoitzeko lehen biak finalerdietarako sailkatuko dira
- Finalerdiak: A1/B2 eta B1/A2
- Finala finalerdietako garaileek jokatuko dute
Promozio Saria
- 3 bikoteko multzo bakarra
- Denek denen aurkako joaneko ligaxka
- Multzoko lehen biak finalera sailkatuko dira
Partiden egutegia
Partidak igande goizetan jokatuko dira. Ligaxkakoak 10.30etik aurrera eta finalerdi zein finalak 11.00etan hasita.
2012ko urtarrilak 29, VILLABONA, 10:30. Ligaxkako 1.jard.
PROMOZIO SARIA
1 Garmendia-Semper / Isasmendi-Mendizabal
KUTXA SARI NAGUSIA
2 Mendizabal-Arrieta / Housset-Serre
3 Etchelecu-Contin / Muneta-Bordagaray
2012ko otsailak 12, 10:30. Ligaxkako 2.jard.
PROMOZIO SARIA
1 Andueza-Ugalde / Garmendia-Semper
KUTXA SARI NAGUSIA
2 Muneta-Bordagaray / Irazustabarrena-Arozena
3 Aristorena-Ruiz De Larramendi / Mendizabal-Arrieta
2012ko otsailak 19, 10:30. Ligaxkako 3.jard.
PROMOZIO SARIA
1 Isasmendi-Mendizabal / Andueza-Ugalde
KUTXA SARI NAGUSIA
2 Housset-Serre / Aristorena-Ruiz De Larramendi
3 Irazustabarrena-Arozena / Etchelecu-Contin
2012ko otsailak 26, 11:00. Finalerdiak
KUTXA SARI NAGUSIA
1 A1 B2
2 B1 A2
2012ko martxoak 4, TOLOSA (Beotibar), 11:00. Finalak
Promozio Sariko FINALA
1 A1 A2
Kutxa Sari Nagusiko FINALA
2 A1/B2 B1/A2
Nork: emakumeapilotari.2012/01/27 11:22:33.246 GMT+1
Etiketak:
federatua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/26 18:07:09.079 GMT+1
Larunbatetik aurrera, hilak 28, jo eta fuego arituko dira lehian Euskal Herriko frontoi asko eta askotan txapelketa ireki honetan parte hartuko duten pilotariak. Azken urteetako joerari jarraituz, bi mailatan arituko dira. Guztira 24 bikotek hartuko dute parte. Hona hemen:
1.mailaA multzoa Martinez-Martinez
Pradera-Saez
Manzisidor-Semper
B multzoa Leunda-Urtasun
Irazustabarrena-Arrieta
Andueza-Aristorena
C multzoa Garmendia-Mendizabal
Goikoetxea-Huizi
Etxarri-Mariñelarena
Martin-Isasmendi
D multzoaEvaristti-Argain
Landaluze-Agirre
Redondo-Etxabe
Aristorena-Contin
2.mailaA multzoaMartinez-Valcarlos
Tijero-Gutierrez
Bereinkua-Arrizabalaga
B multzoaSantxez-Agirre
Jauregi-Lucas
Araiztegi-Lejonagoitia
C multzoaEtxaniz-Ansotegi
Bañales-Urkizu
Txurruka-Uriarte
Lasarte-Sagastibeltza
Partidak larunbat arratsaldetan jokatuko dituzte, 16:30etik aurrera. Lehen mailakoak aste honetan Gasteizko Abetxukon eta Etxarri-Aranatzen arituko dira. Bigarrenekoak, berriz, Orion.
Xehetasun gehiagorako:
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza
Nork: emakumeapilotari.2012/01/26 18:07:09.079 GMT+1
Etiketak:
federatua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/26 17:46:13.977 GMT+1
Gaur arratsaldean, 20:30etik aurrera, izango da Donostiako Kirol Etxean txapelketa honen 5.edizioaren aurkezpena. Jakin ahal izan dugunez aurten Saria Nagusiaz gain Promozio Saria izendaturiko bat ere jokatuko dute. Xehetasun guztiak azalduko dizkizuegu bihar bertan.
Nork: emakumeapilotari.2012/01/26 17:46:13.977 GMT+1
Etiketak:
federatua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/20 12:31:35.067 GMT+1
Bihar amaituko da Azkoitian nesken gomazko paletako Euskal Kluben Liga. Kanporaketak aurreko asteburuetan jokatu ostean gipuzkoarrak izango dira finaletako protagonista guztiak. Hona hemen karteldegia:
Maila
|
1.taldea
|
2.taldea
|
Gazteak
|
Hernani 1 27
|
Hernani 2 30
|
Nagusiak
|
Su-Berri 30
|
Hernani 14
|
Jaialdia arratsaldeko 5etan hasiko da eta bi partida hauetaz gozatzeko parada izango dute Azkoitiko Gurea pilotalekura hurbiltzen direnek.
Datorren astetik aurrera EH Irekia eta hurrengotik aurrera Kutxa Saria jarriko dira abian. Hauen berri zehatzago dakigunean emango dizuegu.
Nork: emakumeapilotari.2012/01/20 12:31:35.067 GMT+1
Etiketak:
federatua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/12/21 09:57:00.842 GMT+1
Etzi,
hilak 23, iluntzean jokatuko dira Ezker Hormako VI. Emakumea Pilotari
Txapelketa – Kutxa Sariko finalak, Hernaniko udal pilotalekuan.
