2012/02/09 22:18:13.006 GMT+1
Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketa. Asteburu honetan bai!
Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko web gunerako lotura: eskolarteko txapelketa
Bertan dituzue kategoria bakoitzeko jardunaldi bakoitzeko partidak, emaitzak, saikapenak, etab.
Ondo pasa!
Nork: emakumeapilotari.2012/02/09 22:18:13.006 GMT+1
Etiketak:
eskola
kirola
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/09 22:10:25.235 GMT+1
Euskal Herriko Nesken Gomazko Paleta Txapelketa. 3.jard.
Ligaxkako azken partidak dira, gainera, aurrera nortzuk egingo duten erabakigarriak. Momentuz, esan digutenaren arabera, ez dirudi iazko ediziotik aldaketa handiegirik izango denik.
Bide batez, iragan asteburuan elur eta eguraldi traketsa medio jokatu gabe geratu ziren hainbat partida astean zehar jokatzekotan dira pilotariak, elkarren artean adostu bezala.
Zorte on eta kontuz izoztu gabe!
Nork: emakumeapilotari.2012/02/09 22:10:25.235 GMT+1
Etiketak:
federatua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/09 22:02:15.241 GMT+1
Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2012. 2.jard.
Urtarrilaren 29an jarri zen abian Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2012. Astebeteko etenaldiaren ostean asteburu honetan, igandean, hilak 12, berrekingo zaio txapelketari. Jarraian duzue Zarauzko Aritzbatalden jokatuko diren partiden berri.
|
|
PROMOZIO SARIA |
||||
|
|
1 |
Andueza-Ugalde |
|
|
Garmendia-Senper |
|
|
KUTXA SARI NAGUSIA |
||||
|
|
2 |
Muneta-Bordagaray |
|
|
Irazustabarrena-Arozena |
|
|
3 |
Aristorena-Ruiz De Larramendi |
|
|
Mendizabal-Arriet |
Jaialdia goizeko 10.30ean hasiko da eta hiru partidaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Lehena gazteen mailan aurten antolatu den txapelketa berrikoa da eta bi eta hirugarrenak goi-mailakoenak izango dira.
1. partida
ANDUEZA-UGALDE / GARMENDIA-SEMPER
Promozio Sarian ligaxkako aurreneko partida izango da bikote gorriarentzat eta bigarrena eta azkena urdinentzat. Azken hauek garaipen batekin eman diote hasiera txapelketari eta igandean irabazteak multzo buru izatea eta finalerako txartela poltsikoan izatea baimenduko lieke. Bikote gorriak ere garaipenaren bila irteteko asmoa izango du, ordea, lehen bi postuetan sailkatuz gero Beotibarreko final preziatuan jokatzeko modua izango bailukete. Beraz, lehia parekatu eta gogorra espero da. Bi atzelariak hernaniarrak dira, eskola berekoak, elkar ondo ezagutzen dutenak. Garmendia ere gipuzkoarra da, alegiarra, eta Andueza, berriz, nafarra. Aurrelarien erabakitzeko ahalmenak desoreka lezake balantza, agian.
2. partida
MUNETA-BORDAGARAY / IRAZUSTABARRENA-AROZENA
Jaialdiko bigarren neurketan Irazustabarrena gazteak egingo du debuta goi-mailako tankera honetako txapelketa batean. Aurrean, berriz, esperientzia handiko eta palmares dotoreko bikotea izango du, Muneta beterano nafarrak eta Bordagaray behe nafartarrak osatua. Hauek ligaxkako euren azken partida izango dute eta garaipenaren bideari jarraitzeko asmoz kantxaratuko dira, lehen jardunaldian partida gogor eta emozioz beterikoan garaipena lortu ostean, tanto bakar batez, 30-29, Villabonan. Elkar ongi ezagutzen dute eta hori izan dezakete alde.
Bikote urdinak lehendabiziko partida izango du eta Nagore Arozena atzelaria lanerako prest kantxaratzea espero da, ohi bezala, partidari eusten saiatu eta bere kideari ahalik eta gehien lagundu asmoz. Ez da alferrik Munduko txapelduna. Beraz, ezin da pronostiko argirik eman partida honen inguruan ere, maila parekatua espero baita. Ea urduritasunak ez duen protagonismo handiegirik hartzen.
3. partida
ARISTORENA-RUIZ de LARRAMENDI / MENDIZABAL-ARRIETA
Jaialdia ixteko partidan ere esperientzia eta gaztetasuna izango dira aurrez aurre, neurri batean, bederen. Izan ere, Ruiz de Larramendi eta Mendizabal ia hogei urtez goi mailan ari diren pilotariak dira, nazioarte mailan lor litezkeen garaipenik handienak etxeratutakoak. Guztiz ezberdina da Aristorena eta Arrietaren kasua, ordea, Kutxa Sari Nagusian estreinakoz ari direlako parte hartzen. Hortaz, elkar ondo hartzeak eta ulertzeak garrantzia izan dezake partida honetan ere. Bikote gorriak edizio honetako lehen partida izango du eta urdinak bigarrena. Azken hauek garaipena eskuratuta datoz eta hala jarraitu nahiko lukete. Beraz, ikusi egin beharko da nola erantzuten duten lau pilotariek.
