Ardi larruz jantziriko otsoa, beti izango da otso. Baina beldur gutxiago ematen digu hortz zorroztuen partez artile goxoa ikusteak. Behin ausiki egin ondoren ohartzen gara, begiek ziria sartu digutela. Baina beranduegi da. Odoletan dugu artaldea, odoletan gogoa.
Estetika zer den...
Nork: sorgina.2011/05/29 23:03:59.701 GMT+2
Eta artile zikinduaren irtenbide gisan, odol gorri horrekin margotuko ditugu oinetako atzazalak.
Hainbatetan aldatu zaizkit letrak
arrotz naizela neure kaligrafian
bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala
mudatzen naiz hostoz
erortzen zaizkit udazkeneko iritziak
zalantzekin loratzeko.
Hainbatetan aldatu ditut letrak
ez dudala konprenitzen nola
batzuen a beti den arranditsuegia,
z zorrotzegia,
o borobilegia.
Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen
nola ez duten aldatu nahi.
leire bilbao
Erantzunak
Behin ausiki egin ondoren ohartzen gara, begiek ziria sartu digutela. Baina beranduegi da. Odoletan dugu artaldea, odoletan gogoa.
Estetika zer den...
Nork: sorgina.2011/05/29 23:03:59.701 GMT+2
Nork: errailak.2011/05/30 06:03:25.980 GMT+2
http://www.blogak.com/errailak