Ahulezia.
Ardura.
Antsietatea.
Beroa.
Bertigoa.Bakea.
Blokeoa.
Desioa.
Damua.
Egarria.
Erokeria.
Errua.
Egonezina.
Euforia.
Gosea.
Gogoa.
Gorrotoa.
Haserrea.
Histeria.Hotza.
Izua.
Intriga.
Indarra.
Inbidia.
Jakin-mina.
Konfiantza.Kezka.
Lilura.
Lotsa.
Maitasuna.
Mina.
Motibazioa.Malenkonia.
Nekea.
Nazka.
Obsesioa.
Poza.
Presioa.
Plazera.
Sustoa.
Tristura.
Xarma.
Zalantza.

Aberiatutako kameleoiak gorritzen dira belarretan, zebrabideetan berdetu, zeruan hegan horitu. Aldrebes oso. Eta galduta sentitzean hargatik, erabakitzen dute aberiatuta daudela.
Munduak, aldiz, ez du aberiatutako kameleoirik ezagutzen, baizik eta zelaian amapola, semaforoaren argi berdea zebrabidean eta zeruan eguzkia.
Bada, halaber, aberiatuta dagoela uste duen gizakirik,
amorrua sentitzen duelako maite duenari begira,
intriga etsaiaren aurrean.
Aberriaz zalantza egiten duelako,
iraganak min egiten dion bitartean.
Zapaltzaileak xarma duelako beretzat,
plazeraren izu delako,
bakardadearen gose.
Bart ez zegokiolako alai egotea,
presioa eta nekea sentitzen dituelako desio zuen maitasunari begiak iltzatzean.
Egun damu iraunkorra delako behinola euforiaz bizi izan zuena.
Ez delako fio gehien babesten duenaz,
tristatzen delako badoanean ustez transzendentziarik ez duen bihotz hori.
Ama hotz besarkatzen duelako,
histeriko jartzen delako txorakeria batekin.
Bero jarri duelako nazka ematen dion gizonak, bere printzipioen lotsa izan delako,
gogoa eta ausardia dauzkalako zauritzeko...
Munduak, gainera, ezagutzen ditu aberiatutako gizakiak, hauek ez dakitelako aberia edo akats horretan bizitzen, kameleoien gisan besterik gabe amapola edo eguzki bihurtuz. Gizakia, izan ere, aberia konpontzen ahalegintzen da eta zelaia gorriz margotzen du, zebrabidea berdez eta zerua horiz. Aldrebes oso.
Erantzunak
Zeru hori eta zelai gorriz osatutako lurraldean barna mugitzeaz ohitzen zarenean, konturatzen zara gutxiengo direla laino zuri eta itsaso urdinez inguratuta bizi direnak. Zorionekoak beraiek. Besteok, hainbeste hitzen hartean galdu eta egunak bata edo bestea aukeratzen pasatzen dugu, aurrean dugunari egunero etiketa berri bat jarri nahian. Hitz horiek guztiek ez dakit, ordea, norabait garamatzaten ala noraezean doan zig-zag ibilbide bat besterik ez duten osatzen, pausoak ematea eta ibiltzea ez baita gauza berbera. Duda guzti hauen aurrean askotan pentsatzen dut ez ote litzatekeen hobe zuri-beltzeko mundu batean bizi eta dena errazago bilakatzea, azken finean, kartoizko dekoratu bat eraikiz gero akabo paisaia aldakorrak. Eta ez dakit hori egokiagoa ez den kamaleoi erotu bilakatzea baino.
Baina ez, ez naiz engainatuko, zerbaitetan sinestekotan, bihurgunez eratutako ibilbide malkartsu horretan sinisten dudala esan beharra daukat
Nork: hgwxx/7.2011/07/23 18:33:45.751 GMT+2
Nork: errailak.2011/07/24 08:46:14.951 GMT+2
http://www.blogak.com/errailak
Eta koloreek erotzen badute inor, zuri-beltzeko munduarekin amestea aski da, itsasoa gris eta mendiak beltz ikusteko, zebrabideak gorri ikustera iritsi denak errex asmatuko baitu odola zuri-beltzean imaginatzen.
Ez al da hobe aberia onartzea, bide okerretik zuzentzen saiatzea baino ?
Ez al da hobe triste zaudela onartu, pirata orbanaren forma duen irribarrea bortxatzea baino ?
Nork: orhiko sorgina.2011/07/28 21:55:16.548 GMT+2