Goi mailako era honetako partidak etxe ondoan izatea ez da erraza izaten. Hortaz, nahi duen oro ongi etorria izango da. Igandera arte!
Nork: emakumeapilotari.2012/02/09 22:02:15.241 GMT+1
Etiketak:
federatua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/01 22:52:55.226 GMT+1
Euskal Herriko Nesken Gomazko Paleta Txapelketa. 1.jard.
| 1.taldea |
Emaitza |
2.taldea |
| PRADERA-SAEZ | 30-8 | N.-G.MARTINEZ |
| GARMENDIA-MENDIZABAL | 30-21 | GOIKOETXEA-HUICI |
| ETXARRI-MARIÑELARENA | 10-30 | MARTIN-ISASMENDI |
| LEUNDA-M.RUIZ | 19-30 |
IRAZUSTABARRENA-ARRIETA |
| EVARISTI-ARGAIN | 30-19 |
LANDALUZE-AGIRRE |
| REDONDO-ETXABE | 10-30 |
CONTIN-ARISTORENA |
| ETXANIZ-GALLASTEGI | 30-7 |
BAÑALES-URKIZU |
| TIJERO-GUTIERREZ | 30-13 | MARTINEZ-VALCARLOS |
| JAUREGI-LUCAS | 30-29 | SANTXEZ-AGIRRE |
| EIZAGIRRE-LASARTE | 30-27 |
TXURRUKA-URIARTE |
Asteburu honetan jokatuko dira 2.jardunaldiko norgehiagokak Mallabia, Gasteiz eta Leitzako pilotalekuetan. Lehen bi jaialdiak lehen mailari dagozkio eta bakoitzean hiruna partida jokatuko dira 16.30ean hasita. Hirugarrena, aldiz, bigarren mailakoa, 16.00etan hasiko da.
Izoztu gabe ibili!
Nork: emakumeapilotari.2012/02/01 22:52:55.226 GMT+1
Etiketak:
federatua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/01 22:42:13.043 GMT+1
Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketa
Parte hartzearen eta taldeen izenematearen berri jarraian:
| Kategoria |
Taldeak |
| Alebin neskak |
Joxemiel 6a Joxemiel 6b Elizalde Joxemiel 5 Txinkorta A Txinkorta B Urumea Langile Imaz Bertsolaria Astigarraga |
| Alebin mutilak |
Oiartzun 1 Oiartzun 2 Imaz Bertsolaria Elizalde Ikasberri Lardizabal-Aia Asteasu |
| Infantil neskak |
Lizardi-Aia Lizardi B Hernani Bhi B Hernani Bhi C Aralar 1 Erniobea A Loinazpe-Ataun |
| Infantil mutilak |
Oianguren A Oianguren B Jakintza Oianguren Bhi |
| Kadete neskak |
San Benito-Ataun Lizardi-Aia Landaberri |
Hasiera batean, behintzat, partida gehienak larunbat arratsaldetan jokatzea dago aurreikusita. Txapelketak aurrera egin ahala emango dizuegu honen berri tarteka-marteka txoko honetan ere.
Ondo pasa!
Nork: emakumeapilotari.2012/02/01 22:42:13.043 GMT+1
Etiketak:
eskola
kirola
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/30 19:06:21.728 GMT+1
Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2012. 1.jard.-Kronika
| 1.bikotea |
Tantoak |
Tantoak |
2.bikotea |
| Garmendia-Semper | 30 |
24 |
Isasmendi-Mendizabal |
| Mendizabal-Arrieta | 30 |
23 |
Housset-Serre |
| Etchelecu-Contin | 29 |
30 |
Muneta-Bordagaray |
Hasiera parekatu, lehiatu eta gogorra eman diote neska pilotariek txapelketa honen 5.edizioari. Aurten, gainera, gazteei ere aukera eman zaie goi-mailako txapelketa honetan parte hartzeko eta erantzun ona eman dute hasiera honetan, bederen.
1.partida

Promozio Sariko aurreneko norgehiagoka luzea, ia ordubeteko iraupena izan zuen, eta parekatu xamarra izan zen azken txanpara arte. Bikote urdina, Isasmendi-Mendizabal, izan zen markagailuan nagusi partida erdira arte (10-15), baina, gorriek, tantoak lortu eta 16na berdintzea lortu zuten, lanean jarraitzeari esker. Oso orekatua izan zen 21na arteko zatia ere, baina, hortik aurrera gorriek nagusitzea lortu zuten eta atzelari urdina nekarazita, besteak beste, horma biko eder batekin eman zioten amaiera euren partidari: 30 eta 24.
