
Lurrean etzanda nago
sentimendu zurrunbilo hontan botata.
Horrela utzi nauzu
ta atea itxi duzu, taka!
Atzera begiratu gabe
egin duzu hanka
presaka
Atzera begiratu bazenu
nire begiekin eginen zenuke topo.
Nik, ez zintuzket zuk atzo bezala
irri maltzurrez joko,
ezin dut…
Baina begirada lehorra oztopo
litzake zuretzat
da
Ni gainditzea zenuen helburu
baina badakit
ez duzula lortu,
gorputza minbera izanagatik
ez baitidazu negarrik sortu
amorru ixila baizik
Desertore zara zuk deklaratutako gerlan,
ustez,
soldadu zauritua utzi duzula gelan.
Baina nik, kargaturik utzi dut kanoia.
Zoaz, kabroia,
eta itzuli, ihes egin duzun bidetik.
Nire begiak zure zain daude oraindik
Orhiko sorgina
Erantzunak
Nork: Katu!.2011/04/13 16:28:56.429 GMT+2
garailerik ez den gudan
gorpu dira granada formako bi bihotz
hilotz iraganak soilik onartzen dituen egun konpartituak
erdibanatzea bonba baita erdi guztiak bakar batek hartzen baditu
eta etzanda zaude, baina zutik
alde egin dizunez inora ez daraman atetik
badakit
zu bazoaz, helduko zarela norabait, ate beretik.
Nork: errailak.2011/04/13 18:14:14.056 GMT+2
www.blogak.com/errailak