Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/07/24 13:17:19.522 GMT+2

Montreal








Playmobil-eko panpinatxo bat
hartu dute bi hatzek
eta lekuz aldatu.






Nork: errailak.2010/07/24 13:17:19.522 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/07/22 09:50:22.774 GMT+2

___




Kristalezko ametsak

Paperezko autoz

Kartoizko bidetan.





Nork: errailak.2010/07/22 09:50:22.774 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

2010/07/19 10:15:10.648 GMT+2

melodiak









Eskuak askatu
hatzei utzi
nahi dutena jotzen.




Nork: errailak.2010/07/19 10:15:10.648 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/07/16 08:38:16.494 GMT+2

.







Oinak lurrean izateko esan zidaten eta

zerua jarri nuen oinpean.





Nork: errailak.2010/07/16 08:38:16.494 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/07/09 14:54:27.074 GMT+2

geometriak






Ohol zuzenen konposizio ordenatua da etxe hau

erregelaz banatu zuten Afrika

oroimena argazki laukizuzenetan dago preso


Konpasak zehaztu ezin dituen olatuak maite ditut nik

lau zifra alderantziz jarrita irudikatu ezin diren sudurrak

mapetan azaltzen ez diren bideak.


Baina berak ez zidan ulertu geometrikoegia zela esan nionean.




Nork: errailak.2010/07/09 14:54:27.074 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2010/07/07 00:03:32.132 GMT+2

ura




Isla objektua bezain ederra bada,

zergatik gutxiesten dugu fantasia errealitatearen aurrean?



Nork: errailak.2010/07/07 00:03:32.132 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/07/04 17:11:47.679 GMT+2

Behingoz asko




irripar egiten dut
ohartzean aurten
irriparrak zein errez
sortzen dizkidaten




Nork: errailak.2010/07/04 17:11:47.679 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/06/28 16:30:13.482 GMT+2

Makarroiak





Eguzkiak datoz doaz
ez gatoz ez goaz
ezpainak datoz doaz
ez gatoz ez goaz.

Ez etorri. Ez joan.
Ez izan.


Ez didazu dizut lorik kentzen
ados
baina zuri muin ematea
ez da makarroiak prestatzea bezain...
bezain hori
ez irakinagatik,
aiseago biguntzen gara makarroiak baino.


Ez etorri. Ez joan.
Ez izan.
Ez irakin.
Bigundu da. Gogorregia.




Nork: errailak.2010/06/28 16:30:13.482 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/06/25 10:17:17.148 GMT+2

handiari







Urpean dabilen arrain batek
kosk egin dio hankako behatz lodian
txikiak handiari desafio.

Inbidia sentitu du
eta behatz punttan tirita txiki bat jarri behar izan duenean,
bazuenik ez zekien iraultzaile sena piztu zaio.





Nork: errailak.2010/06/25 10:17:17.148 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/06/20 12:49:05.303 GMT+2

Zorionak danoi!




Kantatu nahi du bizitza!

Kantatu nahi dut bizitza!
Kantatu nahi dugu bizitza!

Si, Mi, Mi, Mi, Sol...





Nork: errailak.2010/06/20 12:49:05.303 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)