Tolosako
Beotibarren jokatu ziren finalerdiak iragan larunbatean, hilak 17, eta ez zen
ezustekorik izan, faboritoek lortu baitzituzten txapelen lehian aritzeko
txartelak. Jarraian dituzue emaitzak eta finalen inguruko informazio gehixeago.
|
Finalerdiak
Abenduak 17
TOLOSA
|
Arriola-Ugalde
|
30
|
20
|
Jauregi-Bañales*
|
|
Etxegia-Maider Mendizabal
|
30
|
15
|
Irazustabarrena-Argain
|
|
Finalak
Abenduak 23
HERNANI
|
Hernani 1
|
30
|
21
|
Hernani 2
|
|
Redondo-Arozena
|
17
|
30
|
Etxegia-Maider
Mendizabal
|
|
Tijero-Beldarrain
|
17
|
30
|
Arriola-Ugalde
|
Jaialdia
arratsaldeko 19:00etan hasiko da, neska jubenilen Ezker Hormako Gipuzkoako
Elkarteen arteko Txapelketa – Kutxa Sariko finalarekin. Ondoren jokatuko dira
Ezker Hormako VI. Emakumea Pilotari Txapelketa – Kutxa Sariko final nagusiak,
1.mailakoa eta 2.ekoa, hurrenez hurren. Hala ere, ikusi karteldegi ofiziala.
Jubenilen partidan lau
hernaniar izango dira aurrez aurre: Miren Goikoetxea-Ariane Arrietak osaturiko
bikotea, batetik, eta Eli Pagola-Maider Huizik osatua, bestetik. Euren mailan
bi bikoterik onenak izan dira txapelketan zehar eta lehenek ez dute partidarik
galdu. Pagola-Huizik, berriz, bakarra, ligaxkan elkarren aurka jokaturikoa,
30-20. Partida orekatu eta gogor xamarra izatea aurreikusten da.
Emakumea Pilotariko
1.mailako finalean ere parekotasuna eta lehia estua espero dira. Bi atzelari
bikain izango dira aurrez aurre: Maider Mendizabal anoetarra eta Nagore Arozena
lizartzarra. Trinketeko Munduko eta Munduko Kopako txapeldun izanak dira biak,
baita elkarrekin bikotea osatuz ere, eta ondoen eusten dionak partidua bere
alde desoreka dezake. Aurrean, berriz, Mirari Etxegia goizuetarra eta Maite
Redondo oriotarra izango dituzte lagun. Beteranoak dira biak ala biak, ofizioa
ongi ikasitakoak, beraz, kideari ongien laguntzen dionak ere lagun dezake
balantza beraien alde makurtzen. Ligaxkan Urretxun jokatuko zuten elkarren
aurka eta 30-24 nagusitu zen Redondo-Arozenak osaturiko bikoa. Mendizabalek eta
Arozenak elkarren aurka jokaturiko hiru finaletan lehenak etxeratu du orain
arte beti txapela. Aldatuko ote da hori?
2.mailako finalean,
aldiz, hernaniarrek bi ordezkari izango dituzte: Garbiñe Tijero eta Irati
Ugalde. Lehena irakaslea eta bigarrena ikasle on bezala deskriba genitzake,
eskola berekoak baitira. Lagun, berriz, kostaldeko bi: Naroa Beldarrain
oriotarra eta Zumaiako Esti Arriola. Tijero da maila honetan finalen bat
jokaturiko bakarra, beraz, ikusi egin beharko da besteek nola egiten dioten
aurre urduritasunari. Ligaxkan 30-21 irabazi zuten Tijero-Beldarrainek.
Ordutik, ordea, aste asko pasa dira eta gora egin du bikote urdinak ere. Beraz,
ikusi egin beharko da zer gertatzen den.
Denok zaudete
bertaratzera gonbidatuta. Etzi arte!
Nork: emakumeapilotari.2011/12/21 09:57:00.842 GMT+1
Etiketak:
federatua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/12/19 20:54:21.641 GMT+1
Larunbatean, hilak 17,
jokatu ziren Tolosako Beotibarren seigarren edizioko finalerdiak. Ez zen
sorpresarik izan eta esperotako bi bikoteek egin dute finalerako urratsa. Hona
emaitzak:
|
Finalerdiak
Abenduak 17
TOLOSA
|
Arriola-Ugalde
|
30
|
20
|
Jauregi-Bañales*
|
|
Etxegia-Maider Mendizabal
|
30
|
15
|
Irazustabarrena-Argain
|
|
Finalak
Abenduak 23
HERNANI
|
Hernani 1
|
|
|
Hernani 2
|
|
Redondo-Arozena
|
|
|
Etxegia-Maider
Mendizabal
|
|
Tijero-Beldarrain
|
|
|
Arriola-Ugalde
|
*Lendinezen ordez aritu zen
Finalak Hernaniko udal pilotalekuan jokatuko dira ostiralean, hilak 23.
Jaialdia neska jubenilen Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen arteko Txapelketa –
Kutxa Sariko finalarekin hasiko da. Ondoren jokatuko dira Ezker Hormako VI. Emakumea
Pilotari Txapelketa – Kutxa Sariko final nagusiak.
Asteak aurrera egin ahala sareratuko dugu informazio zehatzagoa.
Nork: emakumeapilotari.2011/12/19 20:54:21.641 GMT+1
Etiketak:
federatua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak