
Kantuz daramazkit nik gauak,
kantuarekin,
goxatzen neure penak.
Kantuz kanpotik, negarrez barrutik,
kantuarekin,
ahazten ditut grinak nik.
Kantuz deramat bizia,
ahazteko hiltzia.
Neuretzat kantuan dago
fortuna guzia.
Eta kantuz, kantuz,
noa botatuz, neure hazia.
Batzuetan triste, besteetan hasarre,
zuen aurrean,
kantatzea dut lege.
Nahiz gogorik ez izan,
zuen aurrean,
sartu behar dut martxan.
Kantuz deramat bizia,
ahazteko hiltzia.
Neuretzat kantuan dago
fortuna guzia.
Eta kantuz kantuz,
noa botatuz, neure hazia.
Anje Duhalde
Erantzunak
kantuz nahi bizi
kantuz igortzen ditut
nik penak ihesi
kantuz izan dudanian
Zerbait irabazi
Kantuz gustora ditut
Guziak irazi
Kantuz ni bezelakoak
Hiltzia Du merezi
Kantuz pasatu ditut
Gau eta egunak
Kantuz izan dirade
Ardura ene lanak
Kantuz bildu izan ditut
Aldeko lagunak
Kantuz eman daiteke
Obra gabe famak
Kantuz hartuko al nau
Gure lur amak ?
Kantuz eman izan dut
Askotan berria
Kantuz gustatu izan zait
Erraitia egia
Kantuz eginez gero
Mundura sortzia
Kantuz egin beharko dut
Ene ustez hiltzia
Kantuz egin natzaizun
Bihotzian sartzia
Kantuz ehortz nezaten
Hiltzen naizenian
Kantuz ene lagunek
Harturik aidean
Kantuz ariko dira
Ni lurrian sartzian
Kantu franko utziko
Diotet mundian
Kantu egin dezaten
Nitaz oroitzian
Benito Lertxundi
Nork: sorgina.2011/06/23 18:49:47.595 GMT+2
akats bat: jarri dedan kanta Akelarrerena da, Anje Duhalde barne zenekoa.
Nork: errailak.2011/06/27 08:26:07.618 GMT+2
http://www.blogak.com/errailak