
Barkatzeko eskatzen diot egunero, begiradaro, baina bitartean lasterka jarraitzen dut, beste aukerarik ez daukadalako, azken batean.
Zerumuga hurbilago dago, motxila eta ni neu hutsago gauden aldi berean. Pena da, ezen orain arte ez bainaiz konturatu mendi ederretan zehar noala.
Mendiz-mendi doa burbuila haur bat, zeinaren immunitate-sistema ez den ezeri aurre egiteko gai; kalte egiten diote ordulariaren orratzek, pozik onartuko lituzkeen mesede eskaerek, parrandek eta maite dutenen asmo onek.
Polita izango da nahi dudalako sortu dudan burbuila esterilizatua leherrarazi eta suizidatzea, kanpuseko belardiko mikrobioek erahil nazaten.
Erantzunak
Han eongo gea zure zai kanpusian!!! ñam, ñam...
Nork: Escherichia Coli.2011/06/02 09:55:10.550 GMT+2
Nork: .2011/06/14 14:10:56.737 GMT+2