Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/08/22 23:05:16.205 GMT+2

erdiguneak




[...] baina ongi genekien euren burua erdigunetzat daukatenek ez dutela beste baten beharrik. Izan ere, heliozentrismoa bera ere pikutara bota genuen Berlin konkistatu genuen egunean bertan. Gure inguruan biratzen zuen guztiak eta zail da azaltzen zer plazer sortzen duen erdiguneak non diren norberak erabakitzeak. Kafetegira jaisten ginenetan, han zuen erdia ziutateak; lanera abiatzen ginenetan, zuk erraz eta nik hanka puntetan eusten nuen metroko barran; oheratzen ginenetan, menturaz bion sabelen artean irristatzen zen izara bihurrian zegoen zentroa. Erdiguneak, noski, bat baino gehiago baitira.


Itsasoa Berlinen


Nork: errailak.2011/08/22 23:05:16.205 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru