Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/02/23 23:34:12.890 GMT+1

Jainko Ateoa






Beharrezko galderak bakarrik ekarri badizkizut

ez esan ezer asmatu dudanik
arrakasta eta zoriona nahasten dituzulako
ez pentsatu ziur nabilenenik

Amidelgi honetan
beti hegian dantzari

Esan dezaket damu gabe
ez nukeela aldatuko
urteak galtzeko modu hau
ukitzearen truke

Hona igotzen naizela maiz
zugana heltzeko besterik ez
lokatza dabilkidalako
zain hauetan

Baina gehienez ere zure jainko ateoa naiz
bai, gehienez ere horren moduko zerbait
ta bakardadea izaten da sarritan
azken akordea ematen ei duena.

Beti zorionaren bezperetan...


Berri txarrak

Nork: errailak.2011/02/23 23:34:12.890 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

txalotzen duzun hori... beti hegian dantzari...

itzela da Gorka Urbizu !!

                                            (...)

mezu hilak idazteko eskuak
elkarrekin sentitzeko eskuak
arriskua txalotzeko eskuak
ta mundu hau jorratzeko eskuak ...

                                             (...)

"zorionaren bezperatan"
gure errealitatea zeinen ongi adieraz daitekeen bi hitz xumerekin.

 

Eskerrikasko gozarazteagatik, aspaldi enuen kantu hau "aditu"

Nork: orhiko sorgina.2011/02/24 22:47:21.877 GMT+1

"Beti zorionaren bezperetan amildegi honen hegian dantzari."

Eta amildegitik behera erortzen dena zer? Behin irakurri nion norbaiti, kale kantoi bakoitzean amildegirik badela. Bagoaz. Hiltzen bagara, bizirik geunden seinale.

Nork: errailak.2011/02/25 01:30:31.704 GMT+1
www.blogak.com/errailak

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru