Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/04/27 12:40:39.591 GMT+2

pena eta akzioa

Pena eta akzioa.

Gaizki eginaren pena
Ez eginarena.

Egina pena hiltzeko
penarik ez izateko.

Pena eta akzioa.



Islapena eta errefrakzioa.





Nork: errailak.2011/04/27 12:40:39.591 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Jokorik gabeko jolasleku batean
bi hitz elkartu ziren
bi hitz ezberdin

parkeko hortako txirristaren azpian
ispilu bat topatu zuten orduan,
eta bere aintzinean jarririk
bertze bi lagun egin zituzten
bertze bi hitz
bi hitz nidrebze

Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan...

Hau ipuin bat zen. Hona errealitatea :
horrelako jolaslekuak badira, eta baita hitz jolastiak ere.
Baina ez dira bakarrik mugitzen. Haize ufada dantzari batek bultzatzen ditu bertze hitzengana, txistu hotsaren melodiaren konpasean.

Milesker eguneroko momentu ixilak ipar haize goxoz laztantzeagatik

Nork: .2011/04/28 23:42:37.999 GMT+2

Erakutsi behar diogu ipar-haizeari goxoa izaten. Zuri milesker haize hori bidaltzearren bueltan!

Nork: errailak.2011/05/01 15:14:01.486 GMT+2
www.blogak.com/errailak

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru