Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/09/14 21:02:31.300 GMT+2

p



Bi pailazo hasi ziren
sudur gorriak elkarren
masailetan garbitzen
karaokean abesten
bioi buruzko kantuak
kontzientziari esanez
ez zekitela zertaz
ez ziren gogoratzen.

Neoizko argitan deskonposatzean
poltsikoa zulatzen duten tragoen usaina
suak erretzen zituen barrutik
eta ur botilak botatzen zizkion batak besteari
burutik behera
hiltzeko
bizitzen zituen hori.

Behatz arteko hondar aleek
izotzezko kaleak
marratuko zituzketen
suak urtu izan ez balitu lehenago
eta bi oren joan zitzaizkien
leiho horien alboan
trenbidetik txalupaz.

Geldirik egoten ez zekien gau batez
kolonia merkeak su hartu zuen

eta erre egiten du

erre

bodkak eztarria baino gehiago.


.











Nork: errailak.2010/09/14 21:02:31.300 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Sutara salto egin eta errauts bihurtzea ez legoke gaizki, ezta?... erretako azalak min gehiago egiten du sendatze prozesuan.

Nork: soilikxuxurlatuz.2010/09/16 16:04:17.128 GMT+2
soilikxuxurlatuz

ta pailazoen makillajea masailetan bada, erretako azala berriz erretzen da. bihar arte!

Nork: errailak.2010/09/16 22:13:56.197 GMT+2
http://www.blogak.com/errailak

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru