
Aldaketa sakona benetan, baina "arazotxo" batekin: gehiegizko antzekotasuna zuen beste hainbat logorekin. Adibidez:

Inoiz ez zait gustatu izan Quark; urteak eta urteak inolako aurrerapausurik eskaini barik, prezio jasanezina, akats ikusgarriak, intuitibotasun-eza lazgarria... Orain logoaren asunto honekin, nire iritzia okerrera doa. Pasa den astean beste logo bat aurkeztu dute:

A ze kakanastea! Iraileko logoa aurkeztu zutenean "Enpresaren asmo sendoa eta etorkizunerazko bidea ezin hobeki" irudikatzen zuela zioten; orain ateratako prentsa-oharrean, ordukoa hartu eta goitik behera kopiatu dute. Zertan ari dira? Iparra zeharo galduta dute...

Idatzi artikulu bat