herriko hotelean ostatu hartu duten bidaia-gidatu bateko turista gogotsuak izan daitezke,
edo, besterik gabe, bidegorritik doan txinatar koadrila.
Arropa eskegitzen erori zaizkidan kuleroak,
gero behera eskean jaisteko kezka izan daitezke,
edo, besterik gabe, behera hegan doazen kuleroak.
Egutegiari erauzitako orria,
oporren bukaera gertuago sumatzearen tristura izan daiteke,
edo, besterik gabe, egutegiak erantzi duen orria.
Emango nizukeen besarkada,
dudan kariƱo nahiaren froga garbia izan daiteke,
edo, besterik gabe, emango dizudan besarkada.
Esan dizkidazun hitzak,
elkarrizketa geureago bihurtzeko ahalegina izan zitezkeen,
edo, besterik gabe, entzun dizkizudan hitzak.

Oporrak hartuko ditut egun batzuez, ez pentsatzea erabaki baitut, alegia, ez pentsatzea pentsatu dut.
Erantzunak
baina hemen nago berriz ere, maite ditudan hitzen sarean harrapatuta
Neri ere bururatu zait mendian galtzea
baina ez dut horretarako bide egokirik aurkitu.
Dena besterik gabekoa balitz, bizitza argazki soila litzateke. Baina guk argazkiei hitzak josten egiten dugu ahalegina, bizitzan, ikusten dugunaz gain besterik badagoelako.
Nork: sorgina.2011/08/13 11:37:11.152 GMT+2
Nork: errailak.2011/08/14 22:50:05.620 GMT+2
http://www.blogak.com/errailak