Joan den astean, apirilak 13an Marijeren urtebetzea izan zen eta seme alaben opari bila Zumaiara etorri eta eguraldi txarra. Kabenzotz! Hurrengoako monjei arraultzak eo eraman, ta neure apuntatzen naiz, mundu osoko ondare geologiko garrantzitsu horiek ikustera, beste ikuspuntu batetik, itsasotik alegia (by boat). Plan polita eguraldi oneko egun batetarako.
Nahiz eta eguraldi txarra atera, "al mal tiempo buena cara" eta behin Zumaiara etorri ezkero, anaia Antxonekin akeita bat hartu gabe ezin geratu eta erriyo ondoko argazki eder bat utzi digute.

Aupa pareja eta zorionak Antxoni ere, apirilak 19an baitu urtebetzea.
Eongo gatxink!



Erantzunak
Nork: Marije laguapa.2008/04/17 18:29:44.356 Universal
BIYOI ZORION BETE BETEAK!!!
MEREZI DUZUE, ONDO MEREZITA gañea!
Kasta onekuak, sano-sanoak, umoretsuak eta garbo askokuak.
BEjondeizuela!
Amona Joxepak beti zuen dilema galanta zuekin: nor ote zen OSTIRAL SANTU egunez jaio zena. Ta hark, nola ez...beti bezala, mutilaren alde egiten zuen: Antxon omen ostiral santu eguneko bedeinkatua.
Gure amonaren mingaiña eta musean tranpa egiteko abilleziyak bat eginda, dudan jartzen dut nik hori (arraunean zarauztarrak zumaiarrak baino hobiak direla inoiz udan jarri ez dudan bezala)...ba hori, nork argituko dit niri hau?
Joxepa, bota dizut nik gaurkoan erronka :-)
saltxak jarraitu dezala gure familiyan,
ESKERRIK ASKO AMA guztiagatik,
eta zuri ANTXON hain seme jatorrak lehengusuratzeagatik!
GORA EPELDE KASTA!
IrA eta IzAr*
Nork: IrA.2008/04/17 20:31:12.305 Universal
Nork: majanekua .2008/04/18 09:22:03.020 Universal
Jeje.
Argazki ederra Iratxe.
Aioo
Nork: epetxepe .2008/04/18 17:27:30.262 Universal
Nork: agosti.2008/04/19 18:17:29.102 Universal
Nork: majanekua.2008/04/19 19:17:27.468 Universal
Lehenengo zubiari atera nion argakia, ta gero, zubia bakarrik xoxo xamar geratzen zela eta, kolore piskat sartzea pentsatu nuen (kazadora gorri bat?), eta baita bixeradun graxioxo ankazabal bat ere. Oso dotore gelditu zitzaidan, baina badakizue., artistek beti izaten dute perfekzioaren disdirari jarraitu behar hori... eta argazkia oraindik eta gehiago hobetu behar horretan, argazki bana atera nien han inguruan suertatu zitzaizkidan bi lehenengoei, ikutu batzuk egin (zimurrak kendu, kolore piskat eman... gauza sinpleak), eta elkarren ondoan jarri nituen, beso bat jaso bati, eta irrifar batzuk marraztu, elkarrekin egongo balira bezala.
Baina... mugimendu falta! mugimendua, mugimendua... haizea! horixe da falta zitzaidana, eta pentsatu eta egin! ileak piska bat nahai biei eta kitto! perfekzioa nire eskuetan! ta zuen begien aurrean orain!
Bo, besteikpe, Zorionak biei!
Nork: .2008/04/20 16:44:36.342 Universal
Eskerrak denori, ez dakit photoshpop edo ikutuak baina argakian
ikusi nintzanean oso gaztetuta aurkitu nintzan , begondekela Aritz
fitxatuta gelditzen aiz urrenerako ere.
Agur eta muxu bat denorentzat
Antton
Nork: antton.2008/04/20 17:54:53.255 Universal