Honenbestez, partida banaren faltan urrats txiki bat eman dute Garmendia eta Semperrek aurrera begira. Urdinek ere hurrengo partida irabaziz gero aukerak izaten jarraituko dute, hau hasi baino ez baita egin.
2.partida
Kutxa Sari Nagusiko lehen norgehiagokan hiru esperientzia handiko pilotari eta etorkizunean zeresana eman dezakeen gazte bat izan ziren parte hartzen. Izan ere, Arrietak 16 urte egingo ditu aurten. Hortaz, ikusmina bazegoen haren maila ikusteko, nahiz eta aurrean pilotari beterano bezain abil baten babesarekin aritzeak lasaitasun puntu bat eman dezakeen, ez baita edonor Maider Mendizabal anoetarra.
Hiru ordun laurden inguruko partida polita jokatu zuten lau pilotariek eta Maider Mendizabal nabarmendu zen guztien gainetik. Izan ere, 17 tanto eskuratu zituen, bere mailaren eta ahalaren arrastoa utzita. Ariane Arrietak ere eutsi zien aurkarien pilotakada indartsu eta bortitzei eta itxura ona eman zuen. Bikote urdinak, berriz, atzean jokatu zuen nagusiki, Housseten kolpe bizia eta Serren indarraz baliatuta aurrelari gorria buruz gain pasa nahian. 22nako berdinketara arte lehia orekatua izan zen hau ere, baina, azken txanpan gorriek zuloa ireki eta horma biko dotore baten bidez amaitu zen partida: 30-23.
3.partida

Jaialdia ixteko azken partida izan zen gogorrena, nabarmen. Ordu eta hogei minutuko iraupena izan zuen eta tantoak luze, neketsu bezain landuak izan ziren. Gainera, azken tantoan erabaki zen zein bikotek eskuratuko zuen ligaxkako lehen puntua, emozioa puri-purian jarriz. Kasu honetan ere Contin nafar gazteak emango zuen mailak sortu zuen zeresana, mota honetako txapelketa batean bere lehen parte hartzea baitu. Honek maila oso ona eman zuen eta Amaia Etchelecu aurrelari lapurtarrarekin batera bikote ona osatzen dutela erakutsi, azken honek pilota zailak jasotzeaz gain asko lagundu baitzion kideari. Muneta ere esperientzia handikoa da eta atzera pilotakada ederrak bidali zituen (tartean hiru errebote), aurrelari gorria ekidin asmoz. Bordagarayk eta biek elkar oso ongi ulertu zuten eta azken txanpara aldetxoarekin heldu ziren: 25-29. Azken berdinketa 20nakoa izan zen ordura arte. Hala ere, bikote gorriak ez zuen etsi eta 29-29 jartzea lortu zuten. Amaieran, ordea, urdinek etxeratu zuten puntua: 30-29.
Ongi hastea garrantzitsua bada ere, batez ere ligaxkan bikote bakoitzak bina partida baino ez dituela aintzat izanik, oraindik ere asko falta da eta denek dute aurrera egiteko aukera. Hori bai, batzuk besteek baino beharrezkoago izango dute garaipena aukerak mantendu nahi izanez gero.
2. jardunaldiko partidak otsailaren 12an jokatuko dira, ordu berean hasita.
Nork: emakumeapilotari.2012/01/30 19:06:21.728 GMT+1
Etiketak:
federatua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/27 11:47:50.450 GMT+1
Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2012. 1.jard.
| PROMOZIO SARIA | ||
| 1 |
Garmendia-Semper 30 |
Isasmendi-Mendizabal 24 |
| KUTXA SARI NAGUSIA | ||
| 2 |
Mendizabal-Arrieta 30 |
Housset-Serre 23 |
| 3 |
Etchelecu-Contin 29 |
Muneta-Bordagaray 30 |
Atsedena izango dute asteburu honetan Andueza-Ugaldek (Promozio Sarian) eta Aristorena-Ruiz de Larramendi eta Irazustabarrena-Arozena bikoteek (Kutxa Sari Nagusian).
Ongi hastea garrantzitsua da denentzat, ohartzerako amaituko baita ligaxka. Beraz, ikusiko dugu gazteenek urduritasuna nola kudeatzen duten eta ilusioa nola baliatu. Esperientzia handiagoa dutenek ere tentuz ibili beharko dute, akatsetarako ez da zirrikiturik egoten sarri eta.
Denok zaudete bertaratzera gonbidatuta.
Zorte on!
