Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/04/10 16:29:41.183 GMT+2

larruez




Neure burua biluzten ez dakidalako

sentitu ohi naiz biluzik.




Nork: errailak.2010/04/10 16:29:41.183 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nudismoa gehiegitan praktikatzen duenak, aldiz, ezin jakin plazerragatik egiten duen ala bere nudista izaera azpimarratzeagatik. Trasparentzia ere kolore bat gehiago dela ahazten zaie, monotono xamarra gainera. Hobe sorpresa kutxa izan, ez al da erakargarriagoa?

 

Nork: ostolaza.2010/04/13 00:01:07.764 GMT+2
http://ostolaza.mundua.com

Biluztasuna erlatiboa da. Nudista, agian, armairuaren hondoan gordeta duen malko usaineko soinekoa janztean biluztuko da. Besteren bat, aldiz, uda hartako goiz hartako ez egin haren damua eranztean sentituko da larru gorritan.

Sorpresa kutxa izatea gauza bat da, dagoeneko sorpresa ez direnak kutxa batean sartzea, bestea.

Nork: errailak.2010/04/13 20:14:49.404 GMT+2
www.blogak.com/errailak

Biluztasuna gauza bat da, erraiak bistaratzea beste bat. Nudista bere burarentzat biluzten da. Eta begiratzen duenak ez daki zenbat duen ikusteke. Kontua da nudistari ez zaiola interesantea izatea interesatzen. Eztu beharrik. Eta hori da erakusten duen gauza bakarra.

Nork: euritan.2010/04/21 00:11:47.706 GMT+2
www.blogak.com/euritan

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru