
Kale-garbitzaileak ez du jaso ala ez jakin. Azkenean, lurrean botata zeuden zapatak hartu eta paretaren kontra jarri ditu, txukun zutik. Takoi beltzak ez baitzaizkio zaborra iruditu, zigarroa eta tragoa ere ez.
Poesia iruditu zaizkio, poesia irudituko hintzaiokeelako hi ezagutuko bahindu.
Harrotasun osoz, harrokeriaz ia, esango nioke gizonari nire ohera etorri hintzela. Baina hori, galdezka ari ez banintz nora ihes egin ote dunan ni erdizka utzita, oinutsik.
Erantzunak
hau Goenkaleko maitasun istorio bat baino korapilatsuagoa da, jaj...
barkatu atrebentzia baina gauzatxo bat ez dut ulertzen eta ... :
"esango nioke (nire) gizonari" edo "esango nioke (hire) gizonari" da?
badakit ez dela beti polita bikotekidearen posesio hori baina ...
Nork: orhiko sorgina.2011/02/24 23:02:39.158 GMT+1
Nork: errailak.2011/02/25 01:25:45.759 GMT+1
www.blogak.com/errailak
Uain aunitzez hobe ulertzen dut dena. Ez dakit zeba buruan sartua nuen kale-garbitzailea emakume bat zela (ipuin bat irakurtzen dudan aldiro pertsonaiei aurpegia jartzen saiatzen naiz...) ta izugarrizko nahas-pila nuen buruan.
Nork: orhiko sorgina.2011/03/03 19:53:26.294 GMT+1