
Iruditzen zait orain ni naizela tiraka ari dena
eta nola esan zein zaila den
bestaldean ikustea zure eskua
sokari eusten
geldi
isilik
esplikatu gabe
zergatik ez duzun guraizerik hartzen.

Nork: errailak.2010/09/27 21:22:10.778 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Erantzun tipikoa, baina ona:
HARIAK.
Gurasoen hariak, halabeharraren hariak, norbere gorputzaren hariak, lagun minen hariak, behaztopatzeko modu luzeak, hariak.
Lotzen zaituzten hariak, maitasun luzeak bezalako hariak.
Titerearen modukoak, batzuetan atezuan, besteetan lasaieran, edo korapilatzen.
Eta horrela bizi, hariekin, hariak egokitzen, hariei kasu egiten, harien kontra tiraka, harien gatibu.
Eman dezagun berrogei urtez horrela... eta bat batean ohartu ezetz, eguzkiaren edo ilargiaren errainuak bezalakoak direla hariak, eta ez zaituztela lotzen, azkenean, ez duzula haririk.
Nork: eneko.2010/09/28 00:18:11.039 GMT+2
http://ahaztenabearen.mundua.com
Ta zertarako balio dit haririk ez izateak, nik heltzen badiet sokei?
Nork: errailak.2010/09/28 15:19:11.318 GMT+2
www.blogak.com/errailak
Nik uste onena biok norantza berean tiratzea duzuela...
Nork: Katu!.2010/09/28 16:43:07.119 GMT+2