Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/06/28 16:30:13.482 GMT+2

Makarroiak





Eguzkiak datoz doaz
ez gatoz ez goaz
ezpainak datoz doaz
ez gatoz ez goaz.

Ez etorri. Ez joan.
Ez izan.


Ez didazu dizut lorik kentzen
ados
baina zuri muin ematea
ez da makarroiak prestatzea bezain...
bezain hori
ez irakinagatik,
aiseago biguntzen gara makarroiak baino.


Ez etorri. Ez joan.
Ez izan.
Ez irakin.
Bigundu da. Gogorregia.




Nork: errailak.2010/06/28 16:30:13.482 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ez eskatu zergatia azaltzeko baina gustatu zaizkit makarroi hauek. Zerbait aportatzeagatik:
http://eu.musikazblai.com/lisabo/
denak poesia dira, musika beharrean gelditu zaitez letrekin. Batenbat aukeratzekotan erderazko izenburua duten lehenengo biekin gelditzen naiz

Nork: hgwxx/7.2010/07/05 22:54:30.459 GMT+2
testicularsoundexpress.wordpress.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru