2012/02/05 20:27:30.425 GMT+1

Etzera nire ametsetako printzesa
baina ez zaude gaizki
etzera izarretara eraman nahi nuen hura
baina galduko gera gauean
Ez zaitut engainatzen maite zaitudala
esaten badizut
baina ez zazu espero nik zu ilargira
eramango zaitudanik
baina ez zazu espero nik zu ilargira
eramango zaitudanik
Egia esanda ez dago biolin musikarik
txoznetako zarata besterik ez
ez gaude urrez ta zilarrez jantzita
baina musuak gozoak dira
Ez zaitut engainatzen maite zaitudala
esaten badizut
baina ez zazu espero nik zu ilargira
eramango zaitudanik
baina ez zazu espero nik zu ilargira
eramango zaitudanik
Bihar betiko lekuetan gurutzatzen
bagera
ez begiratu lurrera
irrifar iheskor batez agurtuko zaitut
bizitza aurrera doa
Ez zaitut engainatzen maite zaitudala
esaten badizut
baina jakin ezazu noizbait ilargira
bazoaz han aurkituko nauzula
noizbait ilargira bazoaz han aurkituko
nauzula
Mikel Markez
Nork: errailak.2012/02/05 20:27:30.425 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/31 01:47:19.470 GMT+1

Bada zerbait nik ikusten ez dudana
eta zuk ikusten duzuna.
Nork: errailak.2012/01/31 01:47:19.470 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/30 00:33:44.217 GMT+1

Oinatzek gogoraraziko ez balidate, ez nuke jakingo nola heldu naizen honaino. Urak oinatzok ezabatzen dituenean, beraz, hondartzaren beste muturrera iritsi naizela konturatzen naiz bat-batean. Biderik gabeko helmugen erruz ulertzen dugu hain gaizki guztia.
Nork: errailak.2012/01/30 00:33:44.217 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/28 03:22:39.041 GMT+1

Begiak eta belarriak adi.
Ikusteko. Entzuteko. Mundua.
Nire begietan islatuta dago niretzat mundua dena. Kantatzen noan melodia hau da momentuari dagokion soinu-banda.
Horregatik, nire mundua dira begietan islatzen zaizkidan pertsonak,
zuzen begira dauzkadalako.
Nire mundua dira estribilloa nirekin batera abesten dutenak,
melodiari momentu hori dagokiolako.
Begiak eta belarriak adi.
Gozatzeko. Nozitzeko. Mundua.
Nork: errailak.2012/01/28 03:22:39.041 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/24 22:57:16.690 GMT+1

Haizeak ebakitzen digu azala
atzazal zorrotzak baleuzka bezala neguak
begien sakonean gordeta duzun zeruak muga
ez baldin badu, ez dit ardura gehiegi
gera bedi
orratza isilik
denbora zintzilik.
Nork: errailak.2012/01/24 22:57:16.690 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/23 21:48:18.299 GMT+1

Paisaia ebakiz
ziztuan pasa den trena naiz
errekak daraman plastikozko poltsa
haurrari errepidera alde egindako baloia naiz
ta aldi berean
sofaren zirrikituetan ahaztutako txanpona
eskutitza inor bizi ez den etxeko postontzian
Hau naiz gaur
baina -gripearen birusa bezala-
ezagutu aurretik mutatzen naiz
eta sukarra daukat
irakiten nago beti
aluzinatu egiten dut gauez
egunez ere bai
Hau naiz gaur
bihar hura
ta inor ez inoiz.
Nork: errailak.2012/01/23 21:48:18.299 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/19 17:33:48.449 GMT+1

Naizena senditu nahi dut
senditzen dudana maite
maite dudana kantatuz
bi aldiz maite nezake
ezin dut deus egin kantu
benetan maitatu gabe
dena dut zinez kantatu
amodioa ere barne
Maitasunarena iparra hegoa
maitasunarena hango hemengoa
nortasunarena ez dut banakoa
soilik Euskal Herrikoa
Ez naiz hemengo ez hango
barka ezin badut jasan
ene bihotza inongo
mugatzarrak molda dezan
osoa dut maiteago
zenbat hautsiago izan
aginterri ezin deno
behintzat herri bakar gisan.
Maitasunarena iparra hegoa
maitasunarena hango hemengoa
nortasunarena ez dut banakoa
soilik Euskal Herrikoa
Kantatu eta
maitatu
den dena ere ez
noski
tamalez maizegi
jardun
izan dut hortz eta
guzti
izate geuk
hautatua
mozten zaiguno
bortizki
behar dut erremin
hori
bihur dakidan
abesti.
Maitasunarena iparra hegoa
maitasunarena hango hemengoa
nortasunarena ez dut banakoa
soilik Euskal Herrikoa
Anje Duhalde
Nork: errailak.2012/01/19 17:33:48.449 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/16 23:17:54.456 GMT+1

Tipiko samarra da esatea mundua zirku bat dela. Panpox geratzen dira poemak pailazoak politikariekin eta herri xehearekin funanbulistak konparatuz gero.
Gaur ez dut poesia egiteko gogorik, beraz, herriarekin alderatuko dut, lastima handiz, domatutako lehoia
.
Nork: errailak.2012/01/16 23:17:54.456 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/15 17:38:12.410 GMT+1

Grazia egiten dit
zure alboan joateak
esanez zein den bidea
nola iritsi
bolantea biratuko banu bezala da
arimarekin
ziur zaude
ondo naramazula
nik ondo goazela esan dizudalako
atzean utzitako etxeek
jakin nahi lukete
nora ote goazen
errepideotan barrena
zerura
esango nieke
baldin zuk
entzun ez bazeneza
ez baitakizu
zerura goazenik
zaramatzadanik
zerura
lurra amaitzen den
marran
jaitsiko naiz
autotik
zu eror zaitezen
gora
bakarrik
zure begiek ez
ez baitira izango berriz begi
besteenek bai
ikusiko naute
bide ertzean
beti gisan
beltzez
zure modukoren batek
jasoko nauen arte
grazia egingo dit
bere alboan joateak
esanez zein den bidea
nola iritsi.
Nork: errailak.2012/01/15 17:38:12.410 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/13 16:41:53.798 GMT+1

Kaiolak eta kaiolak eta kaiolak, kaiola gehiago, kaiolak, eta kaiolak, kaiola pila, kaiolak, kaiolak denak. Non dira txoriak? Zertarako dira txoririk gabeko kaiolak?
Burdin pusketa bihurtzen dira barroteak, inor preso ez baldin badute. Kaiolak ez dira hain kaiola txoririk gabe.
Edo bai. Kaiolak beti dira kaiola, txoriak txori diren bezala beti. Norbait dute beti preso, barruan inor ez badago ere.
Kaiola hutsek aske dena atxilotzen dute, begira dauzkaten begi-nini lasaituak. Kaiolaz kanpokoa konturatzen da kaiolaz kanpo dagoela, hau da, ez dutela barroteek mugatzen. Eta aske zen hark sinetsi egiten du aske dela, kaiolan legokeen txoriaren erruki da, tentel, inozo.
Aske dela uste duena preso dago. Barroterik gabe. Kaiolarik gabe. Hegorik gabe.
Nork: errailak.2012/01/13 16:41:53.798 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak