Globo bat gainera erortzen zaidala egin dut amets
nola amiltzean ni naukan azpian.
Liburu-denda bateko eskaparatean globo gisako bat ikusi nuelako izango da
globo aerostatiko bat liburu-dendan
hala dira kontuak gizakiak hegan ezin egin dezakeela onartu duenetik
haurren atalera, irudimenarenera, mugatzen dituenetik hegoak eta globoak.

Globo makurtu honen oihalarekin dozenaka soineko jos nitzake, sehaska bat egiteko erabili egurrezko kaxa.
Ez naiz proiektu errealez ari, hegan jarraitzeko hareazko zakuak lurrera botatzeko prest ez zegoenari burla egiten baino. Lurtarregia bera.
Erantzunak
Beharbada, oihal zati handi hori mila soineko eginez, eta egurrezko kaxa seaska, gehiago liratezke zerura goizegi airatzen ez diren lurtarrak.
Jesusek ogi zati bat eta arrain bakarrarekin herri oso bati jaten eman omen zion.
Zergatik guk mila arrain, ogi, oihal, eta egur izanda, dago munduan horrenbertze desgrazi ? Hegan egiten saiatzera mugatu garelako, bertzeei laguntzeko partez.
Ni proiektu errealez ari naiz.
Gizakiak eroso bizi daitekeela ulertu duenetik, liburu-dendetako eskaparateetan ikusten da pobrezia.
Nork: orhiko sorgina.2011/04/29 00:05:41.499 GMT+2
Denon hegaldia proposatzen dut nik, konforma gaitzakeenera hurbiltzen den mundurik inon egotekotan, goian egongo delako, ez hemen. Eta han ere ez baldin bada, orduan bai, burumakur onartuko dizut oinak lurrean izan beharko nituzkeela.
Nork: errailak.2011/05/01 16:43:44.049 GMT+2
www.blogak.com/errailak
Ez dut uste denok hegaldatzea lortuko dugunik. Baina amets egiten dugun guziok batera airatuz gero, beharbada hodeiren batean idealki bizi, eta lurreko jendeak inbidiaz eginen du zerura so. Horrela, noizbait, oin finkoak dituzten hoiek ere guregana helduko dira akaso.
Hasiko al gara hegaldia prestatzen ?
Hori bai, hegaldatzeak ez dezala mundu hontatik ihes egitea erran nahi, bertako gauzak aldatuz saltoka dantza egitea baizik.
Nork: orhiko sorgina.2011/05/04 22:57:31.345 GMT+2
Nork: errailak.2011/05/05 06:42:32.541 GMT+2
http://www.blogak.com/errailak