Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/25 21:23:53.348 Universal

Interneten Euskaraz Nabigatu!

Kaixo People,

            Urteberrion hasteko, ez baitut mezurik idatzi urtea amaitu zenetik. Buruan ditudan ideien arabera bi mezu didaktiko idatziko ditut. Bata hau, Interneten Euskaraz nola nabigatu azaltzeko eta hurrengoa, beste mezu batean, mezu berriak zuek nola idatzi azaltzeko.

            Mezu hauetako aholkuak ikusiko zenituzten seguraski inoiz, baina nik badaezpada, hemen gehituko ditut eta esteka bat jarrito diet, edozein momentutan tita batean berreskuratzeko.

            Euskaraz nabigatzea diodanean, alde batetik, nabigatzailea bera euskaraz izatea dago eta beste alde batetik, webguneen euskarazko bertsioa zuzenean irekitzea.

            Azalpenak Firefox eta Internet Explorer-arentzat emango ditut, baina Safari eta gainontzekoentzat antzekoak dira. Instalatzeko softwareari dagokionez, Windowsentzako jarri ditut helbideak, baina Linux edo MacOSX –entzat antzekoak lirateke. Dudarik izanez gero galdetu.

Nabigatzaileak euskaraz jartzeko, programa bera, menuak eta euskaraz izateko:

·        Firefox 2 Euskaraz => http://www.mozilla-europe.org/eu/products/firefox/

·        Internet explorer 7a momentuz ez dago euskaraz => Begiratzen joan daiteke hemen => http://www.microsoft.com/windows/ie/worldwide/default.mspx

             Gainontzeko SW-rea euskaraz izateko kontsultatu hemen => http://softkat.ueu.org/

            Programaren SW-ea euskaraz izan ala ez, hortatik aparte, interneten nabigatzerako orduan dugun hizkuntza prioritatea dago.

Webgune askok, hizkuntza bertsio ezberdinak izaten dituzte eta hauetariko askok, guk eskaera egitean, gure nabigatzaileari erabiltzen dugun hizkuntza prioritateari buruz galdetzen dio.

            Adibide moduan, gure blogeko interfazea, hiru hizkuntzetan erabiltzeko aukera dago, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Era horretara, eskubiko barran, euskaraz “Honen Inguruan”, “Estekak”, gaztelaniaz “Acerca de” “Enlace” eta ingelesez “About this” “Links” agertuko zaigu.

  • Firefox 2an, (1.X –etan antzekoa izango da) euskarazko menuen bidez azaltzen dizuet, erdaraz duzuenok, imaginatu zein izan litezkeen baliokideak.

Tresnak => Aurreratua (goikaldeko irudietan) => eta Hizkuntzak jartzen duen lekuan HAUTATU aukeratu. Bertan behean jartzen dizuedan irudia agertuko da. Hemen hizkuntza prioritatea konfiguratu ahal dugu, listan ez bada agertzen nahi dugun hizkuntza, “Gehitu nahi duzun hizkuntza”-n hizkuntza aukeratu eta GEHITU

Aukeratu eta Ados => Ados.


  • Internet Explorer 7an berriz:

Goian eskubikaldean HERRAMIENTAS aukeratu => Opciones de Internet => Idiomas eta bertan hizkuntza prioritateak konfiguratu.

IRUDIETAN KLIKATU HAUNDIAN IKUSTEKO!!

Zorte on eta dudarik baduzue, farmazeutikoari galdetu.


Nork: epetxepe.2007/01/25 21:23:53.348 Universal
Etiketak: ikastaroa euskara nabigatu internet | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ni macintosh'ekin ibiltzen naiz, eta SAFARIrekin batez ere, baina INTERESGARRIA OSO JARRI DUZUNA !! milesker EPETXEPE!

Nork: majanekua.2007/01/30 06:46:44.184 Universal

Denbora hartzen dudanean PC-a MAC-ean arrankatu eta gehituko dut.

Gero arte majisisisisima!,

Jeje

Nork: epetxepe .2007/01/30 09:10:42.162 Universal

Hi Epe maixu gorena!
Haritzek jarri zidak firefox edo trasto hori...
ta ei,
ta majo ederto funtzionatzen dik e?!
eskerrik asko gu xirikatzeagatik!
bejondekeila jefe!

Nork: IRA.2007/02/11 20:24:31.035 Universal

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru