Murumendiko baserri batean senar-emazteak bizi omen ziren, beren bost seme-alabekin.
Gizona kristau ona zen, baina andrea oso gaiztoa, eta bere umeak inola ere bataiatzerik nahi ez zuena.
Halako gau batean gizonak bere seme-alabak gurdian hartu eta abiatu zen bataiatzera eramateko asmoz, baina andrea esnatu eta gertatzen zenaz jabetu zenean, haien atzetik abiatu zen bataiatzen ez uzteko asmoz.
Gizonak andrea ikusi zuenean, gurdiaren kurteskilari lotuta jarri eta aurrera jarraitu zuen.
Halako batean andreak su ta gar hartu eta lainoen artetik gora ezkutatu zen oihukatuz:
Orain nire seme-alabak zerurako eta ni Mururako!
Hori gertatu geroztik, zenbait jendek ikusi omen du Aizkorriko leize-zuloen inguruan eguzkitan bere ileak urrezko orrazi batekin orrazten.
Herrikoia

Atzo norbaitek analizatu zituen kontatzen ditugun ipuinak, kantatzen ditugun bertsoak eta nondik datozen galdetu. Galdegin al dugu ohiturari men eginez urtero errepikatzen ditugun testuak sinesten ote ditugun? Sinetsi ote ditugun sekula. Sinetsarazi ote dizkiguten.
Erantzunak
Nahiago ditut sineskeri paganoak jarraitu (Murumendiko larrean, aker bat dago erdian, atso herrenak dabiltz bere aurrean dantzan, goazen goazen heurari laguntzen...AJUJU EGITEN!!) eta sorginak gurtu, maite baititut sorginak, suaren inguruan dantzan, oilo ipurdia jartzen didatenean. Eta baita urte osoan zehar egunak alaitzen dizkidatenean ere, su ta gar bihurtu eta eguzkiak adinako indarra ematen didatelako bizitzan. Hoiengan sinesten dut nik, inoren ohituren inposaketarik gabe.
Eta, zorionez, badauzkat inguruan horrelako mordoxka bat, zu tartean.
Beraz, eskerrikasko!!
Nork: Katu!.2011/06/27 12:44:41.712 GMT+2
Nork: errailak.2011/06/29 09:10:57.885 GMT+2
http://www.blogak.com/errailak
Inposatu dizkiguten sinismenak omen dira onak, eta bertzeak txarrak, arraroak, bitxiak. Baina "bitxi" hitzari zukua atera nahi diot nik, harri politei "harri bitxi" erraten zaie eta.
Esaldi bakarrak azaltzen du dena :
"Gizona kristau ona zen, baina andrea oso gaiztoa, eta bere umeak inola ere bataiatzerik nahi ez zuena."
Pertsona ona = kristaua.
Ez kristaua = gaiztoa
Matematika hutsa da. Baina hori du arazoa, hutsa dagoela, zentzurik gabe, abstraktu.
Gu sorginak gara, festa ta algara, suaren inguruan, akelarrean dantzan, aiaiaiaiaiaiiiiaiii iajajajai !!!
(Gu bezain sorgin diren Pirritx eta Porrotxen kantu batetik)
Nork: orhiko sorgina.2011/06/30 17:44:18.398 GMT+2
Nork: errailak.2011/06/30 21:22:35.773 GMT+2
http://www.blogak.com/errailak