Nork: emakumeapilotari.2012/01/27 11:47:50.450 GMT+1
Etiketak:
federatua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/27 11:22:33.246 GMT+1
Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2012
Txapelketaren ezaugarriak
- Noiztik nora: urtarrilaren 29tik martxoaren 4ra
- Mailak: Kutxa Saria Nagusia eta Promozio Saria
Bikote parte hartzaileak
Kutxa Sari Nagusia
Zortzi pilotari onenez gain lau gaztek parte hartuko dute.
A multzoa
Maider Mendizabal-Ariane Arrieta
Yanira Aristorena-Maite Ruiz de Larramendia
Maritxu Housset-Amaya Serre
B multzoa
Amaia Etchelecu-Rebeka Contin
Amaia Irazustabarrena-Nagore Arozena
Susana Muneta-Claire Bordagaray
Promozio Saria
Euskal Herrian nabarmendu diren 6 gaztek jokatuko dute.
Ainhoa Garmendia-Maider Semper
Ane Isasmendi-Maddi Mendizabal
Bea Andueza-Irati Ugalde
Lehiaketa sistemak
Sari Nagusia
- 3 bikoteko bi multzo
- Denek denen aurkako joaneko ligaxka
- Multzo bakoitzeko lehen biak finalerdietarako sailkatuko dira
- Finalerdiak: A1/B2 eta B1/A2
- Finala finalerdietako garaileek jokatuko dute
Promozio Saria
- 3 bikoteko multzo bakarra
- Denek denen aurkako joaneko ligaxka
- Multzoko lehen biak finalera sailkatuko dira
Partiden egutegia
Partidak igande goizetan jokatuko dira. Ligaxkakoak 10.30etik aurrera eta finalerdi zein finalak 11.00etan hasita.
2012ko urtarrilak 29, VILLABONA, 10:30. Ligaxkako 1.jard.
PROMOZIO SARIA
1 Garmendia-Semper / Isasmendi-Mendizabal
KUTXA SARI NAGUSIA
2 Mendizabal-Arrieta / Housset-Serre
3 Etchelecu-Contin / Muneta-Bordagaray
2012ko otsailak 12, 10:30. Ligaxkako 2.jard.
PROMOZIO SARIA
1 Andueza-Ugalde / Garmendia-Semper
KUTXA SARI NAGUSIA
2 Muneta-Bordagaray / Irazustabarrena-Arozena
3 Aristorena-Ruiz De Larramendi / Mendizabal-Arrieta
2012ko otsailak 19, 10:30. Ligaxkako 3.jard.
PROMOZIO SARIA
1 Isasmendi-Mendizabal / Andueza-Ugalde
KUTXA SARI NAGUSIA
2 Housset-Serre / Aristorena-Ruiz De Larramendi
3 Irazustabarrena-Arozena / Etchelecu-Contin
2012ko otsailak 26, 11:00. Finalerdiak
KUTXA SARI NAGUSIA
1 A1 B2
2 B1 A2
2012ko martxoak 4, TOLOSA (Beotibar), 11:00. Finalak
Promozio Sariko FINALA
1 A1 A2
Kutxa Sari Nagusiko FINALA
2 A1/B2 B1/A2
Nork: emakumeapilotari.2012/01/27 11:22:33.246 GMT+1
Etiketak:
federatua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/26 18:07:09.079 GMT+1
Larunbatean hasiko da Euskal Herriko Nesken Gomazko Paleta Txapelketa 2012
1.maila
A multzoa
Martinez-Martinez
Pradera-Saez
Manzisidor-Semper
B multzoa
Leunda-Urtasun
Irazustabarrena-Arrieta
Andueza-Aristorena
C multzoa
Garmendia-Mendizabal
Goikoetxea-Huizi
Etxarri-Mariñelarena
Martin-Isasmendi
D multzoa
Evaristti-Argain
Landaluze-Agirre
Redondo-Etxabe
Aristorena-Contin
2.maila
A multzoa
Martinez-Valcarlos
Tijero-Gutierrez
Bereinkua-Arrizabalaga
B multzoa
Santxez-Agirre
Jauregi-Lucas
Araiztegi-Lejonagoitia
C multzoa
Etxaniz-Ansotegi
Bañales-Urkizu
Txurruka-Uriarte
Lasarte-Sagastibeltza
Partidak larunbat arratsaldetan jokatuko dituzte, 16:30etik aurrera. Lehen mailakoak aste honetan Gasteizko Abetxukon eta Etxarri-Aranatzen arituko dira. Bigarrenekoak, berriz, Orion.
Xehetasun gehiagorako: Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza
Nork: emakumeapilotari.2012/01/26 18:07:09.079 GMT+1
Etiketak:
federatua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/26 17:46:13.977 GMT+1
Gaur aurkeztuko da Emakumezkoen Kutxa Saria
Nork: emakumeapilotari.2012/01/26 17:46:13.977 GMT+1
Etiketak:
federatua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)