- Bai, kolpe latza eman ziok!
- Esan nian nik ona aterako zuala.

- Isil hadi! Nik esan nian hori. Ez al duk gogoratzen niri botatzen zidala pilota kabroiak, zakur ziztrin bat banintz gisan haren atzetik joateko?
- Ez al zitzaian gustatzen?
- Pilota jasotzea, bai, berez bai.
- Nola berez?
- Hiri gustatzen al zaik Anoetara joatea emazteak oparitutako sarrerekin?
- Beti Erreala, badakik.
- Eta gustatzen al zaik Anoetara joatea emazteak oparitutako sarrerekin, jakinda hire zaunkez ordu batzuez libratzeko egiten diala?
- ...
- Gustatzen zaik?
- Anoetara joatea, bai.
- Berez bai?
- Zakurra haiz.
- Hi ere bai.
Erantzunak
Ederra da mundua zakarrontzira botatzeko gogua duzun hoietan, gogoz irri iteko aukera izatia.
Bereziki irri egiteko arrazoia, zakarrontzira bota nahi duzun mundu horren zati baten bertze ikuspegi bat baldin bada.
Nork: orhiko sorgina.2011/05/04 22:36:18.905 GMT+2