2010/06/03 11:03:09.417 GMT+2
Inurriak

Orain inurriak
kontau gura
dodaz
lokartu aurretik
olgetan badoaz
goiz itzartuta
be
dagit irribarre
lehen ametsa zana
amets ez
danetik.
Mundua ez dala
horren arraroa
txikitu
dalako
usteak naroa
eskuei begira
handitu egin dira
neure
besoetan
hartu nebanetik.
Gaur bizitza dator
ogi
samurrean
barretxu ta usain
lehertu beharrean
hau gosea,
ama!
asetu ezin dana
hamaika mosutan
jaten dodanetik.
Poz
barri batera
jaioten ari naz
inoz galdutako
ilusinoagaz
dana
ez da zelai
baina loratsu bai
lapiko txikiak
urtzen
nauenetik.
Alde egin dau lehengo
hainbat bildur txikik
ta
mamuak datoz
kortinen azpitik
damuak auzoan
gu aro
gozoan
trenak agurtzea
jolasa danetik.
Maite
dogulako
ilargi betea
eta egunero
barre egitea
taupadaz
taupada
aberatsak gara
urrezko laztanen
jabe garenetik.
Mikel Urdangarin
Nork: errailak.2010/06/03 11:03:09.417 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat