Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/11/01 12:34:19.010 GMT+1

Arkakusoek zakurrak hautatzen dituztenekoa

Kosk egiten dio izterretan eta lepoko odola zurrupatzen dio, emeki, min emanez. Sabelean banaka-banaka grano txiki mordoxka sortzen dizkio bi astean behin edo.

Bart jabetu da bere arkakusotasunaz eta harro sentitzen ez den arren, badu zerbait erakargarria zakurra xaxatze horrek.



Segur zen hura, ulergaitz zaio orain bere buruari, bart behera erori zaionez zakurrarekiko zeukan indiferentziaren mitoa. Laztantzen barik, koskaka baitabil, baina bere azalean beti.






Nork: errailak.2010/11/01 12:34:19.010 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ez dezagun ahaztu bizkarroia bera dela menpekoa. Erasotzailea eta biktima, jolasarekiko beharrizana baitu. aspaldiko, politta!

Nork: euritan.2010/11/08 14:55:50.897 GMT+1
www.blogak.com/euritan

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru